Bilbao Basketek bere historiako bigarren finala jokatuko du Europa mailan 2013ko apirilaren 13an Charleroin Lokomotiv Kubanen aurka Eurocupekoa galdu ondoren. Hartan norgehiagoka bakarrera jokatzen zen kopa eta kantxa neutral batean. Aurtengo FIBA Europe Cupeko azken fase hau guztiz desberdina da joan-etorriko kanporaketa formatua duelako.
Zer da hobea? Lehenengo norgehiagoka etxean jokatu eta biharrena kanpoan edo alderantziz? Bilbao Basketek eogera biak bizi izan ditu, lehenengoa Tofas Bursaren kontrako final-laurdenetan eta bigarrena Dijonen aurkako final-erdietan, biak ala biak modu epikoan irabaziak: turkiarren aurka Miribillan 12 puntuko aldea lortu zuten Jaume Ponsarnaurenek eta bueltan Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek azken segunduan sartutako hiruko batek luzapena ekidin zuen eta frantziarren kontra ahaztezina izango den balentria lortu zuen Bilbao Basketek Bilbao Arenan 19 puntuko desabantaila azken bost minutu magikoetan irauliz.
PAOK taldeak ere nahiko sufritu behar izan zuen Cholet kanporatu eta finalerako txartela eskuratzeko. Salonikan puntu batengatik galdu ostean azken segunduan lortutako hiruko batek bi puntuko errenta eman zion. Bilbotarrak ez bezela, final-laurdenetan ez zuten estuasunik pasa Friboug talde suitzarrari etxetik kanpo 20 puntugatik irabazi eta Salonikan seigatik irabazi ostean.
Bi taldeen estatistikei erreparatuz, finala nahiko parekatua izango da. Bilbao Basketek aurre kanporaketa bat kjokatu zuela gogoratu behar da, hau da, PAOK baino bi norgehiagoka gehiago jokatu dsitu txapelketan. Hori kontuan hartuta hauek dira biek ala biek finalaren atarian aurkezten dituzten batazbesteko batzuk, FIBA Europe Cupeko X sare sozialean argitaratua dituenak (Bilbao Basket/PAOK):
-Balantzea: 15-3/11-4
-Sartutako puntuak: 84’9/82’4
-Hiruko portzentaia: %37’7/%35’7
-Erreboteak: 36’9/38’0
-Asistentziak: 20’3/17’8
-Lapurketak: 8’2/7’0
-Txapelak: 3’3/2¡9
Esan bezlea, zenbakiek erajusten dute lehia oso parekatua izango dela eta ez dagoela faborito argirik eta kanporaketa gogorra izango dela, are gtehiago jakinda garaikur bat jokoan dagoela.
“Marea beltzaren” babesa
Dena salduta. Biharko lehia Bilbao Arenan zuzenean ikusi nahi baina ez dena bere txartela erosteko arin ibili ezin izango du harmailetatik ikusi eta etxeko edo taberetako telebista bidez egin beharko du. “Beltzezko gizonenk” beste behin (ez zegoen zalantzarik) “marea beltzaren” babesa izango du. Eta aurreko kanporaketan egin bezela, HIrukoa taldeak deialdia egin die zaletuei giroa aldez aurretik berotzeko. “Kopa da gurea!” lelopean hurrengoa prestatu dute:
-17:00etatik 19:30etara prebia
-18:00etan taldeari harrera VIP parkingeko sarreran
-19:30etan barrura “beltzezko gizonek” animoak beroketatik emateko.
Dena prest dago historikoa izan daitekeen gertakarirako. Bihar lehenengo atala arratsaldeko 20:00tan.
Argazkia: Bilbao Basket