“ACB da jaten ematen digun txapelketa” esan zuen Jaume Ponsarnauk partidu atariko prentsaurrekoan. Beste modu batean esanda, helburu nagusia zein den argi eduki behar da, oraindik ez dago erdietsita eta Kanaria Handiaren kontra lehia salbazioa lortzeko beste aurrera pasus ona zela. Asteazkenean lortutako balentriak sortutako ilusioa eragin postibo edo negatiboa izango zuen aztertzeko erabilgarria zen atzoko norgehiagoka baita ere eta ondorioa argia da: talde bilbotarra FIBA Europe Cuperko finalean sartzeak sortutako olatu aparretan jarraitzen du. Nekea pilatu bazuten ez zen batere antzeman, orokorrean norgehiagoka osoan energía eta intentsitate handiz jokatu bait zuten.
Jaka Lakovic Bilbao Basketen entrenatziale ohiak zuzendutako Kanaria Handiak ere lortu du final naterako txartela, Eurocupen zehazki ets ACBko play-offetan sartzeko lehia bizian daude (zortzigarren postuan daude sailkapenean) eta irletako tladearentzat ere norgehiagoka garrantzitsua zen bere helburua lortzeko.
Lehenengo laurdenean ez zen defentsarik izan, biek ala biek puntuak sartzeko erreztasun gehiegi izan zituzten eta hamar minutu horien osteko markagailuak ondo baino hobeto erakusten du: 26-30. Aldaketarik ezean, puntu askoko partidua izango zela zirudien.
Eta “marea beltzaren” lasaitasunerako (ez kanpotik etorritako ehun bat zaletuentzat) Bilbao Basketek defentsa zeharo indartu zuen, erasoko maila berdintsua mantenduz. Hurrengo hiru laurdenen partzialak 23-12 (49-42 atsedenaldian Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek azken segunduan sartutako hiruko baten ostean), 20-16 eta 27-20. Jaka Lakovicenek hogeita hamar minutuetan 48 puntu eskuratu zituzten aurreko hamarretan 30 sartu ostean. HOri “beltzezko gizonen” lanaren ondorio zuzena izan zen eta lan horretan oinarritu zen garaipena.
Era berean ligan hamargarren partidua irabazteko hirukoak funtsezkoak izan ziren. Jaume Ponsarnaurenek 6’75 metroko marraz atzeko 14 jaurtiketa sartu zituzten 31 saiakeretatik (5 Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek, 3 Malcolm Cazalonek, 2 Zoran Dragic eta bana Harald Frey, Thijs De Ridder, Tomasz Gielo eta Amar Syllak) denboraldian zehar duten batasbestekoa hobetuz.
Dijonen aurkako kanporaketara bueltatuz, Tryggvi Hlinason eta Marvin Jonesen lesioek Bilbao Basketentzat arazo larria izango zela aurre ikusten zen, azken finean islandiarra eta ipar amerikarra Jaume Ponsarnauk gehien erabili dituen bi pibotak dira eta taldeak biak aldi berean kantxetatik kanpo egoteak izango zituen ondorioak ikusteko zeuden. Amar Sylla eta Bassala Bagatokok zalantzak arin argitu zituzten; biek asteazkenean jokatutako partidu onak atzokoan jarraipena izan zuen. Mugimendu handiko jokalariak dira bi zonetan, arinak dituzten gorputzak ikusita, taldeari laguntzeko prest nahiz eta denboraldian zehar aukera gutxi izan eta aize freskoa ekarri dute. Bien agerpena aste honetako albisterik positiboenetariko bat izan da Bilbao Basketen baitan, lortutako bi garaipenekin batera noski.
Atzoko norgehiagokara bueltatuz, sei izan ziren hamar puntu baino gehiagoko balorazioa izan zuten “beltzezko gizonak”: Tomasz Gielo (20, 15 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia), Malcolm Cazalon (19, 18 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia), Zoran Dragic (16, 15 puntu, 4 errebote), Melwin Pantzar (15, 7 puntu, 2 errebote, 6 asistentzia), Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (13, 17 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia) eta Amar Syll (11, 7 puntu, 3 errebote, 3 lapurketa).
Knaria Handian Miquel Salvo (19ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote), George Conditt (14ko balorazioa, 4 puntu, 7 errebote), John Shurna (11ko balorazioa, 12 puntu) eta Andrew Albicy (11ko balorazioa, 8 puntu, 3 asistentzia) izan ziren onenak.
Datorren hasteko jardunaldian aldaketak egongo dira. Ligak jakinarazi du denboraldi hasieratik ezarrita zeuden bi partiduen ordutegia aurreratu dituela, Kanaria Handia eta Bilbao Basketena hain zuzen biek Europako txapelketen finalak jokatu beahr dituztelako. “Beltzezko gizonen” kasuan. Andorrara egin behar dioten bisita larunbatean, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan izango da, aldez aurretik jarrita zegoen baino 22 ordu lehenago.
PAOK Salonikaren urkako joaneko partiduan pentsatzeko denbora helduko da. Aurretik ligan hamaikagarren garaipena lortu, olatu aparrean jarraitu eta helburua eskuratzeko aurrera pausu garrantzitsua emateko aukera ezin hobea.
Atgazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga