Lehenengo itzulian Bilbao Arenan gertatu bezela, Jaume Ponsarnauren mutilek euskal derbia irabazteko zorian egon ziren. Hartan bi puntugatik galdu zuten (67-69) eta atzokoan diferentzia hirukoa izan zen Pablo Lasoren taldearen alde 100-97.
Oro har norgehiagoka serioa jokatu zuten “beltzezko gizonek”, bigarren zatian batez ere. Baskoniak play-offeko postua ziurtatzea zuen helburu eta ez zuten azken jardunaldirako utzi nahi; jakina den bezela bilbotarrek helburu nagusia orain bi aste bermatu ostean sailkapenean postu hobea lortzea da bere nahia.
Lehenengo laurdena nahiko orekatua izan zen. Taldeek arerioarekiko lortzen zituzten aldeak ez ziren oso handiak (lau puntukoa Baskoniak hasieran, 10-15 Bilbao Basketrek geroago) baina etxekoek erebotean zuten abantaila baliatuta lehenengo minutuen bukaeran seiko aldea lortu zuten 26-20.
Bigarren laurdenean Jaume Ponsarnaurenek jokoa hobetzen saiatu ziren arren, ez zuten aldea murrizteko aukera askorik izan. Tadas Sedekerskisek gasteiztarren gidaritza hartu zuen eta nahiz eta Bassala Bagayokoren agerpenak bi zonetan indarrak parekatu etxekoek ez zuten arazo handirik izan markagailuan aurretik mantentzeko. Atsedenaldian diferentzia ez zen handitu, 49-43 (23na laurdenean).
Aldageletatik bueltan “beltzezko gizonek” intentsitate maila igo zuten. Defentsan sendoago ibili ziren eta erasoan Harald Frey, Malcolm Cazalon eta Muhammad-Ali Abdur-Rahkmanen eskutik bilbotarrak azken hamar minutuetara markagailuan bost puntuko aldearekin heltzen ziren, 71-76 (22-33 laurdnenan). Oso aipagarria la hirukoetan izandako portzentaia ez bakarrik laurdenean, lehia osoan baizik.
Jaume Ponsarnaurenek hamar puntuko gehienezko aldea izan zuten azken laurdenean, 77-87. Baina huts propioak, Baskoniaren susperrraldiak eta epaileen erabakiek 16-4ko partziala ahalbidetu zuen bi minutu baino gutxiagoren faltan markagailua 93-91 jartzeko. Muhammad-Ali Abdur.Rahkmanek hiruko bat sartu zuen berriro ere bilbotarrak aurretik jartzeko, 93-94, baina hori izab zen ·beltzezko gizonen” azken abantaila. Amaieran 100-97 (laurdenean 29-21) eta bilbotarrei bigarrenez denboraldi honetan derbia eskuetatik ihes egin zien sentsazioa gelditu zitzaien.
“Beltzezko gizonen” artean Harald Frey (21eko balorazioa, 16 puntu, 2 errebote, 6 asistentzia), Muhammad-Ali Abdur-Rahkman (17ko balorazioa, 21 puntu, errebote bat, asistentzia 1), aste batzuk lesio batengatik taldetik kanpo egon ostean bueltan zen Malcolm Cazalon (16ko balorazioa, 17 puntu, 2 errebote, asistentzia bat) eta Marvin Jones (16ko balorazioa, 12 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia) nabarmendu ziren. Denboraldi osoan hiruko jaurtiketan batezbeste %32 sartu ostean, atzokoan 28 saiakeretatik 16 sartu zituzten, hau da, %57
Baskonian onenak Tadas Sedekerskis (23ko balorazioa, 13 puntu, 6 errebote, 6 asistentzia), Donta Hall (17ko balorazioa, 11 puntu, 4 errebote), Timothe Luwawu-Cabarrot 16ko balorazioa, 17 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia) eta Chima Moneke (16ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) izan ziren. Aipatzekoa ere beste hiru jokalarik egindako lana: Khalifa Diop (14ko balorazioa,8 puntu, 6 errebote, 2 txapel), Trent Forrest (12ko balorazioa, 10 puntu, 4 puntu, 4 asistentzia) eta Markus Howard (10eko balorazioa, 15 puntu, 3 asistentzia).
Beste behin errebotean egon zen porrotaren arrazoi nagusia. Gasteiztarrek 33 hartu zituzten (13 erasoan) eta bilbotarrek 22 (12 defentsan). Hori eta huts propioak izan ziren azken laurdnenko gainbeheraren eragile zuzenak…baina ez bakarrak. Beste behin epaileek irizpide eza erakutsi zuten azken hamar minutuetan batez ere baina aurretik ere. Azken hamar minutuetako bi datu adierazgari: pitatutako faltak Baskonia 3-Bilbao Basket 8 eta aldeko jaurtiketa libreak Baskonia 12-Bilbao Basket 2. Baina lehnengo laurdenean Khalifa Diopi ez zioten teknika adierazi txapel bat jarri ostean atzamarrarekin ezezko keinua egiteagatik, hirugarren laurdenean Bassala Bagayokoren falta adierazi zuten Trent Forrestek besoarekin inguratu zuenean (erasoko falta), Thijs De Ridderren erasoko falta bezela lehenengo laurdnean ikusi zutena hirugarrenean jokaldi berdin batean ez zuten Baskoniako jokalari baten falta ikusi (Markus Howarden hiruko batekin bukatu zen erasoa), Muhammad-Ali Abdur-Rahkmani markagailua 96-94 zela “lapurtutako” baloia… “Beltzezko gizonek” ez zuten epaileengatik galdu baina, beste behin, irizpide desberdin bi izan ziren kantxan.
Azken jardunaldia falta da 2024-2025 denboraldia buakatzeko. Hilaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 18:30etan Bilbao Arenan Bilboa Basketek Bartzelona hartuko du.
Argazkia: Bilbao Basket