Ezin denboraldia garaipen batekin bukatu

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa

Bartzelonak ez zien “beltzezko gizonei” norgehiagoka irabazteko aukerarik eman (68-85)

Erreboteak eta hirukoak. Denboraldi osoan Bilbao Basketen gabezia handienak izan diren arloak izan ziren beste behin partidua arerioaren alde, atzo Bartzelona, erabaki zutenak. Aldaratzeetan 28-43 izan zen (defentsan soilik Joan Peñarroyarenek “beltzezko gizon” guztiek baino gehiago hartu zituzten, 30) eta 6’75 metroko jaurtiketetan Jaume Ponsarnaurenek %25a (32tik 8) sartu zituzten eta kanpotarrek %52a (25etik 13).

Atzokoan nahiz eta batzuk zein besteek jokoan ezer ez izan, kantxan argi bistaratu zen talde bien artean dagoen diferentzia.  Horren erakusle garbia da kanpotarren zortzi jokalarik 10 puntu edo gehiagoko balorazioa lortu zutela. Horrek ere erakusten du Bartzelonak ez ziola Bilbao Basketi aukerarik eman norgehiagola irabazteko. Azken laurdenean ez ezik (20na bukatu zen) beste hiruretan garaile atera ziren bisitariak: 14-26, 16-19 eta 18-20.

“Beltzezko gizonen” artean Melwin Pantzar (15eko balorazioa, 12 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia), Harald Frey (14ko balorazioa, 14 puntu, errebote bat, 2 asistentzia), eta Thijs De Ridder (12ko balorazioa, 10 puntu, 3 errebote, asistentzia bat) nabarmendu ziren. Aipatzekoa da ere Bassala Bagayoko eta Tomasz Gieloren 7 eta 5 erreboteak ere.

Bartzelonaren baitan Willy Hernangomez (18ko balorazioa, 11 puntu, 7 errebote), Kevin Punter (13ko balorazioa, 15 puntu, 2 errebote, asistentzia bat), Youssoupha Fall (46ko balorazioa, 8 untu, 6 errebote), eta Jabari Parker (11ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote) izan ziren onenak eta arestian aipatu moduan beste lau jokalarik hamar puntuko edo gehiagoko balorazioa lortu zuten (Joel Parrak 11; Justin Anderson, Dario Brizuela eta Tomas Satoranskyk 10).

Eta bai, atzo ere sailkapenerako inolako garrantzirik ez zuen norgehiagokan epaileek euren protagonismo alea nahiz izan zuten: Bartzelonaren erasoetan jokalariak (Youssoupha Fall batez ere) zonaren barruan 3 segundu baino gehiago egotea, faltak eta teknikak pìtatzeko garaian izandako irizpidea… Ez zen inolaz ere erabakiorra izan hasieran esan bezeka Joan Peñarroyak zuzendutako taldeak Jaume Ponsarnauk entrenatutakoak baino kalitate handigoa duelako baina irizpidean berdintasuna eskatzea zilegi da. Jaume Ponsarnauk kantxan eta prestsaurrekoan esan zuen datorren denboraldian hobetu behar dutela eta epaileek ere badute lana datorren denboraldiari begira.

 

Ziurtasun eta  zalantzak

Denboraldia kirol arloan bukatu eta orain bulegoen lana hasi edo, hobe esanda, areagotu egiten da. Hori da Rafa Pueyo eta bere lan taldeari udak dakarkiona (Jaume Ponsarnauk ere zer esana izango du mugimenduetan noski).

Gauza ziurretatik hasita, Trygvvi Hlinasonek bere kontratua bi urtez luzatu du. Pibot islandiarra “beltzezko gizon” izango da 2027ra arte. Berria atzo kantxan aditzera eman zuten lehenengo eta bigarren laurdenen artean. Ziurra dena ere Xabi Rabasedaren agurra da. Partidua bukatuta jokalariak banan-banan atera eta mikrofonoa hartu zuten “marea bektza”, talde tekniko eta kirol zuzendaritzari eskerrak emateko eta kapitainak bere agerraldian “zuek berriro ikustea nahiko nuke, beste kamiseta batekin bada ere”. Hiru denboraldiren ondoren, norgehiagokaren ondarrean negar malkotan utzi zuen kantxa Bilbao Arenan bildutako ia 8000 pertsonak zutik eta txaloka egonda. Thijs De Ridder ere txalo zaparrada artean Joan zen bamkura. Bere agurra ziurtza ematen da baina ez dago argi NCAA (Amerikako Estatu Batuetako liga unibertsitarioa) jokatzeko edo Paris Basketballek fitxatuko duen Euroligan jarduteko.

Zalantzen multzoan izen batzuk sartu behar dira: Melwin Pantzarrek “datorren urtean hemen geratzen naiz” esan zuen baina azken egunotan agertu diren informazioen arabera Unicajak lau urterako fitxatuko du eta datorren denboraldian utzita jarraituko luke suediarrakbere ibilbidea “beltzezko gizon” moduan. Harald Freyk datorren denboraldia hasteko irrikitan dagoela adierazi zuen baina ez dago argi norbegiarrak Bilbon jarraituko duen ala ez. Eta Malcolm Cazalonen kasuan zalantza hor dago baita ere. Eskolta frantziarra denboraldiaren azken herenerako heldu zen (Omar Silverioren lekua betetzeko) eta maila txukuna erakutsi du oro har eta kontratua luzatzeko aukera izan dezake. Gainera Kristian Kullamaek jarraituko ez duela antzematen denean (atzo estoniarraren hitzak agurra ziruditen) postu hori erren geratzen da.

Hemendik iraila bitarteko hilabeteetan jakingo da 2025-20226 denboraldirako rosterra zein izango den.

 

Argazkia: Bilbao Basket