Hamabi ountuko errenta ez zela erabakiorra gauza jakina zen. Norgehiagok atariko prentsaurrekoan Jaume Ponsarnauk esan zuen moduan “bizi dugun saskibloian lau hiruko dira” eta Bilbao Arenan jokatutako joaneko lehian argi ikusi zen aitaren batean Tofas Bursak 17 puntuko errenta 4 edo 3ra murrizteko kapaz zirela. Bilbao Basketen entrenatzaileka ere adierazi zuen “guk gure kantxaren indarra eta babesa izan genuen eta eurak berdina izango dute”. Talde turkiarrak euren zaleen bultzada aprobetxatu zuten final erdietarako txartela borrokatzeko.
Lehenengo hiru laurdenetako partzialak ikusita, oso garesti saldu zuten porrota etxekoek, txapelketan aurrera egitea edonorentzako saria delako: 30-25 (bilbotarrak hiru puntu goitik izan ziren minutu batzuetan), 23-21 (53-46 atsedenaldian) eta 27-20. Azken hamar minuak hasi baino lehen kanporaketa galduta zuten “beltzezko gizonek, 80-66 (diferentzia 19ra heldu zen hirugarren laurdenean). Itzulerako norgehiagoka ia galduta zegoen eta pentsaera aldatzeko momentua zen; difenretzia ez zen hamalau puntukoa, hirukoa baizik, hori baitzen helburua gehienez hanaika puntugatik galtzea. Jaume Ponsarnauren mutilen errendimendu eta intentsitatea ikusita ondorioztatu daiteke mezua hori edo antzekoa izan zela. “Beltzezko gizonek” defentsa sendotu zuten eta lehia bukatzeji minutu ingururen falta zazpi puntura murriztu zuten aldea. Baina Ohrum Enek zuzendatuko jokalariek ez zuten azken hitza esan eta kanporaketa berdindu zuten lehia amaitzeko segundu batzuen faltan. Denbiora apurra baina nahikoa jokaldi bat egiteko arerioari jabetzarik ez izteko. Saskiratzea beahr-beharrezkoa zen veste bost minutu ez jokatzeko… Eta zoramena zazpi metrotik heldu zen. Baloia erlojuan 00:00 jartzearekin batera sartu zen aldea 9 puntutan ezarriz, 102-93, eta final erdietarako txartela eskuratuz.
Zalantza barik Muhammad-Ali Abdur-Rahkman izan zen “beltzezko gizonen” artean izarra luzapena ekiditu eta sailkapena ziurtatzeko hirukoa sartu baitzuen lehiaren azken segunduan. Bere seigarren hirukoa zen, guztira 24 puntu eskuratu zituen eta baita 6 asistentzia eman 16ko balorazioa lortzeko. Balorazio bera lortu zuten Thijs De Ridder (12 puntu, 4 errebote) eta Marvin Jonesek (17 ùntu). Hiruren gainetik, balorazioan 17rekin, Tryggvi Hlinason egon zen (12 puntu, 4 errebote, asistentzia bat). Aipatzekoa ere Harald Frey (12ko balorazioa, 8 puntu, 6 asistentzia) eta Malcolm Cazalon (10eko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote) jokalarien lana.
Tofas Bursaren baitan Alex Perez (26ko balorazioa, 18 puntu, 8 errebote), Marcquise Reed (20ko balorazioa, 21 puntu, 3 asistentzia), Kristeon Bankston (17ko balorazioa, 14 puntu, 7 asistentzia), Uros Trifunovic (13ko balorazioa, 13 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia) eta JJ O’Brien )12ko balorazioa, 6 puntu, 4 errebote, 5 assitentzia) izan ziren onenak.
PAOK-Fribourg eta Cholet-Zaragoza kanporaketak berdinduta zeuden eta azkenean greziarrek eta frantziarrek jokatuko dute veste final erdia.
“Beltzezko gizonek” Dijon taldearen aurka jokatuko dute finalaren atariko kanporaketa, itzulerako norgehiagoka Bilbao Arenan izanda. Frantziarrek Ludwigsburg talde alemaniarra kanpoan utzi zuten. JOaneko lehia martxiaren 26an izango da arratsaldeko 20:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket