Beste balentria bat lortzeko zorian

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko api. 29a, 18:29

Hogei puntuko desabantaila berdindu eta luzapena behartu ostean”beltzezko gizonak” ez ziren astea borobiltzeko gauza izan (80-83)

Historiarako astea izan zen aurrekoa Bilbao Basketentzat, bai zuzendaritza, jokalari, talde tekniko eta “marea beltzarentzat”. Nazioarteko txapelketa bat irabaztea ez da urtero lortzen eta behar bezela ospatu zuten denek pasa den ostiralean Bilboko Udal eta Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinetan. Eta ospakizunek Murtziaren aurkako norgehiagokaren atarian izan zuten jarraipena, Sito Alonsok zuzendutako taldeak Jaume Ponsarnaurenari pasilloa egin eta “beltzezko gizonek” kopa kantxa erdia erakutsita.

Behin hori bukatuta Bilbao Basketek denboraldiko helburua lortzeko garrantzitsua zen lehia hasi zen. Kanpotarrek ere zortzigarren postua lortzeko aukerak aprobetxatu behar dituzte eta horregatik oso estu Joan zen lehenengo laurdena. Lehenengo hamar minutu horietan ez zen alde handirik egon eta markagailua 16-17koa erakutsiz bukatu ziren.

Bilbotarren jaurtiketa portzentaiak oso eskasak izan ziren eta bigarrenean ere gauzak ez izren asko aldatu. Erasoan akats gehiegi izan zituzten, jokaldi nahasiak Murtziaren defentsa gogorragatik (hori ez da ezustekoa jada) eta defentsan Jaume Ponsarnaurenak ez ziren txukun ibili. Atsednaldian Sito Alonsorenen aldeko diferentzia bost puntukoa zen, 32-37. “Beltzezko gizonen” jokoa ez zen ona baina partiduan mantentzen ziren markagailua ez zelako oso altua.

Aldageletatik bueltan bilbotarrak noraezean ibili ziren. Hondamendia hitza erabiltzea gehiegizkoa litzateke baina intentsitate eta ideia ezak Murtziari garaipenerako bidea zehari erreztu zion. Hirugarren laurdeneko partziala 10-23 izan zen, 42-60 oro har. Hamazortzi puntuko aldea, hogeikoa izan zena elektronikoak laurdena bukatzeko minutu baten faltan 40-60 erakusten baitzuen.

Norgehiagoka erabakita zegoela zirudien baina etxekoek aurreko hiru laurdenetan izan ez zuten intentsitatea, amorrua, gosea eta jaurtiketak sartzeko trebezia barne-barenetik atera zituzten. “Beltzezko gizonek” defentsa sendotu eta erasoan Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanek erantzunkizuna hartu zuen, taldea argiago jokatzen hasi zen eta minutuak aurrera Joan ahala markagailua iraultzea posiblea zela zirudien. Harald Freyk lehia 76na hiruko batekin berdintzea lortu zuen berrogei minutak amaitzeko 4 segundu eta erdiren faltan, hurrengo erasona Rodions Kurucsek baloia galdu zuen baina Melwin Pantzarren azken jaurtiket sartu ez zenez norgehiagokak bost minutu gehiago izan zituen.

Luzapenean “beltzezko gizonak” aurretik jartzea lortu zuten arren (79-78 bukatzeko minutu eta erdi inguru falta zela) Murtziak hobeto kudeatu zituen azken jabetzak. Howard Sant-Roosek 80-83koa ezarri zuen bi jaurtiketa libre sartuta eta hurrengo erasoan Harald Freyk ez zuen aurretik lortutakoa errepikatzerik izan beste bost minutu gehigarri izateko eta eskura izan arren garaipena Bilbao Arenatik Murtziara egin zuen.     

Jokalarien estatistikei erreparatuta, bost izan ziren nabarmendu ziren “Beltzezko gizonak”: Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (21eko balorazioa, 20 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia). Harald Frey (19ko balorazioa, 17 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia). Melwin Pantzar (18ko balorazioa, 10 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia), Tryggvi Hlinason (12ko balorazioa, 10 puntu, 4 errebote) eta Marvin Jones (10eko balorazioa, 7 puntu, 7 errebote, 3 txapel).

Sito Alonsoren taldean Kostas Antetokounmpo (22ko balorazioa, 11 puntu, 7 errebote, 3 errebote), Rodions Kurucs (17lp balorazioa, 11 puntu, 10 errebote, 3 asistentzia), Howard Sant-Roos (16ko balorazioa, 11 puntu, 4 errebote, 5 asistentzia) eta Ludde Hakanson (12ko balorazioa, 11 puntu, 4 errebote) izan ziren onenak. Dylan Ennisen 15 puntuak eta Nemanja Radovicen 12ak ere aipatu behar dira.

Arestian aipatu moduan, Bilbao Basketek jokatutako lehenengo 30 minutuak ez ziren batere onak izan, txarrena hirugarren laurdena zalantza barik eta hori izan zen porotaren arrazoi nagusia. Baina epaileen lana beste behin oso txarra izan zen beste behin. Erabakietan okertu ahal direla inork ez du ukatzen baina behintzat irizpideak argiak eta bi taldeentzat berdinak izan daitezela. Jokaldi sako izan ziren etabaidagarriak baina Xavi Rabasedari adierazitako kirolez kontrako faltak azalpen asko behar ditu (ez, ez dituzte emango). Antza denez, ez bada haietaz hitz egiten ez dira lasai etxeratzen eta ez da azken aldia izango.

Hamar minututan ez sinisteko erreakzioa izateak jokalari eta zalegoan sortzen duen zirrara ikaragarria den arren, hobeagoa da norgehiagokan zehar kontantseagoa izatea, deskonekzioak ekiditu, tentsioa eta jarrera mantendu. Dijonen aurka lortu zen balentria eta igandean berriro lortzeko zorian ego narren guztion lasaitasuna bermatzeko ez da bide egokia.

Bost jardunaldiren faltan, badirudi aurten salbazioarako ez dela 12 garaipenetara iristea beharrezkoa izango. Taldeak 10 partidu irabazi ditu eta beste batekin urteko helurua lortuta egongo litzateke. “Beltzezko gizonek” Badalonan dute hurrengo hitzordua Joventuten aurka maiatzaren 3an, larunbata, arratsaldeko 18:00tan.

 

Argazkia: Bilbao Basket