Final laurdenetara gehiago itxaron gabe

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urt. 18a, 18:10

Bigarren fasea bukatzeko bi jardunaldien faltan "beltzezko gizonek" FIBA Europe Cupeko zortzi talde onenen artean sartzea lortu dute, postua ziurtatzeko izan duten lehenengo aukeran (77-60)

Europako ibilbide borobilarekin jarraitzen du Bilbao Basketek. Jaume POnsarnauren mutilek hamabi lehia jokatu dituzte (txapelketara sailkatzeko aurre kanporaketako biak kontuan iznada) eta bigarren fasea amaitzeko bi norgehiagoken faltan FIBA Europe Cupeko zortzi talde onenetako bat bilakatu dira.

Dinamo Sassariren kontrako lehiak ez zuen lehenengo itzulikoaren estuasun eta zailtasunik izan. Sardiniako taldea 2-4 aurreratu zen partiduaren hasieran baina bilbotarrak baino maila beheragoan ibili ziren (ez dute fase honetan norgehiagokarik irabazi) eta minutuak aurrera Joan ahala bien arteko aldea ikusi zen kantxan, nahiz eta garaipena lortzeko “beltzezko gizonek” ez zuten esfortsu handirik egin behar izan. Laurdenetako partzialak hurrengoak izan ziren: 20-14, 21-19 (atsedenaldian 8 puntuko aldea, 41-33) 18-14 eta 18-13, amaieran 77-60ko markagailua ezarriz.

Balorazio bera lortuta, 18, hiru izan ziren nabarmendu ziren “beltzezko gizonak”: Melwin Pantzar (15 puntu, 5 asistentzia), Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (13 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia) eta Xavi Rabaseda (13 puntu, 5 errebote). Zoran Dragicek harutako 9 erreboteak ere kontuan hartzekoak dira.Norgehiagokak beste gauza aipagarriak utzi zituen Jaume POnsarnauren taldean: Omar Silverio fitxaketaren debuta (8 puntu, 3 errebote; partidu bakarra ez da nahikoa analisi sakonik egiteko baina gogotsu etorri da eta defentsan ere gehitzeko datorrela dirudi) eta baita Bassara Bagayoko gaztearen lehenengo deialdia (gogoratu udako fitxakeetako bat izan zela baina lesionatuta ibili da). Txanponaren veste aldean Amar Syllak orkatila bihurritu zuen eta ikusi beahrra dago zenbaterako den bere lesioa.

Sardiniako Sassari taldean onenak Brian Fobbs (13ko balorazioa,17 puntu, 5 errebote), Alessandro Cappewlletti (11ko balorazio, 13 puntu, 6 errebote), Eimantas Bendzius (10eko balorazioa, 6 puntu, 8 errebote) eta Luca Vincini (10eko balorazioa, 6 puntu, 3 errebote, 2 asistentiza) izan ziren. Talde italiarrak ez du lehiarik irabazi bigarren fase honetan eta ondorioz (baita bere herrialdeko ligan izandako emaitzengatik) Nenad Markovic entrenatzailea kargu gabetu dute.

Nahiz eta hurrengo fasera sailkatu, L multzoko líder bukatzeko helburua dute Jaume Ponsarnaurenek hurrengo kanporaketan K multzoko bigarrenaren aurka jokatzeko. Talde horretan gauzak nahiko parekatuta daude Tofas, Marousi, Zaragoza eta Portoren artean. Final laurdenak (baita final erdiak eta finala ere; goiz da horretaz hitz egiteko oriandik, pausuz-pausu) bi partiduetara jokatuko dira. Helburua lortzeko, bostgarren jardunaldia Cholet talde frantziarraren aurka izango dute hilaren 29an, azteazkena, arratsaldeko 20:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket.