Luzapenek ez diote Bilbao Basketi mesederik egiten. Denboraldian zehar, atzokoa barne, lau norgehiagoka denbora gehiagarrian erabaki dira eta guztietan Jaume Ponsarnaurenak galtzaile atera dira. Rodrigo San Miguelek zuzendutako taldearen aurkako lehiak tentsio handia izan zuen eta eskerrak “beltzezko gizonek” salbazioa pasa den astean bermatu zuten.
Partidua hasi baino lehen bien arteko difeerentzia garaipen bakarrekoa zen aragoitarren alde eta denboraldi amaieran sailkapeneko postuak eragina izango du Europan zein txapelketan jokatuko duzun jakiteko. Horregatik atzoko lehenengo helburua Zaragoza menperatzea zen eta, ahal izanez gero, gutxienez 12 puntuko aldearekin (lehenengo itzulian 11gatik irabazi zuten hartan Pedro Martinezen mutilek).
Bilbao Basketek hasieratik hartu zuen agintea markagailuan, Thijs De Ridderek bost puntu sartu zituen 5-0eko partziala ezarriz, kanpotarrak 11-10 hurbildu ziren eta beste 6-0eko batekin lehen laurdeneko alderik handiena lortu zute, 17-10. Kanpotarrak suspertu ziren eta lehenengo hamar minutuak 25-20 bukatu ziren.
Bigarren laurdenean jokoak bide berdintsu batetik jarraitu zuen eta “beltzezko gizonak” lehian izan zuten diferentziarik handiena lortu zute (45-30) eta bazirudien “marea beltzak” lehia erosoa ikusteko aukera izango zuela. Baina hortik aurrera gauzak okertzen Joan ziren. Hasteko markagailua hori zenetik atsedenaldirako lau bat minutuetan Rodrigo San Miguelen taldeak 8-18ko partziala lortu zuen lehenengo zatia 53-48 amaituz (28na laurdenean).
Aldageletatik bueltan Jaume Ponsarnaurenek lehiaren kontrola berreskuratzeko ideiarekin kantxaratu zirela zirudein berriro hamar puntuko errenta ezarri baitzuten, 58-48, baina norgehiagoka osoan bezela talde batek lorturiko partzial bati beste batekin erantzuten zion arerioak, kasu honetan 2-8koa.Ez zegoen batere argi garaipena nork eskuratuko zuen eta partiduaren bilakaera ikusita azken segundura arte borrokatu beharreko lehia izango zela. 73-69 (20-21 hirugarren hamar minutu horietan) laugarren laurdena hasteko atarian.
Errebta hamabost puntukoa zenetik Zaragozak Trae Bell-Haynes gidari zela (Miguel Gonzalez, Bojan Dubljevic eta Emir Sulejmanovicen laguntzaz) apurka Bilbao Basketi aldea jaten hasi zitzaion arauzko denbora bukatzeko bi minutu ingururen faltan lehenengo partidua 80na berdindu eta segidan 80-83 aurretik jartzeko. Laugarren laurdena bukatuta markagailua 83-83 izan zenez (10-14) norgehiagoka bost minutu gehigarri izan behar zituen. Azken segundu horiek heldu arte “beltzezko gizonek” hiru jaurtiketa libre bakarrik huts egin zituzten eta Zaragozak lehenengoz aldea hartu zuenean beste hainbeste huts egin zituzten.
Luzapenaren hasieran aurretik gertatu mduan etxekoek partzial txiki bat lortu zuten (4-0) baina kanpotarrek ez zuten hain errez amore emango eta markagailua berriro irauli zuten. Elektronikoak 93-95ko emaitza erakusten zuienenan lehia irabazteko jabetza izan zuen Bilbao Basketek. Harald Freyk ez zuen hirukoa sartu baina norgehiagoka oso onanjokatu zuen Bassala Bagayokok azken segunduan baloia ikustu zuen bikoa eskuratu eta bigarren luzapena behartzeko. 95-95 (12-12) eta emozioak gorenean jarraitzen zuen.
Nahiz eta minutu gehiagarriak berdintsu hasi, Zaragoza azken momentuetara hobeto iritsi zen eta berrogeita hamar minuturen ostean Rodrigo San Miguelen mutilak garaile atera ziren Bilbao Arenatik 104-111.
Melwin Pantzar (30eko balorazioa, 17 puntu, 5 errebote, 7 asistentzia), Muhamad-Ali Abdur-Rahkman (16ko balorazioa, 22 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia), Harald Frey (14ko balorazioa, 6 puntu, 4 errebote, 7 asistentzia, 4 lapurketa), Zoran Dragic (14ko balorazioa, 14 puntu, 2 errebote) eta Bassala Bagayoko (10eko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote, lapirketa bat) nabarmendu ziren “beltzezko gizonen” artean. Thijs De Ridderek lorturiko 13 puntuak eta Amar Syllak sarturiko 10ak ere aipatzekoak dira. KOruñaren kontrako norgehiagokan gertatu bezela Trygvvi Hlinason eta Malcolm Cazalonek ez zuten lesioengatik jokatzerik izan.
Zaragozan izen bar nabarmendu behar da: Trae Bell-Haynes. Joko antolatzaileak 40ko balorazioa, 28 puntu, 6 errebote eta 12 asistentzia lortu zituen bere taldearen gidari bilakatuz. Bojan Dubljevic (19ko balorazioa, 21 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia), Miguel Gonzalez (17ko balorazioa, 15 puntu, 8 errebote) eta Emir Sulejmanovic (12ko balorazioa, 9 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) ere txukun ibili ziren.
Beste behin porrotaren arrazoi nagusia errebotean egon zen. Bilbao Basketek 25 eskuratu zituen (15 defentsan; 10 erasoan) eta Zaragozak 44 (31 bere saskian; 13 bestean). Denboraldian zehar askotan gertatu den egoera izan da eta gainera zure taldeko erreboteatzailerik nagusiena (Trygvvi Hlinason) ez badago arazoa areagotzen da. “Beltzezko gizonak” ez ziren atziokoa irabazteko urruti aritu baina garaipenak eskuetatik ihesnegin zien.
Bi jardunaldi geratzen dira denboraldia bukatzeko eta hurrengo lehia Baskoniaren aurka izango da Gasteizen. ACB ligak gaur aidtzera eman du ordutegi aldaketa izango dela, hasieran hotzordua larunbatean iluntzeko 20:45etan zen baina azkenean arratsaldeko 18:00etan izango da. “Marea beltzaren” zati bat Buesa Arenan izango da, azken orduko aldaketa honek eragozpenik sortu baldin ez badu behintzat.
Argazkia: Bilbao Basket