“Beltzezko gizonek” denboraldiko helburu nagusia, salbazioa alegia, bermatu zuten atzokoan Koruñari irabazaita. Kurtsoko hamaikagarren garaipena izan zen eta aurten aurrekoetan ez bezela nahikoak izan dira jeitsiera postuak ekiditzeko. Hortaz denboraldia bukatzeko hiru jardunaldiren faltan Jaume Ponsarnauren mutilek lasaitasuna bermatua dute. Hori bai, geratzen diren jardunaldi horietan posiblea den posturik onena lortzea garrantzitsua da izan ere nahiz eta FIBA Europe Cupeko txapeldun izan oraindik ez dago ziur talde bilbotarak Europako aventura errepikatuko duen eta egitekotan berriro irabazi berri duen txapeleketan edo urrats bat gorago dagoen Basketball Champions League (BCL) txapelketara bueltatuko den.
Badalonan galdu ostean atzoko norgehiagoka gorriz maraktuta zuten jokalariek azken momentuko estuasunak ekiditzeko. Eta lehenmengo laurdenean etxekoek argi utzi zuten garaipena nahi zutela. 20-9 izan zen lehenengo minutuen amaieran elektronikoak erakusten zuen markagailua, Harald Frey eta Tomasz Gieloren agintearen eskutik. Koruñan jokatutako lehian “beltzezko gizonak” 21 puntuko aldearekin garaile atera ziren eta atzokoan gidoaik ildo beretik jarraituko zuela zirudien baina Diego Epifanioren mutilek asko zuten jokoan eta ez zutela errez amore emango erakutsi zuten. Bigarren laurdenaren Jaume Ponsarnaurenek hasieran aldea 15 puntura zabaldu bazuten ere, indarrak apurka parekatzen Joan ziren. Bigarren hamar miuntuak 22nakjo berdinketaren bukatu ziren, atsedenaldira etxekoak hamaika puntuz goitik joan ziren, 42-31.
Kanpotarrak hobeto kantxaratu ziren aldageletatik bueltan eta diferentzia bost puntura murriztu zuten (44-39) eta, beste behin, hirugarrenlaurdeneko gainbehera hekduko zela zirudien baina Bassala Bagayoko agertu zen bai defentsan baita erasoan ere, Harald Freyren laguntzaz egoera gehiago okertu ez zedin. Laurdena kanpotarrek irabazi zuten, 14-18 baina bilbotarrak aurretik jarriatzen zuten 56-49.
Azken laurdenaren hasieran Melwin Pantzar eta Ruben Dominguezek gidatuta “beltzezko gizonek” 11-0eko partziala lortu zuten zalantzak alde batera uzteko. Etxekoek norgehiagoka euren interesen alde apurtu zuten 18 puntuko aldea lortuta eta diferentzia kudeatu zuten amaieran hamabi puntuko aabantailarekin irabazteko, 79-67.
Harald Frey (18ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote, 5 asistentzia), Bassala Bagayoko (13ko balorazioa, 9 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia, lapurketa bat, txapel bat), Tomasz Gielo (12ko balorazioa, 9 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia) eta Ruben Dominguez (11ko balorazioa, 12 puntu, 3 errrebote, 2 asistentzia) nabarmendu ziren “beltzezko gizonen” artean. Melwin Pantzaren 11 puntu, 3 errrebote eta 3 asistentzek ere aipamena merezi dute. Malcolm Cazalonek lesionaturik jarraitzen du eta Tryggvi Hlinason izan zen deialditik kanpo geratu zena.
Diego Epifaniok zuzendutako taldean Brandon Taylor (23ko balorazioa, 17 puntu, 3 errebote, 7 asistentzia), Beqa Burjanadze (17ko balorazioa, 12 puntu, 10 errebote) eta Karlins Silins (11ko balorazioa, 11 puntu, 5 errebote) izan ziren onenak. Porrot honekin Koruñak ez du datorren denboraldian ACB ligan jokatuko.
Behin lasaitasuna bermatuta eta denboraldiko helburu nagusia lortuta, hurrengo erronka sailkapenean ahal den posturik gorenean geratzea da. Arestian aipatu bezela hiru jardunaldii falta dira denboraldia bukatzeko eta Jaume Ponsarnaurenen arerioak Zaragoza (hilak 18, igandea, arratsaldeko 17:00etan Bilbao Arenan), Baskonia Gasteizen eta Bartzelona Miribillan izango dira. Aragoitarrak bilbotarrak baino garaipen bat gehiago dute (12) eta lehenengo itzuliako markagailua 82-71 izan zen. Egokiena atzokoan bezela 12 puntuko aldearekin irabaztea litzateke baina norgehiagokaren bilakaerak esango du hori posiblea den edo “beltzezko gizonak” garaipenarekin konformatu beharko diren.
Argazkia: Bilbao Basket