Ezusteko erraldoia emateko zorian

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urt. 14a, 18:11

Azken laurdenean markagailua irauli eta sailkapenaren gorenean dagoen Unicajari irabazteko gitxi falta izan zitzaion Bilbao Basketi (81-86)

Batzuetan porrota jaso arren, gorputzean geratzen den sentsazioa ez ona izaten da. Hori da pasa den larunbat arratsaldean Bilbao Arenan 9025 pertsonez osatutako “marea beltzari” (edo behintzat gehiengoari) gertatutakoa. Izan ere partidua hasi aurretik inork gitxik espero zuen sailkapenean bigarren dagoenari irabaztea eta, ordea, “beltzezko gizonek” jokatutako azken hamar minutu bikainen ostean balentria lortzeko zorian egon ziren.

Unicajak (bere momentuan Valentziak egin bezela) ondo baino hobeto erakutsi zuen Miribillan zergaitik dagoen dagoen tokian eta biak ala biak sailkapenarne goian egotearen arrazoiak. Larunbatean, nahiz eta hasieran partidu estu joan Ibon Navarroren mutilak eraginkortasun handiagoa erakutsi zuten, lehenengo bi laurdenetan bostna puntuko abantaila lortuz, 23-28 eta 14-19, atsedenaldira 37-47ko markagailua ezarriz. Bigarren laurdenaren bukaera aldera kanpotarrek partidua hausteko zorian egon ziren baina Jaume Ponsarnaurenek aldea  apur bat murriztea lortu zuten.

Aldageletatrik bueltan, baloia jokoan jarri bezain laster kanpotarrek 0-7ko partziala lortu zuten. Laurdenak aurrera Joan ahala bazirudien Ibon Navarroren mutilek, orduan bai, norgehiagoka apurtzea lortu zutela etxekoek ez baitzuten markagailuan hurbiltzerik lortzen eta, hirugarren laurdena amaitzeko zorian Unicajak 20 puntuko errenta zuen. Azken hamar minutuen faltan elektronikoak 53-70 erakusten zuen.

 Hor hasi zen “beltzezko gizonen” susperraldia. 10-0eko partziala eta partidua bukatzeko bost mintu ingururen faltan aldea 7 puntukoa zen baina ez ziren hor eten Ponsarnaurenek. Talde bilbotarraren animazio talde desberdinek gidatuta “marea beltza” garaipenean sinisten hasi zen, are gehiago lehia bukatzeko minutu eta erdiren faltan etxekoek diferentzia puntu bakar batera murriztea lortu zutenean, 78-79. Atera kontuak, zortzi minutu eta erdian “beltzezko gizonek” 25-9ko partziala lortu zuten. Baina hor bukatu ziren “beltzezko gizonen” indar eta esperantzak, kanpotarrek  burua hotz mantendu eta jokaldi erabkiorretan asmatu baitzuten. Lehia bukatuta Bilbao Basket 81 Unicaja 86.

Marvin Jones izan zen “beltzezko gizonik” onena 22ko balorazioa, 16 puntu eta 13 erreboterekin. Pibotarekin batera Thijs De Ridder (13ko balorazioa, 12 puntu, 5 errebote), Tryggvi Hlinason (13ko balorazioa, 6 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia) eta Zoran Dragic (9ko balorazioa, 11 puntu, 2 asistentzia) ere ondo jokatu zuten. Aipatzekoa ere “beltzezko gizonek” huts egindako 11 jaurtiketa libreak eta  Atzo aurkeztu zuten Omar Silverio eskolta dominikarrak zuzenean ikusi zuen bere taldekide berrien norgehiagoka. Bere debuta bihar Dinamo Sassariren aurka espero da FIBA Europe Cupeko bigarren faseko lehian.

Sailkapenaren gorenean Valentziarekin berdinduta dagoen Unicajan onenak Kendrick Perry (18ko balorazioa, 12 puntu, 2 errebote, 5 asistentzia), Kameron Taylor (12ko balorazioa, 12 puntu, 4 asistentzia), Tyson Perez (12ko balorazioa, 7 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) eta Alberto Diaz (9ko balorazioa, 6 puntu, 4 asistentzia) izan ziren.

Lehenengo itzulia bukatzeko Bilbao Basketek Bartzelonari egingo dio visita. NOrgehiagoka igandean hilak 19 izango da arratsaldeko 18:00etan. Aurreko biak bezela, erronka oso handia da Jaume Ponsarnauren mutilentzat baina espero daigun behintzat Tenerife eta Unicajaren contra erakutsitako adore eta intentsitatearekin jokatzea.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga