Bilbao Basketek ezin izan zuen bere 25. urteurrenaren ospakizuna modu onean bukatu. Data zehatza hilaren 7a izan bazen ere, Bilbao Arenan jokatutako hurrengo partidua baliatzea pentsatu zuten eta egutegiak Txus VIdorretak zuzendutako Teneriferen aurka izatea egokitu zuen. Talde kanariarra sailkapeneko goiko postuetan dago denboraldi hasieratik eta ez zirudien areriorik onena garaipena lortzeko. Eta argi ikusi zen kantxan bi taldeen arteko aldea nabaria dela.
“Gorrizko gizonak” (bai, FIBA Europe Cup txapelketaren lehenengo fasean La Casillan jokaturiko norgehiagoketan egin bezela; historiari keinu garbia) partiduko lehenengo bost minutuetan Teneriferi gauzak zailtzen saiatu ziren laupabost puntuko aldea hartuta baina Marcelinho Huertas eta Giorgi Shermadini aspalditik osatzen diten elkarteak agintea hartu zuen eta bukaera arte markagailua menperatu zuten. Joko antolatzaile brasildarrak erritmoa jartzen zuen, pibot georgiarrak puntu eta erreboteak eta noizbehinka beste jokalari batzuek (Tim Abromaitis batez ere) euren lana gehitzen zuten garaipena Bilbon gera ez zedin. Markagailua laurdeneka aztertuta, hau izan zen lehiaren bilakaera: 13-20, 19-21 (atsedenaldian 32-41) 19-19 eta 14-15 amaierako 65-75ª ezarriz
Jaume Ponsarnauren taldea ez zen jaurtiketetan fin aritu, saskiratze errezak edo normalean sartzen dituztenak huts eginez eta taldeak azken partiduetan erasoan ondo ibili direnen puntuak faltan bota zituen. Oso zaila da partiduak irabaztea soilik 65 puntu eskuratuta. Ezinezkoa ez den arren, Tenerife bezelako talde indartsu baten contra erasoko ekarpen apurra da. Jaurtiketa libreen portzentaia izan ezik (15etik 14, %93), biko eta hirukoetan oso urriak izan ziren 42tik 18 (%3) eta 21etik 5 (%24) hurrenez hurren. Hobetu beharreko zenbakiak zalantza barik.
Bilbao Basketen jokalaririk onena Malcolm Cazalon izan zen. Frantziarrak 15eko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen. Nabarnentzekoa da ere Thijs De Ridder (12ko balorazioa, 5 puntu, 8 errebote), Tryggvi Hlinason (11ko balorazioa, 7 puntu, 7 errebote) eta Marvin JOnesen lana (10eko balorazioa, 11 puntu, 4 errebote).
Tenerifen baitan Giorgi Shermadini (22ko balorazioa, 21 puntu, 9 errebote), Tim Abromaitis (13ko balorazioa, 10 puntu, 7 errebote) eta Marcelinho Huertas (12ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote, 8 asistentzia) izan ziren onenak.
Nostalgiaren indarra
9157 pertsona bildu ziren MIribilla auzoko Bilbao Arenan Bilbao Basketen partidua ikusi eta aldi berean 25. urtebetetzea ospatzeko. Taldeak bere historia gogratzeko keinu desberdinak antolatu zituen. Lehenengoa, arestian aipatu bezela, koloreak. Zale gazteentzat arraroa izango zen baina bai Bilbao Basketen jantzia gorria izan zen lehenengo urteetan.
Pabilioira sartu bezain laster Gigantes aldizkariak Bilbao Basketi eskainitako aler berezia eskuratzeko aukera izan zuten eta norgehiagoka hasi baino lehen aurreko astean sare sozialetan aditzera eman zen moduan, banan-banan talde bilbotarraren elastiko bana eskuan zutela Marcelinho Huertas, Patrik Saenz de Ugarte, Lucho Fernandez, Pedrag Savovic, Marko Banic, Alex Mumbru, Janis Blums, Txus Vidorreta, Rafa Pueyo, Fotis Katsikaris eta Jaume Ponsarnau kantxaren erdian jarri ziren. Zalegoak guztiak zutik, txalo artean eta, agian, bati baino gehiagori malkoren abt atera zitzaion. Hori gutxi ez eta lehenengo bi laurdenen arteko bi minutuko atsedenaldian Savovic eta Blumsek hiruko txapelketa bat jokatu zuten nahiz eta denbora igaro oraindik ere eskumutur eta puntería ona dutela erakutsiz. Lehia etenda egon zen beste bitan jokalari bizkaiazrrak kantxaratu ziren (artean Asier Zengotitabengoa, Sergio Sanchez eta Unai Barandalla) eta urte hauetan langile izandakoak ere. Eta ekitaldiekin bukatzeko, behin norgehiagoka amaituta eta aurretik igarri barik (jendea kanporako bidean zegoen) Kostas Vasileiadis, Paco Vazquez eta Jonathan Roussellen mezuak zuen bideo bat jarri zuten. Ekitaldi polit eta xumea orokorrean.
Jeitsiera postuekiko aldea handitzeko aukera
Nahiz eta Teneriferen kontrako lehia galdu, Granadak eta Koruñak irabazi ez zutenez sailkapeneko azken bi postuak bi garaipenera jarraitzen dute. Eta talde andaluziarra (Bilboko elastikoa defendatu zuten Jonathan Rousselle, Scott Bamforth, lesionatuta dagoen Agustin Ubal, Pere Tomas eta Omar Silverio duena) izango da talde bilbotarraren hurrengo arerioa pasa den igandean gertatu bezela arratsaldeko 17:00etan Bilbao Arenan. Joaneko partiduan “beltzezko gizonak” 12 puntuko errenta lortu zuten eta, horregatik partiduaren hasieran behintzat basket-averagea ez dute kontuan izan beharko, kehia irabazi beharra dago beste konturik egin gabe. Emaitza positiboa lortuko balute Jaume Ponsarnauren mutilak jeitsiera postuak hiru partidura utziko lituzkete.
Aste hasieran Granadak idatzi oficial bat argitaratu zuen euren ustez epaileengatik jasaten ari diren tratu ezegokia zalatzeko. Nire ustez talde guztiek, guztiok ezagutzen ditugun taldeak kenduta, verdina egiteko arraoziak dituzte (Ponsarnau Manresaren contra bi tekniken ostean kanporatzea atzera asko Joan gabe adibidez) maila ez delako batere ona. Konpentsazioaren legea nahiko hedatuta dago aurretik egindako akats bat konpontzeko asmoz akats handiago bat pitatzea. Laranjaz edo grisez jantziatako hirukoteak protagonista izan nahi du askotan eta hori ez da batere egokia.
Ikusiko da norgehiagokaren bilakaera normala den eta Bilbao Basketek bederatzigarren garaipena heltzen duen.
Argazkia: Bilbao Basket