Etxetik kanpo galdutako beste aukera on bat

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urt. 27a, 17:49

Lugon aurkari zuzena den Breoganen aurka galdu zuten "beltzezko gizonek" (76-71)

Beste behin eta ez da lehen aldia denboraldi honetan (aurrekoan ere behin baino gehiagotan eman zenegoera bera): Bilbao Basketek etxetik kanpo aukera on bat galdu zuen. Aurkari zuzen baten aurka gaib¡nera, izan ere Breogan norgehiagoka hasi baino lehem sailkapenean berdinduta zegoen. “Beltzezko gizonek” bi aurpegi zeharo desberdin erakutsi zituzten larunbateko partiduan, oso ona lehenengo zatian, oso txarra bigarrenea.

Lehenengo hogei minutuetan Jaume Ponsarnaurenek defentsa sendoa eta errebotea oinarri izanda, erasoan eraginkor ibili ziren(hirukoetan batez ere, zonan gitxi jokatu zuten batez ere lehenengo laurdenean) minutuak aurrera Joan ahala aldea zabaltzeko. Gehienez 12 puntukoa izan zen baina atsedenaldira 11koa zen diferentzia, 26-37 (12-15 eta 14-22).

Urteetan zehar, zenbatetan hitz egin da “marea beltzaren” partaideen artean hirugarren laurden “madarikatuei” buruz? Ba bai, antza denez bigarren eta hirugarren arteko hamabost minutuko atsedenak ez dira oso onuragarriak bilbotarrentzat. Bigarren zatia hasi bezain laster etorri zen gainbehera. Defentsan ahul, erasoan ideia argirik ez eta Luis Casimiroren mutilek lehenago sartu ez zituzten hirukoak lortu zituzten. Hamar minutuetan aurreko hogeietan lortutako ia alde osoa eskuetatik ihes egin zitzaien bilbotarrei (26-16) Breoganek bere jokoa hobnetu zuelako baita ere. Azken laurdenena gauzak ez ziren aldatu eta etxekoek aldea kudeatu zuten (24-18) norgehiagoka 76-71 irabazteko.

Azken neurketetan buruko mina izan den arlo bat hobetu zuten “beltzezko gizonek”: errebotean arerioa baino hobeak izan ziren 32.37 (12 erasoan) baina bigarren aukeretan eraginkortasuna funtsezkoa da. Baita azken denboraldietan, nahiz eta jokalartiak aldatu, haginetako mina diren jaurtiketa libreetan ere. Orain bi aste Unicajaren kontra 11 huts egin bazituzten, Breoganen aurka 8 izan ziren 25 jaurtita. Lugoko partidutik gauza positiborik atera ahal bada, bilbotarrek basket averagea mantendu zutela (18 puntuko aldearekin irabazi zuten Miribillan) baina hori denboraldi amaieran berdinketa balego bakarrik hartuko litzateke kontuan.  Momentu honetan norgehiagokak irabaztea da garrantzitsua.

18nako balorazioa lortuta Melwin Pantzar eta Tryggvi Hlinason izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. JOko antolatzaile suediarrak 12 puntu, 3 errebote eta 3 asistentziekin eta pibot islandiara 9 puntu eta10 errebote lortuta. Aipatzekoa ere Tomasz Gielo hegalpibot poloniarra (16ko balorazioa, 18 puntu zortzitik bost hiruko sartuta, 4 errebote) eta Zoran Dragic hegaleko eslobeniarraren lana (10eko balorazioa, 12 puntu, 4 asistentzia).

Luis Casimirok zuzentzen duen Breoganen onenak Edin Atic (20ko balorazioa, 13 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia), Dominik Mavra (19ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) eta eta Jordan Sakho (16ko balorazioa, 13 puntu, 3 errrebote) izan ziren.

Aurkari zuzen bati bisita egitetik egoera berean dagoen talde bat hartzera. Otsailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan “beltzezko gizonek” Lleidaren aurka jokatuko dute. Hortzak estutzera behartuta daude Jaume Ponsarnaurenek hasi berri den bigarren itzuli honetan garaipenak ahalik eta arinen pilatzen hasteko.

 

Argazkia: Bilbao Basket