Txapelketako lehen itzulia bukatzeko “beltzezko gizonek” erronka zaila zuten aurrean Palau Sant Jordin Bartzelonaren aurka. Joan Peñarroyaren taldea ez dabil batere fin denboraldian, ez ACB ligan ezta Euroligan ere (bere rosterraren kalitatea ikusita gorago egon behar zen) baina Koparako azken txartela azken momentuan lortuta, Jaume Ponsarnauren taldeari aurre egin baino minutu batzuk lehenago Zaragozaren porrotaren ondorioz, denboraldia apaintzea lortu dute momentuz.
Partidua ondo baino hobeto hasi zuen Bilbao Basketek, erasoan eraginkor eta defentsan serio eta intentsitatea erakutsiz. Joko onaren ondorioz atzo zuriz jantzitako “beltzezko gizonek” lehenengo laurdena zortzi puntu goitik bukatu zuten, 17-25. Bigarren laurdenean gauzak apurka-apurka aldatzen Joan ziren. Bartzelonak bere defentsa hobetu zuen eta errebotea menperatzen hasita atsedenaldira 42na berdinduta ailegatu ziren, hau da, aurreko laurdenaren markagailua alderantziz lortuta.
Aldageletatik bueltan veste lehia bat jokatu zen. Bartzelona errebotean jaun eta jabe jarraitu zuten, defentsan Bilbao Basket baino sendo eta gogorrago ibili ziren eta erasoan lortutako partziala partidua apurtzeko baliatu zuten, 32-19. Azken laurdenean “beltzezko gizonak” ez ziren aldea murritzeko kapaz izan, gehienez zortzi puntura hurbildu baitziren. Bukaeran 97-84 eta txapeleketaren lehenengo erdia historia da jada.
“Beltzezko gizonen” artean Muhamamd-Ali Abdur-Rahkman (22ko balorazioa, 19 puntu, horietarik 6tik 5 hiruko, 2 errebote, 2 asistentzia), orkatileko lesio batetik osatu ostean bueltan zen Kristian Kullamae (11ko balorazioa, 13 puntu, 2 errebote) eta Thijs De Ridder (10eko balorazioa, 9 puntu, 7 errebote) nabarmendu ziren. Aipatzekoa ere Zoran Dragicen 10 puntuak eta Melwin Pantzar eta Marvin Jonesek 9na puntu eskuratu zituztela.
Joan Peñarroyaren taldean nabarmendu zirenak Jabari Parker (18ko balorazioa, 16 puntu, 4 errebote), Chimezie Metu (18ko balorazioa, 15 puntu, 6 errebote) eta Willy Hernangomez (18ko balorazioa, 11 puntu, 8 errebote) izan ziren. HIru jokalari hauen zenbakiei Dario Brizuelaren 17ko balorazioa, 12 puntu eta 6 asistentzia, Joel Parraren 13ko balorazioa, 9 puntu eta 7 errebote, Tomas Satoranskyren 12ko balorazioa, 4 errebote 7 puntu eta 7 asistentzia eta Justin Andersonen 11ko balorazioa, 10 puntu eta 4 erreboteak gehitu behar zaizkio. Aurkari handiegia “beltzezko gizonentzat”, talde oso ona.
Eta talde handia denez, ez dut uste epaileen laguntzarik behar duten lehiak irabazteko. Intentsitate bera erabiliz defendatu nahi duten bi taldeei irizpide zeharo desberdinekin epaitzeak (bigarren laurdnetik aurrera atzokoan) norgehiagokentzat erabakiorra ez den arren asko baldintzatzen du limiteak jartzen zaizkion taldeari. Eta atzo etxekoak Kopatik kanpo geratzeko 28 puntugatik galdu beharra zuten. Errepikatzen dut, argi geratu baldin ez bada: hirugarren laurdenako 32-19ko partziala eta errebotean izan zen aldea, 42-27 etxekoen alde, izan ziren Bilbao Basketen porrotaren arrazoiak eta Bartzelonak atzo ez zuela naranjaz jantzitako hirukotearen laguntzarekin irabazi, baina momentu askotan ez zuten berdin pitatu.
Bigarren itzuliko hasieraren garrantzia
LIgako lehen erdia bukatuta, Bilbao Basketek 6 garaipen lortu ditu. Egia da gehiago izateko aukerak izan zituela baina akats propioengatik galdu zituztela norgehiagokak. Gauzak hórrela bigarren itzulian gutxienez Beste hainbeste partidu irabazi beharko dituzte denbortaldiko helburu nagusiena lortzeko. Ahal bada gehiago lortzea ona litzateke baina normalean 12 da FEB1era (iaz arte Urrezko LEB bezela ezagutzen zena) ez jeisteko lortu beharreko marka. Joan Ponsarnaurenek Fase erregularreko azken hiru jardunaldietan jokatu beharko dituzten partiduak zeintzuk diren ikusita (Zaragoza etcean, Baskoniaren aurkak euskal derbia Gasteizen eta Bartzelona etxean) 31. Jardunaldirako lasaitasuna bermatuta egon beharko litzateke.
Hauek dira “beltzezko gizonen” hurrengo norgehiagokak:
-Breogan etxetik kanpo hilaren 25ean larunbata arratsaldeko 18:00tan. (+18)
-Lleida etxean otsailaren 2an igandea arratsaldeko 17:00etan (-18)
-Manresa etxetik kanpo otsailaren 8an arratsaldeko 18:00tan (+15)
-Girona etxean martxoaren 2an igandea eguerdiko 12:30etan (-6, Aurreko lehiaren eta honen artean Kopa eta selekzioen norgehiagokak jokatuko dira).
Kakotsa artean jarritako zenbaki positibo edo negatiboak Bilbao Basketek lehen itzuliko partiduetan izandako aldeko edo kontrako diferentzia dira. Oso kontuan izan beharreko aldeak dira, txapeleketa bukatuta taldeen arteko berdinketetan hori da kontuan hartzen dena sailkapeneko postuak zehazteko. Breogan eta Manresaren kontra norgeiagoka txukunak jokatu zituzten “beltzezko gizonek”, Lleidaren aurka negargarri eta Gironaren kontra luzapenean galdu zuten. Lau norgehiagokak irabaztea ezibhobea litzateke jeitsiera postuetatik ahalik eta arinen aldentzeko eta alarma gorririk ez pizteko.
Argazkia: Bilbao Basket