Ezustekorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko api. 21a, 17:33

“Beltzezko gizonak” ez ziren Unicaja irabazteko kapaz izan (96-79)

Bi partidu garrantzitsuen artean beste bat egoteak normalean ez dio egoera kudeatu behar duen taldeari mesederik egiten. Eta Bilbao Basketi nabaritu zitzaion  FIBA Europe Cupeko finala buruan zutela. Norgehiagokak izan zuen berririk onena lesio gehiagorik ez egotea izan zen, Tryggbi Hlinason, Xavi Rabaseda eta Malcolm Cazalonekin nahiko eta lar, guztiak garrantzitduak bait dira.

Jaume Ponsarnauk bere errotazioan aldaketak egin zituen. Jokalari guztiak erabili zituen,  hasierako bostekoan Kristian Kullamae eta Ruben Dominguez Muhammad-Ali Abdur Rahkman eta Zoran Dragicen ordez kantxaratuta. Estoniarra eta kadiztarra izan ziren denbora gehien jokatu zituzten “beltzezko gizonak”, 25 minututik gora, Tomasz Gielok 23 inguru eta beste guztiek 15 bat minutuz aritu ziren; salbuespenak Bassala Bagayoko (11 minutu) eta Iker Chacon bilbotarra (5 minutu). Entrenatzaile nagusia, Javi Salgado eta Sergio Garciak joklarien indarak kudeatzeko antolatutako plana izan zen asteazkenerako lehiari begira.

Norgehiagokak ez zuen historia gehiegirik izan Ibon Navarroren mutilen eta bilbotarren arteko aldea nabaria bait da, andaluziarren borroka play-offetan kantxa faktorea eskuratzea da eta “beltzezko gizonena” salbazioa ahalik eta arinen lortzea. Eta diferentzia hori markagailuan argi eta garbi ikusi zen: 29-17, 16-13 (45-30 atseden luzean), 18-23 eta 33-26 izan ziren laurdenetako partzialak bukaerako 96-79koa ezartzeko. HIrugarren laurdena izan zen bilbotarren onena aldea soilik bost puntura ekarriz baina erreakzioa ez zuten mantentzerik lortu. Lehenengo zatian “beltzezko gizonak” oso txarto ibili ziren (etxekoak oso odo aldi berean), aldageletatik bueltako hamar minutu ia bikainak egin zituzten bilbotarrek baina andaluziarrak lanari berriro ekin ziotenean garaipena haientzat izango zela ikusi zen.

Thijs De Ridder izan zen “beltzezko gizonik” onena 24ko balorazioa, 19 puntu eta 4 errebote lortuta hamalau minutu baino gitxiagotan. Belgikarrarekin batera Harald Frey (16ko balorazioa, 8 puntu, 2 errebote, 6 asistentzia), Melwin Pantzar (13ko balorazioa, 8 puntu, 2 errebote, 3 asistentzia), Amar Sylla (10eko balorazioa, 10 puntu, 3 errebote) eta Marvin Jones (10eko balorazioa, 9 puntu, 2 errebote, asistentzia bat) ondo aritu ziren bauta ere.

Ibon Navarrok zuzendutako taldean Killian Tillie (22ko balorazioa, 20 puntu, 2 asistentzia, 2 lapurketa), Tyson Carter (21eko balorazioa, 12 puntu, 8 asistentzia), David Kravish (16ko balorazioa, 12 puntu, 2 asistentzia), Jonathan Barreiro (13ko balorazioa, 10 puntu, 6 errebote) eta Yankuba Sima (11ko balorazioa, 8 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia) izan ziren onenak.

ACB ligako hurrengo lehia figandean izango da arratsaldeko 17:00eta. "Beltzezko gizonek" Murtziaren bisita jasoko dutre Bilbao Arenan. Baina paretidu garrantzitsu horren aurretik, etzi, Bilbao Basketek finalaren bigarren atala jokatu behar dute Salonikan.

 

Argazkia: Bilbao Basket