Askotan gertatzen ez den arren, batzuetan azken emaitzak ez du partiduan gertatutako adierazten. Norgehiagoka ikusi ez zuenak bukaerako 89-70ª ikusi eta Bilbao Basket Valentziarentzat ez zela arerio izan pentsa lezake. Baina Jau,e Ponsarnaurenek Pedro Martinezek zuzendutako mutilei 35 bat minutuetan lan egitera behartu zituzeten.
Lehenengo hiru kaurdenetako partzialak honakoak izan ziren: 19-14 (bi taldeen hasiera kaxkar baten ostean), 23na bigarrenean (42-37 atsedenaldian) eta 21-17 aldageletatik bueltan. Partiduaren azken hamar minutuen atarian aldea bederatzi puntukoa zen, 63-54. Diferentzia bazen baina ez erabakiorra.
Norgehiagokaren bilakaera ikusita zaila zirudien Ponsarnaurenek markagailua iraultzea, baina behintzat etxeko taldea estuasunetan jartzeko aukera bzuten. Bilbao Arenan Valentziak bost puntugatik bakarrik irabazi zueb (98-103) eta askoz baxuagoa zen markagailua egonda edozer gerta zitekeen. Baina ezinezkoa izan zen, indarrak bukatu egin ziren eta talde “taronjak” azken bost minutuetan eroso jokatu zuen.
Partiduaren gako nagusia errebotea izan zen: Valentziak 49 hartu zituen, horietako 14 erasoan (horretan txapeleketako onenak dira) eta Bilbao Basketek 28 eskuratu zituen- Alde nabarmen eta erabakiorra bigarren aukera horietatik etxekoek puntu asko pilatu zituztelako.
Thijs De Ridder (15ko balorazioa, 12 puntu, 3 errebote, 3 lapurketa), Tryggvi Hlinason (11ko balorazioa, 6 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia) eta Marvin Jones (10eko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote) nabarmendu ziren “beltzezko gizonen” artean. Era berean Ruben Dominguezen 11 puntuak (hiruko jaurtiketetan bostetikik hiru sartuta) 4 errebote eta 2 asistentzia eta Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanen 10 puntu, 2 errebote eta 2 asistentziak ere aipatu behar dira.
Valentzian onenak Jaime Pradilla (20ko balorazioa, 8 puntu, 12 errebote), Josep Puerto (15eko balorazioa, 15 puntu, 4 errebote), Semi Ojeleye (15eko balorazioa, 14 puntu) Stefan JOvic (15eko balorazioa, 7 puntu, 5 errebote, 8 asistenzia) eta Xabi Lopez-Arostegui (10eko balorazioa, 13 puntu, 3 errebote) izan ziren onenak.
Jeitsiera postuetako taldeak bi garaipenera jarraitzen dute baina lau partidu irabaztea ezinbestekoa da horiek saiesteko. Bilbao Basketen hurrengo arerioa Tenerife izango da. Lehia arratsaldeko 17_00etan hasiko da Bilbao Arenan.
Argazkia: Bilbao Basket