Irabazi beharreko norgehiagokak aurrera eroan eta sailkapenean arnas apur bat hartu ostean, lehenengo itzulia bukatzeko geratzen diren hiru norgehiagoka zailetan lehena jokatu zuen Bilbao Basketek historikoki oso txarto ibili den irletan, Yenerifen kasu honetan.
Eta, lehenengo zatian behintzat, Jaume POnsarnauren mutilak lehiakor aritu ziren oso estu Joan zen partiduan. Bien arteko aldeak ez ziren oso handiak eta lehenengo laurdenaren azken segunduan Ruben Dominguezek lortutako hiruko batengatik izan ez balitz. Diferentzia soilik bi puntukoa zatekeen. Lehenengo hamar minutuak 19-24ko markagailuarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean etxekoek partzial handia lortu zuten partidua iraultzeko , 34-29, baina “beltzezko gizonak” partiduan jarraitu zuten atsedenaldira aurretik irizteko 40-42. Aldageletatik bueltan egoera guztiz aldatu zen ordea.
Tenerifek aspalditik, 2019-2020 denboralditik zehazki, bi gidari argi: Marcelinho Huertas joko antolatzailea (oso urrun geratzen den 2007-2008 denboraldian Joventuten utzita “beltzezko gizon” izan zena) eta Giorgi Shermadini pibota. Jokoaren erritmoa markatzen hasten direnean oso zaila da talde kanariarrari aurre egitea. Eta hirugarren laurden horretan partidua euren alde apurtu zuten 27-15ko partziala lortuta (67-57 elektronikoan).
Azken hamar minutuetan etxeko taldearen betebeharra aldea kudeatzea zen eta nahiko errez lortu zuten helburua, bide batez “beltzezko gizonen” hiru garaipeneko bolada onari amaiera jarriz. Amaieran hajmaika puntuko diferentzia, 86-75.
Jaume Ponsarnauren mutilen artean onenak Trygvii Hlinason (18ko balorazioa, 12 puntu, 7 errebote), Muhammad-Ali Abdur Rahkman (16ko balorazioa, 13 puntu, 5 errebote) eta Melwin Pantzar (14ko balorazioa, 10 puntu, 7 asistentzia) izan ziren. Aipatzekoa ere Marvin Jonesk lortutako 11 puntuak, 9 balorazioan.
Etxekoen artean, lehenago adierazi bezela, Marcelinho Huertas eta Giorgi Shermadini izan ziren. Biak 24na puntuko balorazioarekin, joko antolatzaile brasildarrak 18 puntu eta 9 asistentzia eta pibot georgiarrak 16 puntu, 5 errebote. Nabarmentzekoak ere Joan Sastreren lana 15eko balorazioa, 14 puntu eta 3 erreboterekin.
“Beltzezko gizonen” hurrengo arerioa Unicaja izango da hilaren 11an arratsaldeko 18:00etan. Erronka handia bilbotarrentzat sailkapenean bigarren postuan (Valentzia liderrarekin berdinduta) dagoen talde andaluziarraren aurka.
Argazkia: Bilbao Basket.