Abantaila hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko api. 17a, 13:10

“Beltzezko gizonek” garaipena eskuratu zuten bart PAOKen aurka eta zazpi puntuko errentarekin bidaiatuko dute Salonikara datorren astean (72-65)

Lehenengo pausua emanda, finaleko joaneko norgehiagoka irabazi eta datorren astean abantailarekin bidaiatzea. Errenta handiagoa izan zitekeen baina txarragoa litzateke desabantaila izatea, hortaz emaitza ona dela ondorioztatu daiteke.

Norgehiagoka bi ordu lehenago hasi zela esan daiteke “marea beltzak” euren jokakariei egindako harrera beroagatik eta Bilbao Arena lehia hasteko ordu erdi falta zela jada lepo Beteta zegoelako. Hitzordu historikoak merezi zuen giro beroa. Eta horrek hauspotuta Jaume Ponsarnaurenak sutan kantxaratu ziren, lehenengo laurdenean 6 hiruko lortuta 8 saiakeretatik (hurrengo hiru laurdenentan ordea 18tik bi soilik eskuratu zituzten). Bilbotarrak Massimo Cancillieriren taldea ezustean harrapatu zutela zirudien eta ehen hamar minuen amaieran “beltzezko gizonek” (atzo zuriz; ez dago txapeleketaren irizpideak ulertzerik, batzuetan etxean lehenengo kamisetarekin, beste batzuetan bigarrenarekin) hamar puntuko aldea zuten 22-12.

Bigarren laurdenaren hasieran abantaila 12 puntura igo egin zuten etxekoek, lehian izan zuten handiena baina PAOKek defesntsa zorroztuzuen, bilbotarren erasoak erabat zailduz eta atzeko lan horrek erasoan saria izan zuen 7-17ko partziala lortuta bi puntura jarri bait ziren, 31-29. Talde greziarra (eta bere 500 zaleak) ez zirela egun pasa etorri eta eurentzat ere final batera heltzea garrantzitsua zela argi erakutsi zuten. Azken bi minutuetan lorturiko 7-2 batek Jaume Ponsarnauren taldea atsedenaldian zazpi puntuko errentarekin heltzea ahalbidetu zuen, 38-31.

Hirugarren laurdenean greziarrek defentsako sendotasuna mantendu zuten eta eurek markatzen zuten partiduaren erritmoa, oso motel jokatuta. 2-9ko partziala lortuta norgehiagoka 40na berdindu zuten eta markagailua ez zen hiru minututan mugitu. Kanpotarrek bezela bilbotarrek ere defentsa estutu eta intentsitate handiagogaz jokatu zuten hortik aurrera. Baina PAOK markahailua iraultzeko gai izan zen laurdena bukatzeko bi minuturen faltan lau puntuko aldea lortu bait zuen, 44-48. Hura izan zen kanpotarrek lehian izan zuten alderik handiena eta azkena. Bilbotarren erreazkioa heldu zen azken 120 segundu horietan, 8-2ko partziala lortu eta azken hamar minutuen atarian markagailuan bi puntuko aldea ezarriz (52-50).

Lehememgo laurdenean “beltzezko gizonek” nagusi izan ziren (22-12), bigarren eta hirugarrenean PAOK (16-19 eta 14-19). Azken hamar minutuak berriro bilbotarren aldekoak izan ziren 20-15 defesntsan sendo jarraitu eta erasoan zirrikituak aurkitu zituztelako greziarren defentsan. Aldea berriro hamar puntura ekarri zuten Jaume Ponsarnaurenek, 63-53. Massimo Cancillierirenek partiduan mantentzeko ahaleginak egin zituzte bainan “beltzezko gizonek” nahiko ondo kudeatu zuten egoera amaieran zazpi puntuko errenta lortuz (72-65).   

Melwin Pantzar (20ko balorazioa, 19 puntu, 4 asitentzia, 4 lapurketa), Thijs De Ridder (19ko balorazioa, 13 puntu, 10 errebote) eta Harald Frey (10eko balorazioa, 11 puntu, 3 asistentzia) izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. Zoran Dragicek lortutako 9 puntuak ere aipatu behar dira. Txarreana Malcolm Cazalonen lesioa izan zen orkatila bihurritu bait zuen.

PAOKen Frank Bartley (17ko balorazioa, 14 puntu, 5 errebote), Jackson Kreuser (10eko balorazioa, 5 puntu, 9 errebote) eta Shavar Reynolds (9ko balorazioa, 15 puntu) izan ziren onenak. Cedric Hendersonen 11 pintu eta 8 erreboteak ere aipatu behar dira.

Biek ala biek defentsa estu eta zorrotza erakutsi zuten eta bilbotarrak garaile atera ziren. PAOK batazbeste 82’4 puntu sartu ditu FIBA Europe Cupen. Greziarrek ere lortu zuten bilbotarrek 13  puntu gutxiago sartzea (72 batazbestekoa 84’9koa denean) baina greziarrek 17 gutxiago eskuratu zituzten. Erreboteetan ordea kanpotarrak askoz hobeto aritu ziren, “beltzezko gizonek” 38 hartu zituzten (30 defentsan, 8 erasoan) eta PAOKek 44 (kopuru bera defentsan, 30 baina erasoko 14). Arlo horretan bilbotarrek Trygvi Hlinasonen falta somatu zuten. Jaurtiketa libreetan berdin ibili ziren, bi taldeek zazpina huts eginda.

 

Epaileen lana

Final batean osagai guztiak kontuan hartzen dira. Jokalariak partiduan sartuta egotea, zaleak etengabe animoak ematen egotea eta epaileak euren lana ondo betetzea, hau da, protagonista ez izatea. Ba nahiz eta Bilbao Basketek norgehiagoka irabazi grisez jantzitako hirukotearen irizpideak zalantzan jartzen duten erabaki batzuk aipatu beharrra dago: Malcolm Cazalonen orkatileko lesioa PAOKeko jokalari batek  frantziarren azpian oin bat jarri zuelko izan zen (kirolez kontrako falta; ez zuten adierazi); greziarrek egindako urrats argiak ez pitatzea, jokaldi berdinetan kanpotarren alde falta ziren baina etxekoen alde ez edota  inondik inora egon ez ziren Melwin Pantzarren bikoitzak bilbotarrek lehia bukatzeko 40 segunduren faltan 9 puntuko aldea zutenean. Ez da lehenengo aldia txapelketan eta epaileen maila onena ez dela agerian uzten du horrek.

 

ACB-ko egutegia

Bueltako lehia prestatzeko PAOKek erreztasunak izango ditu izan ere asteburuan ez duelko ligako norgehiagokarik jokatuko. Bilbao Basketek aldiz larunbatean arratsaldeko 18:00tan Malagan hitzordua du. Europako txapelketa nagusian jookatzen duten taldeak lauko finalean sartzen badira arin atxzeratzen dituzte euren partiduak. Bilbotarrekiko errespetu falta itzela, baina Bilbao Basketek ez du koro bat edo futbol baloi bat harmarrian. Hori izango da arrazoia.

  

Jakina zen finala ez zela Miribillan erabakiko baina kanporaketaren bigarren zatira abantailarekin heltzea, nahiz eta oso handia ez izan, berri ona da. Zazpi puntuko errenta izan arren ez dago lo hartzerik garaikurra etxera ekarri nahi badute. Lehengo pausua eta abantaila hartuta orain lana borobiltzea falta da.

 

Argazkia: Bilbao Basket