Europan galdu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urt. 9a, 18:19

Bi zati zeharo desberdin jokatu ostean, "beltzezko gizonek" hamaikagarren garaipena lortu zuten FIBA Europe Cupen beste haibeste norgehiagoketan (74-65) 

Europan veste garaipen bat lortu arren. “beltzezko gizonek” bi aurpegi desberdin erakutsi zituzten norgeiagokaren bi zatietan: oso ona lehenengoan, oso kaxkarra bigarrenean. Laurdenetako partzialek ez dute gezurrik esaten: 22-10, 25-14, 10-18 eta 17-23. Lehenengo hogei minutuetan 47-24 eta atsedenalditik bueltan 27-41. Ez da oso ohikoa Jaume Ponsarnau haserre ikustea eta hutsarteetan bere jokalariei errieta egitea (partidu osteko prentsaurrekoan “haserre nago” esan zuen bere taldeak izandako jarreragatik.

Lehenengo zatian gertatutakoa ikustia eta, bigarren hamar minutuetakoa, bazirudien aspaldiko partes “marea beltzak” norgehiagoka lasai bat ikusiko zuela. Le POrtel talde frantziarra bere ligan ez dabil batere fin eta etxeko txapelketa asteetan geldirik egon da eta erritmo falta somatzen zitzaien kanpotarrei. Baina gehiegizko konfiantza eta arerioaren susperraldiak ondorioak ditu (eta ez da lehen aldia denboraldian), 23 puntukoa zen aldea hamar minutuetan 15era muriztu zuten frantziarrek eta lehiaren amaieran diferentzia soilik 6 puntukoa izan zen. Hausnarketa derrigorrezkoa da. 

Melwin Pantzar izan zen atzokoan “beltzezko gizonik” onena 21eko balorazioa, 18 puntu, 5 errebote eta 4 asistentzia lortuta. Joko antolatzailearekin batera Amar Sylla (14ko balorazioa, 9 puntu, 6 errebote), Trygvii Hlinason (11ko balorazioa, 7 puntu, 4 errebote) eta Harald Frey (10eko balorazioa, 14 puntu) ondo ibili ziren baita ere. Nabarmentzekoa ere Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanen 10 puntuak eta Xavi Rabasedarek lapurtutako 6 baloiak. Ala ere, dena ez zen positiboa izan Bilbao Basketentzat, izan ere, Freyk partidua bukatu baino lehen utzi behar izan zuen esker orkatila minduta zuela eta Tomasz Gielok lesio berdintsuagatik ez zuen jokatu. Ikusi beharko da biek ala biek kantxetatik kanpo zenbat denbora eman beharko duten. Gogoratu baita ere Kristian Kullamaek asteak daramtzala jokatu gabe.

Le Portel talde frantziarraren baitan onenak John Lunge (16ko balorazioa, 12 puntu, 7 errebote), Kristens Zoriks (14ko balorazioa, 10 puntu, 8 errebote) eta Ivan Fevrier (13ko balorazioa, 12 puntu, 7 errebote) izan ziren.

FIBA Europe Cupen barruan Jaume Ponsarnauren mutilen hurrengo lehia hilaren hamnabostean, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan izango da Dinamo Sassariren aurka. Bigarren fase honetako lehenengo jardunaldian Sardinian jokatutako norgehiagoka estu joan zen eta “beltzezko gizonek” bi puntugatik bakarrik irabazi zuten. Egia da talde italiarra L multzoko azken sailkatua dela garaipenarik ezagutzen ez duela baina seguru gauzak zail jartzera etorriko direla Bilbora.

 

Argazkia: Bilbao Basket