Aurrera pausuak ematea beharrezkoa da

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko ots. 19a, 18:17

Soilik zazpi garaipen izanda "beltzezko gizonek" gutxienez beste bost irabazi behar dituzte geratzen diren hamalau jardunaldietan maila gorenean jarraitu ahal izateko

Iraila amaieran denboraldia hasi zenetik hogei jardunaldu jokatu dira eta balantzea ez da batere ona “beltzezko gizonentzat”: 7 garaipen eta 13 porrot eta, gainera, irabazitako partidu horietatik bi bakarrik izan dira etxetik kanpo. Hori da Bilbao Basketek duen ahulesirik nabarmenena, Bilbotik urrun badirudi ez direla lehiakorrak. Egia da etxean bezela ez direla veste inon baino erosoago egongo eta “marea beltzaren” bultzada eta babesak eragin handia duela Jaume Ponsarnauren mutilengan baina hemendik denboraldia bukatu arte Bilbao Arenatik at beste norgehiagokaren bat irabaztea beharrezkoa dela (etxekoak baita noski) helburu nagusia, ACBn jarraitzea, ahalik eta arinen lortzeko.

Momentu honetan liga etenda dago pasa den asteburuan Kopa jokatu zelako eta hurrengo egunetan selekzioen norgehiagokak jokatuko direlako. Azken astea taldekide guztiak izanda entrenatzea eta hobetu beharrekoa lantzea errezagoa izan da hurrengo astea baino, Liga martxoaren 2an berriro hasiko da beste behin irabazi beharreko lehia batekin, izan ere, Girona izango du bisitari Bilbao Basketek. Talde kataluniarraren aurkakoa Jaume Ponsarnauren mutilek etxean jokatuko dituzten zortzi lehietatik lehengoa izango da, besteak Tenerife. Granada, Kanaria Handia, Murtzia, Koruña, Zaragoza  eta liga bukatzeko Bartzelona izango dira. Etxetik kanpoko arerioak Valentzia, Real Madril, Andorra, Unicaja, Joventut eta Baskonia.  izango dira. Badaude bai etxean baita kanpoan irabazi ahal diren norgehiagokak baina komeniagarria litzateke helburua azken hiru jardunaldiak baino lehen lortzea, Zaragoza Baskonia eta Bartzelona ez direlako areriorik egokienak etorkizuna azken lehia horietan jokatzeko.

 

Taldearen inguruko berriak:

 

FIBA Europe Cupeko final laurdenak

Bigarren fasea bukatuta, “beltzezko gizonak” bere multzoan bigarren sailkatu dira Choleten atzetik eta horrenbestez hurengo kanporaketako joaneko partidua Bilbao Arenan jokatu beharko dute. Arerioa Tofas Bursa talde turkiarra izango da. Norgehiagokak martxoaren 5 (20:00etan) eta 12an (18:00etan) izango dira. Final erdietara sailkatzea lortzen badute Jaume Ponsarnauren mutilek Ludwisburg (Aelmania) Dijon (Frantzia) taldeen arteko kanporaketaren garaileari egin beharko diote aurre.   

 

“Bilbao Jokoan 3X3”

Ekainaren 20 eta 22a vitarte Bilbon FIBA 3X3ren txapelketa ofiziala jokatuko da Bilboko Udala eta Bizkaiko Aldundia kolaboratzaile dituela. Ekimenak nazioartean erreferetea izatea du helburu. Inskripzioa egiteko epea zabalik dago, bai gizon zein emakumeentzat eta txapelketak maila desberdinak izango ditu.

Txapelketaren aurkezpenean Isabel Iturbe Bilbao Basketeko Administrazio KOntseiluko presidentea egon zen (saskibaloi modalitate honen talde baten sorkuntza iragarri zuen) eta enbaxadore izango diren bi jokalari bilbotar: 2024an Parisko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina lortu eta Europako txapeldun izan zen Gracia Alonso de Armiño eta “beltzezko gizon” ohia eta azken aldian 3X3ko Espainiako selekzioan dabilen Unai Mendikote.

Agur Omar Silverio. Kaixo Malcolm Cazalon

Aldaketa bat emon da azken egunetan “beltzezko gizonen” baitan Omar Silverioren irteera eta Malcolm Cazalonen etorrerarekin. Dominikarrak ez du espero zen aeman (hiruko jaurtiketetan portzentai onak batez ere) eta taldeak bere kontratu etetea erabaki zuen. Silverio Kristian Kullamae eta Xavi Ravasedaren lesioek utzitako hutsuneak betetzeko fitxatu zuten baina arazo burokratikoak medio (bisa kontuak antza) behar baino hiru aste beranduago heldu zen Bilbora estoniarra eta kapitaina ia guztiz osatuta zeudela. Bere ordez Strasbourg taldetik Malcolm Cazalon fitxatu du Bilbao Basketek. 23 urteko frantziarrak 1’98ko altuera du, eskolta eta hegaleko postuetan joka dezake eta bere talde ohian batezbeste 10’3 puntu eta 3’7 errebote lortu ditu. IKustreko dago oraingoan jokalari berri honek POnsarnaurenen hiruko portzentaia igotzeko baliogarria den Cazalonek ia %44 sartzen bait ditu.

 

FIBA leihoak

Aurretik aipatu moduan, Kopako etena ez ezik selekzioen partiduak ere badaude eta horregatik martxoaren 2a arte ez da ligarik izango. Azaroan izandako etenaldian jokalari bakarra geratu zen Bilbon (Marvin Jones) eta oraingoan honek izango dira bere selekzioekin arituko diren “beltzezko gizonak”: Harald Frey (Norbegia), Muhammad-Ali Abdur Rahkman (Saudi Arabia; FIBA eta pasaporte kontuak…), Thijs De Ridder (Belgika), Melwin Pantzar (Suedia), Tryggvi Hlinason (Islandia), Amar Sylla (Mali) eta Kristian Kullamae (Estonia). Cristian Lambrecht (Argentina)  prestatzaile fisikoak ere bidaiatuko du bere herrialdeko selekzioan betebehar bera baitdu.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga