Garaipena eta basket-average zuzena iraulita. Horregatik atzo lortutakoak balio bikoitza du. Sailkapeneko beheko aldea oso estu dago eta bigarren itzuli honetan (denboraldi osoan zehar baina bereziki orain) norgehiagokak ahalik eta lasterren irabaztea funtsezkoa da azken jardunaldietako tentsioa ekiditzeko.
Bi zati desberdin izan zuen lehiak. Lehenengo hogei minutuetan Jaume POnsarnau eta Moncho Fernandezen mutilek (oso arraroa egiten da entrenatzaile galiziarra Obradoiro ez den talde bat zuzentzen ikustea) lehia estua jokatu zuten. Etxekoen aldeko 38-30a izan ezik ez zen bata edo bestearen aldeko diferentzia hamdirik egon. Lehenengo laurdena 26-22 bukatu zen “beltzezko gizonen” alde eta bigarrena 19-24 kanpotarrek irabazi zuten. Atsedenaldian 45-46 Girona aurretik eta sentsazioak ez ziren oso onak Bilbao Arenan bildutako 8172 zaletuen artean taldeak jokoan erakutsitako gainbeherak, azken segunduko defentsa txarrarekin areagotuta. Jaume Ponsarnauren mutilek ez ziren txarto jokatzen ari (Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek 11 puntu lortu zitueneta Malcolm Cazalon debutariak joko ona erakutsi zuen) baina zortzi puntuko errenta izan ondoren aldageletara markagailuan atzetik joateak ez zu zapore goxoa uzten.
BIgarren zatiak ordea kolore bakarra izan zuen, beltza. Harald Frey eta Melwin Pantzarrek aginte makila hartu zuten eta biek ala biek jarritako erritmoak taldekideak dantzan jarri zituen guztiek gehitu zezaten. HIrugarren laurdeneko partziala 28-19 izan zen (zortzi puntuko gehienezko errenta berriro lortuz, 73-65) eta azken laurdenean Ruben Dominguzen hiruko erakustaldia oinarri izanda, diferentzia handitu zuten bilbotarrek. Laugarren partziala 23-18 izan zen bukaeran hamairu puntuko diferentziarekin irabazteko, 96-73. Garaipena eta lehenengo itzulian aldea -6koa izan zenez, basket averagea ere bereganatu zuten Ponsarnauren mutilek. Balio bikoitza duen garaipena.
Lleidaren aurkako lehian gertatu zen moduan, “beltzezko gizonek” talde moduan aritu ziren eta danek gehitu zuten, baita segundu bakarra jokatu zuen Xabi Rabasedak ere; Jaume Ponsarnauk defentsa bat egiteko kantxaratu zuen eta kapitainak txapel bat jarri zuen. Kolektiboa goraipetzekoa den honetan, Melwin Pantzar (21eko balorazioa, 16 puntu, 5 asistentzia), Ruben Dominguez (16ko balorazioa, 18 puntu hirukoetan 7tik 5 sartuta eta horietatik 4/4 azken laurdenean), Thijs De Ridder (16ko balorazioa, 12 puntu, 7 errebote), Muhammad-Ali Abdur Rahkman (15eko balorazioa, 13 puntu horietaik 11 lehenengo zatian,), Tryggvi Hlinason (13ko balorazioa, 2 puntu. 7 errebote, 4 lapurketa, txapel bat)eta Harald Frey (10eko balorazioa, 9 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia) nabarmendu ziren. Malcolm Cazalon debutariak itxura ona eman zuen 16 minututan 7ko balorazioa, 7 puntu, 2 errebote, 2 asistemtiza lortuta. Bikaina izan zen ikustea euren selekzioekin jokatu zutenek lesiorik gabe bueltan ikusi eta antza nekerik pilatu ez zutela. Baita atzokoan hirukoak sartzeko kapaz direla 32tik 12, %38a. Txanponaren beste aldean nahiz eta erabakiorra izan ez zen, huts egindako 8 jaurtiketa libreak. Egia da 38 saiakera izan zirela eta, beraz, portzentaia %79 dela baina lehia estuetan (denboraldian zehar egon dira eta ziur egongo direla) irabazi edo galtzearen gakoa izan daitekeela.
Moncho Fernandezen mutilen artean onenak Pep Busquets (13ko balorazioa, 13 puntu, 4 errebote), Juan Fernandez (12ko balorazioa, 7 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia), Guillem Ferrando (9ko balorazioa, 12 puntu) eta Maxi Fjellerup (9ko balorazioa, 11 puntu, 5 errebote) izan ziren. Ike Iroegbuk 10 puntu eta 3 asistentzia lortu arren ez zuen oro har lehia ona jokatu.
21 jardunaldi jokatu ostean Bilbao Basket 12. postuan kokatuta dago atzeti beste bi talde, Andorra eta Lleida, atzetik balantze berarekin dituela. “Beltzezko gizonen hurrengo erronka larunbatean arratsaldeko 18:00etan izango da Valentziaren aurka etxetik kanpo. Talde “taronja” beste borroka batean sartuta dago.
Zortzi garaipen lortuta beste lau lortu behar dira helburua gauzatzeko.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga