“Zazpi puntu hamabist segundutan berdindu ahal dira” eta “aurkituko dugun giroa motibagarri bihurtu behar dugu” esan du Jaume POnsarnauk Loiuko aireportuan Bilbao Basket Salonikara eroango duen hegazkina hartu baino lehen. Aurreko kanporaketetan entrenatzaileak esan zuen moduan bihar bigarren berrogei mintutak jokatzen dira (edo agian gehiago, luzapena baldin badago).
Ez dago eidatzerik, txapeleketan zehar argi ikusi da hori. “Beltzezko gizonen” kasuan final-laurdnentan Tofas Bursaren aura joanekoan 12 puntuko aldea lortu ostean, bueltan Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanen azken segunduko hiruko batek luzapena ekidin zuen eta denok dugu gogoan finalerdietan Dijonen kontra gertaturikoa. Hortaz, zazpi puntuko errenta ez da inolaz ere erabakiorra eta “beltzezko gizonen” jokaera biharko lehia berdinduta hasiko balitz bezela hartzea da, hasierako saltorik sendo eta kontzentratuta aritzea kopa Bilbora ekartzeko.
Paol Salonikak Bilbao Arenan argi erakutsi zuen arerio indartsu eta langilea dela. Amore ematen ez duen horietakoa eta markagailuan atzetik Joan arren partidua iraultzeko gai dena. Talde greziarrak bigarren eta hirugarren laurdenetan bilbotarrentzat itogarria suertatu zen defentsa erabili zuten eta hori oinarri hartuta erasoan puntuak pilattu zituzten. Jaume POnsarnaurenek beste bi laurdenetan hobetu aritu ziren Massimo Cancellieriren taldeari min eginez.
Joaneko norgehiagokaren estatistikak ikusita, Beltzezko gizonak” biko jaurtiketetan %43¡8 lortu zuten, hirukoetan %33’3 eta libreetan %74’1; greziarrek %50, %11’5 eta%72 hurrenez-hurren. Bilbotarrak hirukoetan hobetu ibili ziren (PAOK zenbaki horiek hobetzea espero da bere batazbestekotik oso urrun geratu bait zen) baina bikoetan bihar etxean jokatuko dutenak gehiago asmatu zuten. Jaurtiketetan oreka aurkitu beharra dago eta adi egon beharreko arloa Erreboteena izango da, izan ere bilbotarrek 38 (8 erasoan) eskuratu zituzten greziarrek 44 (14 erasoan) hartu zituzten bitartean. Honetan oso garrantzitsua den Tryggvi Hlinason kantxaratuko den ala ez bihar ikusiko da (Xavi Rabaseda eta Malcolm Cazalonekin batera duda da islandiarra). Baloi galerak ere zaindu beharko dira: hamarna galdu zituzten biek ala biek.
Pasa den asteazkenean taldearen irudia oso ona izan zen orokorrean eta garaipena lortzeak bigarren norgehiagokari begira animoak eman dizkie seguru. Eta momenturen baten indarra falta somatzen badute, ez dira Salonikara bakarrik Joan.
“Marea beltzaren” babesa
Izan ere gaur taldeko hegazkinean ehun bat zalel bidaiatu dute eta tzo beste batzuek euren kabuz aurreratu ziren. Bilbao Basketen historian konstantea izan zden gauza bat baldin badago hori zalegoaren fideltasuna izan da, taldearen aro oparoan zein txarrenean. PAOLelo pabilioia beteko duten 8400 pertsona ingururen artean “marea beltzaren” ahotsa entzungai izango da.
Eta norgehiagok Salonikan zuzenean ikusiko ez duen ororentzat aukera batzuk daude: etxean bakarrik, familian edo lagunekin, BilboRocken taldeak antolatuta edota aspalditik partidu aurretik eta ostean zaleen bilgune bihurtu den Bilbao Arena alboan dagoen Saski tabernan ere.
Azken denboraldietako norgehiagoka garrantzitsuenetariko baten atarian gaude. Pasa den asteko garaipena borobiltzea falta da.
Argazkia: Bilbao Basket