Pasa den astean FIBA Europe Cupeko final-erdietako joaneko partiduan Dijonek 19 puntuko errenta lortu zuen oso eskas aritu zen Bilbao Basketen kontra. Zaplazteko handia izan zen arren bilbotarrentzat ez da egoera ezezaguna iaz txapelketa berean baina final-laurdenetan Legia Varsoviak alde bera pilatu baitzuen. Eta ezinezkoa zirudiena, markagailua iraultzea alegia, lortu zuten Jaume Ponsarnaurenek.
Eta kanporaketa horretan bezela helburu handia beste txiki batzuetan banatzea da bidea. 'Beltzezko gizonak" hogei puntuko diferentzia lortzera behartuta daude eta zatiketa errez ateratzen da: laurden bakoitza bost puntugatik irabazita bilbotarrak finalean lirateke. Hori izan behar da bihar pentsaera, 20 puntu asko diruditelako baina bost hamar minuturo eskuragarriagoa da.
Beste behin, zalantzarik ez dago, "marea beltzak" bere indarra jarriko du eta taldeari babes osoa eskeiniko dio helburua lortzeko ahaleginean. Horretarako "Hirukoa" taldeak zaletuen deia egin die Bilbao Arena alboan dagoen Saski tabernan elkartzeko. Hitzordua 17:00etan da eta hurrengoak dira aurrera eramango diren ekimenak:
-17:00-19:30 prebia Saski Tabernan
-18:00tan taldeari harrera Bilbao Arenako parkingean.
-19:30tan Bilbao Arenara sartzea beroketatik norgehiagoka irabazten hasteko
Gainera Saski tabernako arduradunek bertaratu eta kontsumitzen dutenei paper bat emango zaie bertan bere ustezko emaitza idazteko. Partiduko markagailuaren asmatzaileak (edo asmatzaileek bat baino gehiago baldin badago) artean Bilbao Basketeren kamiseta (FIBA Europe Cupeko edizioa), Hirukoa taldearen bufanda eta garagardo sorta bat irabazteko aukera izango dute. Sari potoloa datorren denboraldirako abono bat izango da. Giroa berotzeko ekimen izugarria bien antolatu dutena.
Denboraldiko norgehiagokarik garrantzitsuenetakoa da, garrantzituena ez bada. Zalegoak taldean sinisten du, Jaume Ponsarnau eta Melwin Pantzarrek posiblea dela esan dute atariko prentsaurrekoan. Zaila denik ezin ukatu, baina "beltzezko gizonek" egin daitekeela frogatu zuten iaz. Balentria errepikatzera.
Argazkia:Bilbao Basket