Lanean jarraitu behar

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko mai. 4a, 18:23

“Beltzezko gizonek” ezin izan zuten Badalonan salbazioarako urrats handia eman (87-79)

Zaharrak berri etxetik kanpo. Hasiera ona, alde interesgarriak lortuz (10 puntukoa atzoko kasuan) baina azkenean beste porrot bat. Errebotea eta huts egindako jaurtiketa errezak izan ziren norgehiagoka galtzearen gako nagusiak.

Denboraldiaren bilakaera ikusita liga amaitzeko geratzen diren jardunaldi apurretan  agian beste garaipen bat lortzea nahikoa izango da Jaume Ponsarnauren taldeak salbazioa bermatzeko eta atzo arratsaldekoa ez zirudien oso plaza zaila hura lortzeko. Nahiz eta JOventut play-offetan sartzeko borrokan buru-belarri jardun, Olimpicen jokatutako lehiaetan ez dira aurten oso fin ibili.

Norgehiagoka hasi baino lehen Bilboa Basketek berri txar bat izan zuen, izan ere Thijs De Ridder azken momentuko baja izan zen. Hori dela eta Amar Sylla eta Bassala Bagayokok ohi baino minutu baino gehiago egon ziren kantxan. Biak ala biak saiatu ziren baina zaila da belgikarraren indar, intentsitate berdintzea, baita bere puntu eta erreboteak ere. Artem Pustovyi eta Ante Tomic dituen talde bati aldaratzeak eskuetatik kentzea lan handia baldin bada, horretan ona den jokalari bat galtzeak ez du mesede handiri egiten. Lehiaren bukaeran zenbakiak Daniel Mireten mutilen aldekoak izan ziren: 38-30, etxekoek 28 defentsan. 10 erasoan eta kanpotarrak aldiz 22-8. Denboraldi osoan errepikatu den gauza bat izan da.

Lehenago aipatu moduan, gehienez 10 puntuko errenta izan zuten “beltzezko gizonek” bigarren laurdenaren hasieran. Lehenengo hamar minutuak 17-24 bukatu ziren eta aldea kudeatzen asmatuko zutrela zirudien baina ez zen hori gertatu. Devon Dotsonen gidaritzapean JOventutek lehiaren agintea hartu zuen eta laurdena bederatzi puntuko diferentziarekin irabazi ostean (31-22) atsedenaldira 48-46 iritsi zen aurretik.

Aldea nahiko ondo kudeatu zuena “Penya” izan zen. Hirugarren laurdenean diferentzia 11 puntura eraman zuen aldi batean , 60-49. Bilbotarrak zazpi puntura jartzea lortu zuten laugarren laurdena hasteko (70-63) baina azken hamar minutuetan 12 puntura eraman zuten aldea etxekoek. “Beltzezko gizonak” markagailua estutzen saiatu ziren baina norgehiagoka osoan ez bezela jaurtiketa libreak huts egin zituzten etxekoak urduri jartzeko aukera zutenean (4 segidan) eta “Penyak” ez zuen kontrola galdu. Bukaeran 87-79 eta lanean jarraitu behar dute POnsarnaurenek.  

Tomasz Gielo (18ko balorazioa, 13 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia), Melwin Pantzar (13ko balorazioa, 11 puntu, 6 asistentzia), Marvin Jones (12ko balorazioa, 11 puntum 3 errebote) eta Harald Frey (11ko balorazioa, 8 puntu, 4 asistentzia) izan ziren “beltzezko gizonik” onenak,Zoran Dragicen 10 puntuak eta Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanen 8 puntu, 3 errebote eta 2 asistentziak ere aipatu behar dira. Kristian Kullamae izan zen minuturik gabeko jokalari bakarra.

“Penyan” Devon Dotson (29ko balorazioa, 20 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia), Artem Pustovyi (19ko balorazioa, 14 puntu, 5 errebote), Kassius Robertson (18ko balorazioa, 19 puntu, 2 errebote, 6 asistentzia) eta Ante Tomic (15eko balorazioa, 12 puntu, 6 errebote) izan ziren onenak.

Arestian idatzi moduan, badirudi beste partidu bat irabaztea nahikoa izango dela salbazioa bermatzeko. Lau jardunaldiren faltan Bilbao Basketek 10 garaipen ditu, Granadak 7 eta bilbotarren hurrengo arerioa izango den Koruñak 6. Talde galiziarrak partidu bat gutxiago jokatu du, asteburu honetako bere lehia hurrengo ostegunera atzeratu dutelako. Data ladaketaren arrazoia? Bartzelonak martitzenean Euroligako final laurdnentako kanporaketaren bostgarren partidua jokatu behar duela Monakon. Ez dago gogoratu beharrik Bilbao Basketek Salonikara bidaiatu baino lehenagoko asteburuan Malagan jokatu zutela. Ezta? ACB, bere taldee guztiekiko duen errespetu bera. Horrela dira gauzak tamales.

Garrantzitsura bueltatuz, KOruñaren aurkako lehia hil ala bizikotzat hartu daiteke, geratxzen diren arerioak Zaragoza, Baskonia eta Bartzelona direlako. Galiziarren kontrako norgehiagoka igandean izango da 12:30etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket