Erakustaldi ikaragarria, mundiala, historikoa izan zen atzo ¡beltzezko gizonek” lortu zutena Dijon gainditu, kanporaketa irauli eta FIBA Europe Cupeko finalera sailkatzeko, batez ere azken laurdenean. Teoria jakina zen, laurden bakoitza bost puntugatik irabaztea pausoz-pauso hemeretzi puntuko desabantaila gutxitzeko baina gero hori kantxan praktikan jarri behar da.
Paritdu atarian giroa ondo baino hobeto berotu zuten zaleek Hirukoa taldeak Saski tabernarekin antolatutako ekimenak jarraituta. Eta indar horrek hauspotuta ondo hasi ziren Jaume Ponsarnaurenek 7-0eko partziala lortuta, defentsan ondo eta erasoan azkar jokatuz. Hori zen jarraitu beharreko bidea. Laurent Legnameren taldea ez zen denbora pasa etorri eta apurka partiduan sartzen hasi ziren. Lehenengo laurdena 20-12 bukatu zen bilbotarren alde; helburuaren lehen urratsa emanda.
Baina hurrengo bi laurdenak estu joan ziren, 15-18 (atsedenaldian 35-30) eta 21-22 hurrenez-hurren. Markis McDuffie, Phil Booth eta Gavin Warek bere taldea lehian mantentzea lortu zuten eta, ondorioz, kanporaketa Dijonen alde ere. “Beltzezko gizonek” nahi zuten baina ez ziren kapaz aldez aurretik jarritako helburua lortzeko.
Azken laurdena lau puntuko aldearekin hasi zuten bilbotarrek 56-52. Minutu eta erdian frantziarrek partidua berdindu zuten eta pixkanaka kanporaketa iraultzearen esperantza itzaltzen hasia zela zirudin. Markagailuak 64-59 erakusten zuenean agian “beltzezko gizonak” suspertu zituen jokaldi nahasia gertatu zen. Epaileek Dijonen aldeko sakea zela pitatu zuten , Thijs De Ridderrek protesta egiteagatik falta teknikoa jaso eta Markis McDuffiek bilbotarren aulkiarekin izandako eztabaida baten ostean (kanporaketa eurena zela modu ez egoki baten esan zuen akaso) beste bi teknika pitatu zituzten, bat Dijoneko jokalariari eta bestea etxeko bankuari. Saskiratzeak egon ziren bi aldeetan eta lehia bukatzeko bost minutu geratzen zirela 69-66 zen markagailua. Balentria lortzea miraría zirudein.
Baina sinistearen indarra oso handia da eta “beltzezko gizonek” euren gaitasunean sinistu zuten. Lau minututan 20-0eko partzial erraldoia lortu zuten defentsa lehia osoan zehar ez bezela estutz, kontraeraso azkarrak burutuz eta jaurtiketak sartuz. Kanporaketa 16 puntugatik joatetik lau puntugatik irabaztera oso denbora gutxian. Talde frantziarrak ezin izan zuen bilbotarren jokoa eten. Ikaragarria izan zen Jaume Ponsarnauren mutilen erakustaldia. Azken minutuan etxekoek ez zuten intentsitate maila jeitsi eta norgehiagoka Malcolm Cazalonen birrintze batekin bukatu zen, 97-68ko markagailua ezarri eta pozak eztanda egin zuen bai kantxn baita lehia osoan animatzen egon zen “marea beltzan” ere. Jokalariak peña desberdinak dauden zaleen artean igo ziren, saltoka eta banderak astinduz. Amaiera borobila Miribillan.
Ia perfektua izan zen Bilbao Basketen azken laurdena. 41-16 oro har, 28-2 azken bost minutueetan. Iaz Legia Varsoviaren aurka lortutakoa txiki utzi zuten “beltzezko gizonek” eta pasa den denboraldian ez bezela aurten ez dute final bat jokatzea oasatzen utzi.
Zazpi dira nabarmendu beharreko jokalariak, gutxienez hamar puntuko balorazioa lortu zutelako: Zoran Dragic (21eko balorazioa, 19 puntu, 2 errebote, 3 asistentzia), Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (18ko balorazioa, 19 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia), Thijs De Ridder (18ko balorazioa, 16 puntu, 5 errebote), Bassala Bagayoko (17ko balorazioa, 8 puntu, 4 errebote, 4 txapel, lapurketa bat), Melwin Pantzar (15eko balorazioa, 5 ùntu, 5 errebote, 7 asistentzia), Amar Sylla (12ko balorazioa, 6 puntu, 6 errebote2 txapel) eta Malcolm Cazalon (10eko balorazioa, 12 puntu, 3 asistentzia). Amar Sylla eta Bassala Bagayokoren norgehiagoka, defentsako lana batez ere, goraipatzekoa da beik ala biek denboraldian zehar aukera gutxi izan dituzte eta Trygvvi Hlinason eta Marvin Jonesen hutsuneak ondo baino hobeto bete bait zituzten.
Dijonen baitan Markis McDuffie (18ko balorazioa, 18 puntu, 7 errebote), Phil Booth (14ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote) eta Gavin Ware (11ko balorazioa, 12 puntu, 3 errebote) onenak izan ziren.
Eta gauzak hórrela Bilbao Basketek bere historian bigarren aldiz jokatuko du final bat europar txapelketa batean. Aurrekoa Charleroin jokatu zen Eurocupekoa izan zen LOkomotiv Kubanen aurka 2013 urtean. Oraingo honetan arerioa PAOK talde greziarra izango da Joan-etorriko kanporaketan. Lehenengo 40 minutuak Bilbao Arenan hilaren 16an asteazkena arratsaldeko 20:00etan jokatuko da eta zazpi egun geroago bigarren norgehiagoka arratsaldeko 19:15etan. Ea Belgikan gertatu ez bezela kopa Bilbora datorren.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga