25. urteurrenaren ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko mar. 15a, 18:42

Bilbao Basketek Teneriferen kontrako lehia baliatuko du data garrantzitsua gonbidatu bereziekin ospatzeko

Denborak ez du etenik eta pasa den hilaren 7an Bilbao Basketek bere sorreraren 25 urte bete ziren. Eta mende laurdena ospatzeko talde bilbotarrak bihar arratsaldeko 17:00etan Teneriferen aurka Miribillan jokatu behar duen norgehiagoka baliatuko du.

Bilbao Arenara igotzen diren “marea beltzaren” partaide bakoitzak Gigantes aldizkariak prestatutako 50 orrialdeko ale berezi bat etxera eramateko aukera izango du. Bertan talde bilbotarraren historia laburtuta agertuko da. Eta taldearen bilakaeran garrantzitsuak izan diren jokalari eta entrenatzaileak ikusteko aukera izango dute baita ere zaletuek.

Horietako hiru oraindik ACBn daude gaur egun: Txus Vidorreta eta Marcelinho Huertas Tenerifen eta Javi Salgado Bilbao Basketen. Baian azjen astean zehar apurka-apurka talde bilbotarrak sare sozialak erabiliz beste batzuen presnetzia ziurtatu du. Hurrengoak dira:

-Marko Banic

-Alex Mumbru

-Fotis Katsikaris

-Janis Blums

Raul Lopez

-Pedrag Savovic

-Lucho Fernandez

Bilbao Basketen historia eraikitzen lagundu zuten apur batzuk dira ezinezkoa delako guztiak egotea. Zale bakoitzak faltan botako du baten bat (Richard Scott, German Gabriel, Roman Montañez, Ricardo Uriz, Fred Weis, Axel Herbelle, Martin Rancik, Luke Recker, Quincy Lewis, Andy Panko, Aaron Jackson, Kostas Vasilieiadis, Renaldas Seibutis, Dimitris Mavroeidis, Chris Warren, Damir Markota, Dairis Bertans, Jaylon Brown, Adam Smith, Dejan Todorovic, Marko Todorovic…) bakoitzak jokalari desberdinak izan eta izaten dituelako gogoko. Aipatutakoen izenak irakurrita batzuei agian malkoren bat aterako zaie eta veste batzuek ez dituzte ezagutuko (adin kontuak noski).

. Taldetik ez da zehaztu omenaldi ekitladia partidua hasi baino lehen, atsedenaldian edo behin lehia bukatuta izango den baina seguru ekitaldia hunkigarria izango dela.

 

Argazkia: Bilbao Basket