Bi multzo faseren ostean kanporaketak heldu dira, hil ala biziko norgehiagokak FIBA Europe Cuoera eta Bilbao Basketek ondo baino hobeto ekin zion final laurdenetako joaneko partiduan Tofas Bursari 84-72 gailendu ostean.
Oro har Jaume Ponsarnauren mutilak turkiarrak baino hobeto ibiñi ziren berrogei minutuetan, baina kanpotarrek ez zuten erreztasunik jarri (hasierako 21-4ko partziala kenduta) bilbotarrek lortzen zituzten aldeak murrizteko kapaz izan zirelako markagailua iraultzera heldu ez ziren arren. “Beltzezko gizonek” hamabi eta hamabost puntuko aldeko diferentziarekin ibili ziren mimentu askotan baina Orhun Emeren mutilak hiruzpalau puntura hurbiltzeko indarra izan zuten. Bilbotarrek ez ziren norgehiagoka apurtzeko kapaz izan eta norgehiagoka askotan irabazi behar izan zuten.
Tofas Bursa talde arriskutsua dela erakutsi zuen eta lehenengo minutuetan lau puntu bakarrik sartzea ez zen oso normala talde turkiarrak txapelketan izandako bilakaera ikusita. NOski, meritua ere “beltzezko gizonen” jokoari eman behar zaio oso kontzentraturik kantxaratu zirelako baina kanpotarrak bere jokoa egitren hasi zirenean gauzak estutu zituzten. Hamabi puntu alde polita da datorren asteko lehiarako baina ez da batere erabakiorra. Jaume Ponsarnaurenek gutxienez Bilbao Arenan jokatu zuten moduan aritu beharko dira FIBA Europe Cupeko final erdietarako txartela lortu nahi badute.
Jokalarien estatistikei begiratuta, Thijs De Ridder (20ko balorazioa, 14 puntu, 7 errebote), Harald Frey (17eko balorazioa, 15 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia), Zoran Dragic (15eko balorazioa, 13 puntu, 5 asistentzia) eta Marvin Jones (11ko balorazioa, 11 puntu) nabarmendu ziren.
Tofas BursanYlgitcan Saybir (20ko balorazioa, 8 puntu, 8 errebote, 3 asistentzia), Kristeon Bankston (15eko balorazioa, 14 puntu, 4 errebote) eta JJ O’Brien (12ko balorazioa, 10 puntu, 7 errebote, 5 asistentzia) onenak izan ziren.
Final laurdenetako veste hiru kanpotaketen joanekoak ere jokatu ziren. Bilbao Basketen alde berdinekoa Dijon talde frantziarrak Ludwigsburg talde alemaniarra 88-75 gainditu zuen. Beste bi final laurdenetan ez zen diferentziarik egon: Fribourg (Suitza)-PAOK (Grezia) 62na eta Zaragoza-Cholet (Frantzia) 83na berdindu baitzuten.
Bueltako lehia hilaren 12an izango da gure arratsaldeko 18:00etan, bi ordu gehiago Turkian. Hamabi puntuko errenta handia dirudien arren, ez dago konfiantzarako betarik txapelektak kutsu serioa hartu bait du.
Argazkia: Bilbao Basket