TXAPELDUNAK!!

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko api. 24a, 11:52

“Beltzezko gizonek” historia egin dute bart FIBA Europe Cup txapelketa irabazita

Grezian irabazita Bilbao Basket saskibaloiaren Olinpora igo dela edota “beltzezko gizonak” saskibaloiaren jainkoekin parekatu direla izendatu ahal nuen gaurko kronika, baina ziur beste komunikabide askok metáfora horiek erabili dituzte jada eta dana laburtzen duen hitz bat izanda, zertarako gauzak zaildu: Bilbao Basketek 2024-2025 denboraldiko FIBA Europe Cup-a irabazi du.

Irailaren 24an hasitako bidea luze eta gorabeheratsua izan da, batez ere kanporaketak heldu direnean. Gogoratu beharra dago emozioa eta sufrimendua nagusi izan direla final laurdenetan Tofas Bursa azken segunduan kanporatuz, Dijonen kontrako finalerdietan 19 puntuko desabantailari aurre eginez eta finalean PAOKen aurka aldea defendatuz. Nazioarteko txapelketetan ez dago lasai ibiltzeko modurik (nahiz eta batzuen aburuz FIBA Europe Cup gutxietsi).

Are gehiago finalaren bueltako lehia Grezian lehiatuta. Saskibaloia pasioz bizi dute bertan eta aurretiaz jakin arren, giroa oso beroa izan zen, infernua. Zaleek ere jokatzen dute (“marea beltzari” esan bestela) eta Jaume Ponsarnaurenek harmailen bultzada eta Massimo Cancellierirenen jokoari aurren egin behar zioten. Miribillan lortutako aldea zuela ahaztu eta zerotik hasi behar zuten bilbotarrek, partidu berria balitz bezela eta ez kanporaketaren bigarren atala.

 Zaleek kantxara jaurtitako paperak kendu ostean lehian ondo sartu ziren biek ala biek, titulu bat jokoan egonda espero zena. Bilbotarrek 0-5 partziala lortu zuten hasieran baina etxekoek minutuak aurrera Joan ahala markagailua berdintzea lortu zuten baina ez zioten vuelta ematerik izan. Lehen laurden parekatua jokatu zuten bi taldeek eta lehenengo hamar minutuen osteko 24nako berdinketa da horren erakusle.

Bigarrenean “beltzezko gizonek” aurrera pausu bat eman zuten. Defentsa are gehiago sendotuz eta jokaren erritmoa ezarriz, zarata askorik egin barik markagailuan diferentziak hartzen joan ziren- Massimo Cancellieriren mutilak kanporaketan mantentzen saiatzen ziren arren, Jaume Ponsarnaurenak serio aritu ziren atsedenaldira hamar puntuko errenta lorutz, 39-49 (aldea hamaika puntukoa izatera heldu zen). Lehenengo zati serioa jokatu zuten bilbotarrek “marea beltzaren” ordezkari izan ziren 150 zale ingururen pozarako (ezinezkoa zen jaiek entzutea baina noizbehinka telebistan agertzen ziren saltoka eta bufandak erakutsi eta astinduz).

Bigarren zatian egin beharrekoa “erreza” zen: erritmoa mantendu, defentsan irmo, erasoan jabetzak ahalik eta gehien luzatu, sistemak pazientziarekin landuz eta jaurtiketa onak bilatu. Teoria oso polita baina praktikan ez zen horrelakorik gertatu. Greziarrek 16-5eko partizala lortu zuten hirugarren laurdena bukatzeko 3:38ren faltan markagaian aurretik jartzeko (55-54). PAOK pasa den astean gertatu bezela ez zuen hain errez amore emango. Laurdenaren bukaeran markagailua 63-61 zen. Norgehiagokan atzetik baina oraindik finala bilbotarren alde zegoen. Eta, beste behin, epaileek hartutako erabaki batzuk ulertezinak izan ziren, gehienak etxekoen alde noski (jendearen beldur agian? Ezin zuten presioa kudeatu?). Greziarrak hobeto jokatu zuten baina grisez jantzitakoek zerbait lagundu zuten.

Azken hamar minutuetan erabakiko zen txapelketa nork irabaziko zuen. Lehenengo zatian Jaume POnsarnaurenak jabe izan baziren bigarrenean Massimo Cancellierinenek jarri zuten erritmoa. Horren ondorioz bilbotarren sufrimentdua heldu zen. Kanpotarrek bigarren laurdenean egin bezela, etxekoek pausuz.pausu aldea handitzen joan ziren kanporaketa lehia bukatzeko 4:40ren faltan berdindu eta 3:18 geratzen zirela iraultzea lortu arte. Markagailua 76-67 zen (segidan hamar puntuko aldea lortu zuten greziarrek). Hortik aurrera txanpona airean egon zen. Elektronikoak 77-70 erakusten zuenean Thijs De Ridderek lasaitasun puntu bat jari zezakeen saskiratze erreza huts egin zuen. Lanean jarraitzea besterik ez zen gelditzen, indarrak hustu arte. Minutu eta hamabost segundu falta zirela 81-74 zen markagailua. Koparen jabea erabakitzeko 75 segundu, saskibaloian denbiora asko. “Beltzeko gizonek” bizpahiru defentsa zorrotz egin ziztuzten eta jaurtiketa libreei esker aldea puntu bakarrera murriztu zuten 11 segunduren faltan, 81-80. Etxekoek hiruko bat sartu zuten segudan (84-80) baina hurrengo erasoan Zoran Dragicek “denbora galdu” zuen baloiarekin kantxatik ihesean, falta bat jaso eta bi jaurtiketa libreak sartuz. Bukaeran 84-82 eta bai PAOK Sports Arena eta lehia etxe eta tabernetan jarraitu zutenen artean pozak eztanda egin zuen.  

Melwin Pantzar eta Harald Frey izan ziren atzokoan “beltzezko gizonik” zenbaki berdinak eginda gainera: 13ko balorazioa, 17 puntu, errebote bat eta 3 asistentzia. Bi joko-antolatzaileek ondo baino hobeti gidatu zuten taldea, minutu askotan kantxan batera egonda eta kanporaketan egindako zenbakiengatik suediarra finaleko MVP edo jokalaririk onena izendatu zuten. Haiekin batera Tomasz Gielo (12ko balorazioa, 8 puntu, 4 errebote), ñesiotik bueltan zen Tryggvi Hlinason (11ko balorazioa, 7 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia), eta Thijs De Ridder (10eko balorazioa, 8 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) ere nabarmendu ziren. Aipatzekoa ere Mujammad-Ali Abdur-Rahkmanen 10 puntuak, Marvin JOnesen 6 puntu eta 4 erreboteak, Zoran Dragicen 6 puntu, 3 errebote eta 2 asistentziak… Oro har talde osoak lan bikaina burutu zuen atzokoan, bakoitzak ahal izan zuena (Xavi Rabasedarten defentsa oso ona izan zen adibidez) titulus skuratzeko.

PAOK Salonikan Shavar Reynolds (17ko balorazioa, 12 puntu, 6 errebote, 8 asistentzia), Jacob Grnadison (16ko balorazioa, 13 puntu, 3 asistentzia), Jackson Kreuser (15eko balorazioa, 12 puntu, 5 errebote, 3 asistentzia)eta Frank Bartley (13ko balorazioa, 17 puntu, 6 errebote) izan ziren onenak.

Erraldoia da Bilbao Basketentzat bart lorturikoa, ikaragarria. Bere sorreraren 25. urteurrena ospatzeko modu ezinhobea. “Beltzezko gizonen” lana goraipatzekoa da. Ordu honetan ez da argitaratu ospakizuna noiz izango den baina jokalariek aitortza merezi dute, nazioarteko txapelekta bat irabaztrea ez delako egunero egiten den gauza. Urteetan zehar aukerak izan dira (Turinen 2009an, Gasteizen 2010ean, Charkeroin 2013an) eta azkenean heldu da momentua esateko: Bilbao Basket TXAPELDUN!!

 

Argazkia: FIBA Europe Cup