Xehetasunen garrantzia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko api. 14a, 18:44

“Beltzezko gizonek” lehiakor aritu arren, ez ziren akatsengatik Andorra garaitzeko kapaz izan (84-81)

Burua beste txapeleketako hitzordu garantzitsuan izango zuten “beltzezko gizonek”? Hori zen Andorraren aurkako norgehiagoka hasi aurreko galdera. Izan ere ez dago urtero final bat jokatzeko aukera eta FIBA Europe Cupeko azken fasera heltzeak ilusio handia sortu du eta lortu zen moduan askoz gehiago. Baina argarrantzitsuagoa da ACB liga eta bertan jarraitzea.

Kanaria Handiaren aurka lortutako garaipenak, hamargarrena denboraldian, beheko postuak aldentzeko baliatu zuten Jaume Ponsarnaurenek eta orain hilabete batzuk entrenatzaile duen Joan Plazaren taldea (Natxo Lezkano bizkaitarraren lekua hartu zuen) aukera ona zirudien postu horiekiko distantzia hartzeko. Egia da ere Andoraak lehiak irabazi behar dituela helburu bera lortzeko.

 Gauzak hórrela teorian behintzat lehiaestu joango zela zirudien eta aurreikuspenak bete ziren. Etxekoak hobeto hasi zuten lehia 11-4ko partziala lortuta baina kanpotarrek 2-10eko batekin erantzun zuten. Hortik aurrera markagailuak aldaketa ugari izan zituen laurdenaren “beltzezko gizonen” alde bukatuta 21-23.

Bigarren hamar miutuen hasiera yxarra jokatu zuten biek ala biek baina minutuak aurrera joan ahala etxekoak partiduaren agintea hartu zuten sei puntuko errenta lortu arte, 34-28. Aurreko laurdenean zazpi puntuko aldea izan zuen Andorrak eta alde handia ez zirudien arren, bilbotarrei etxetik kanpo askotan gertatu moduan norgehiagokatik deskonektatzeko aukera zegoen. Ez zen horrelakorik gertatu. Malcolm Cazalonek azken segunduan lorturiko hiruko batek 5-13ko partziala borobldu zuen, laurdena 18na berdindu eta lehen hamar minutuen osteko aldea mantentzeko (39-41).

Atsedenalditik bueltan “beltzezko gizonek” lau puntuko aldea lortu zuten euren alde baina ez zuten norgehiagoka menperatzeko erritmoa aurkitu. Andorrak berean jarraitu zuen eta Rafa Luz, Sekou Doumbouya eta Jerrick Hardingen gidaritzapena markagailua irauli zuten, hirugarren laurdena bereganatuz 25-20 (64-61). Laurden honetan Jaume Ponsarnaurenek baloi errez asko galdu zituzten eta horrek ere Joan Plazarenen erreakzioa lagundu zuten. ERasoa hasteko alboko sakeetan batez ere arazoak izan zituzten “beltzezko gizonek” eta etxekoek opariak aprobetxatu zituzten.

 Azken laurdenean gidoiak ez zuen aldaketarik jasan, hau da, lehia estua izaten jarraitu zuen. Batak puntuak lortu eta besteak erantzun eta dinamika hori azken segunduetaraino mantendu zen. Andorrak minutu erdi ingururen faltan lau puntuko errenta lortu zuen baina Melwin Pantzarren 2+1eko batek (baloia uztaian birrindu zuen) “beltzezko gizonek garaipena lortzeko esperantzak mantentzen zituen baina Jerrick Hardingek azkenean erabakiorra izango zen saskiratzea lortu zuen, azken erasoan luapean suposatuko zuen Ruben Domiguezen hiruko batr ez zelako sartu. Kadiztarrak bigarren zati txukuna jokatu zuen baina azken jaurtiketa ez zuen gauzatu. HOrtaz amaieran 84-81 Andorarren alde.

Melwin Pantzar (20ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 5 asistentzia), bueltan zen  Marvin Jones (13ko balorazioa, 13 puntu, errebote bat, asistentzia bat), Ruben Dominguez (12ko balorazioa, 13 puntu, 2 errebote, asistentzia bat), Muhhamad-Ali Abdur-Rahkman (12ko balorazioa, 8 puntu, 3 errebote, 5 asistentzia) eta Tomasz Gielo (10eko balorazioa, 10 puntu, 4 errebote) izan ziren nabarmendu ziren “beltzezko gizonak”.

Etxeko taldean berriz bilbotarren jokalari ohia den Rafa Luz (27ko balorazioa, 16 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia, 3 lapurketa), Sekou Doumbouya (26ko balorazioa, 19 puntu, 11 errebote), Shannon Evans (12ko bslorazioa, 11 puntu, 7 asistentzia) eta joko antolatzaile brasildarra bezela bilbotarren elastikoa jantzi zuen Ben Lammers (11ko balorazioa, 7 puntu, 4 errebote) izan ziren onenak. Jerrick Hardingek sartutako 14 puntuak ere aipatu behar dira.

HIrugarren laurdenean galdutako baloi horiek eta errebotea izan ziren norgehiagoka erabaki zuten xehetasunak. Ezin da esan Jaume Ponsarnaurenek lehia txarra jokatu zutenik, alderantziz, denboraldian etxetik kanpo jokatu duten onenetarikoa izan zen larunbatekoa. Ligako hurrengoa Malagan izango da hilaren 19an arratsaldeko 18:00etan.

Baina horren aurretik “beltzezko gizonek” historiarekin hitzordua dute asteazkenean arratsaldeko 20:00etan: FIBA Europe Cup txapeleko finalaren joaneko norgehiagoka Salonikako PAOKen aurka.

 

Argazkia: Bilbao Basket.