Udazkenean sartu berritan, ate joka dugu txapelketa ofizialen hasiera eta udaro moduan Rafa Pueyok zuzendutako Kirol Zuzendaritzatik lana egin dute talde lehiakor bat osatzeko asmoz, iazko ahuleziei aurre egin eta alde onak sendotzeko. Horretarako, azken urteetan bezela, jokalari batzuen irteera eta besteen etorrera egon da. Bilbao Basketen elastikoa defendatzen jarraituko ez dutenak Xavi Rabaseda, Kristian Kullamae, Tomasz Gielo, Zoran Dragic, Muhammad-Ali Abdur-Rahkman, Marvin Jones, Malcolm Cazalon, Ruben Dominguez, Thijs De Ridder (azken biek Amerikako Estatu Batuetako NCAA Unibertsitate ligan jokatzeko saltoa eman dute, beste jokalari gazteek egin duten bezela).
Maiatzean “beltzezko gizonek” lehiatzeari utzi bezain laster hasi ziren talde bilbotarraren fitxaketa izango zirenen izenak agertzen. Eta zurrumurru guztiak egi bihurtu ez diren arren, %99ª bai. Ezusteko handi bat egon zen ere- Gauzak horrela, hurrengoa da 2025/2026 denboralidiko Bilbao Basketen rosterra:
#2 Margiris Normantas: 28 urte eta 1’94ko eskolta lituaniarrak Eurobasketean aritu da udan. Azken lau denboraldietan Rytas Vilniusen aritu da , azkenengoan batezbeste 10’8 puntu, 3’2 asistentzia eta 2’6 erreboteko estatistikak eginda.
#3 Harald Frey: 28 urteko joko antolatzaile norbegiarrak 2027ra arte luzatu du bere kontratua Bilbao Basketekin
#7 Justin Jaworski: 28 urte eta 1’90 metroko eskolta estatubatuarra. Pasa den denboraldian BUndesliga alemaniarraren saskiratzaile nagusia bilakatu zen Oldenburg taldearen baitan partiduko 19’5 puntu sartuta. Orain dela urte batzuk Gipuzkoa Basketen aritu zen.
#10 Martin Krampelj: 30 urte eta 2’06ko hegal-pibot eslobeniarra Eurobasketen aritu da udan, Yalovaspor talde turkiarretik dator, bertan 12’4 puntu (hiruko jaurtiketetan%42’1 sartuta) eta 4’9 errebote lortuta.
#11 Darrun Hilliard: Hegaleko estatubatuarrak 32 urte eta 1’98ko altuera du. Bere ibilbidean 91 norgehiagoka jokatu ditu NBA ligan (Detroit PIstons eta San Antonio Spursen artean) eta 150 Euroligan (Baskonia, CSKA, Batern München eta Maccabi Tel Aviven banatuta). Pasa den denboraldian Breogan jokatu zuen (13’6 puntu, 3’7 errebote, 3’3 asistentzia) Unics Kazanen bukatu zuen arren.
#13 Bassala Bagayoko: 19 urteko pibot maliarrak beste hiru urterako kontratua du Bilbao Basketekin.
#18 Luke Petrasek: Poloniarekin jokatzen duen 28 urte eta 2’08ko altuera duen hegal-pibot estatubatuarra 11’1 puntu sartu eta 5’2 errebote jaso zituen batezbeste iaz Anwil Wroclavek talde poloniarrean.
#19 Melwin Pantzar: 25 urteko joko antolatzaile suediarra Unicaja Malagak utzita jokatuko du aurtengo denboraldian. Talde andaluziarrak lau urterako fitxatu du eta kontratu berri horren lehenengo urtea Bilbon emango du. Eurobasketen aritu da udan.
#20 Amar Sylla: 23 urte eta 2’06 metroko garaiera duen hegal-pibotak 2027ra arte luzatu du ebere kontratua Bilbao Basketekin. Senegaldarrak bere herrialdearekin FIBA Afrobasketean lehiatu da udan, brontzezko domina lortuz.
#22 Aleix Font: 27 urte eta 1’94ko hegaleko kataluniarra 2027ra arte “beltzezko gizon” izango da. Koruñan jokatu zuen iaz
#32 Tryggvi Hlinason: iazko denboraldiko azken partiduaren baitan iragarri zen pibot islandiarraren kontratu luzaketa. Taldeko kapitain berria 2027ra arte izango da “beltzezko gizon”. Normantas, Krampelj eta Pantzar bezela honek ere Eurobasketa jokatu du
#73 Stefan Lazarevic: 28 urte eta 1’98 metroko hegaleko serbiarra Belgradoko Izar Gorriak utzita iaz FMP Soccerbet taldean iibili zen eta bertan bere zenbakian 9’8 puntu eta 8’4 errebote izan ziren. Basketball Champions Leaguen eta 13’3 puntu eta 7’1 erreboteliga Adriatikan.
Normantas, Jaworski, Krampelj, Hilliard, Petrasek, Font rys Lazarevic taldeko aurpegi berria baina beste bat dago nahiz eta aurten ez duen Bilbao Basketen jokatuko, FEB1 ligako (azken urteetan Urrezko LEB moduan ezagutu dena) Kantabria taldean utzita arrituko da: Jiahao Yu. Arestian aipatu bezela, merkatuko sorpresa handia (hitzaren zentzu guztietan) inrok ez baitz zuen bere izena talde bilbotarrarekin lotu. 2’21 metroko altuera duen 22 urteko pibot txinatarrak 2028ra arte sinatu du “beltzezko gizon” moduan. Iaz bere herrialdeko Zhejian Golden Bulls taldean 13’5 puntu, 7’8 errebote eta 23 balorazioa lortu zituen batez beste.
Kantxan ez ezik, talde teknikoan ere aldaketa bat egon da izan ere Mikel Oriozolak Sergio Garciaren lekua hartuko du. Batak bestaren funtzioak hartuko ditu Odriozola Gipuzkoa Basketen entrenatzaile nagusia izan delako azken urteetan eta horretara doa Garcia hain zuzen ere.
Rafa Pueyo eta Jaume Ponsarnau oso pozik agertu dira fitxaketekin, taldeak errebote eta hiruko jaurtiketan hobekuntzak izango dituelako. Jauritketa libreekin batera, horrek biak izan ziren iazko ahulezi nagusiak.
Aipatzekoa ere BBK eta Bilbao Basketen arteko akordioa kutxak taldearen zorra kitatzeko. Urte gehiegiko zama izan da diru kontua eta espero da burua galdu gabe baina lasaiago ibiltzea arlo horretan.
Horrela antolatzen da taldea postuak kontuan izanda:
Joko antolatzaileak: Frey/Pantzar
Eskoltak: Normantas/Jaworski
Hegalekoak: Hilliard/Font/Lazarevic
Hegal pibotak: Krampelj/Petrasek/Sylla
Pibotak: Bagayoko/Hlinason.
Zazpi jokalari berri ilusioz beteriko 25/26 denboraldia hasteko. Ikusiko da zen den talde bilbotarraren bilakaera.
Argazkia: Bilbao Basket