Gorabehera handiko estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 5a, 17:43

Bigarren eta, batez ere, laugarren laurdeneko akatsek erregularragoa izan zen Unicajaren aurka galtzea ahalbidetu zuen (86-68)

Apalditik Malaga ez da batere plaza ona, edozeinek bertan sufritzen baitu. Oso zaila da Martin Carpena pabilioian irabaztea eta egitekotan azken segundura arte borrokatuz izaten da. Hortaz ez da lekurik egokiena  denboraldia hasteko. Are gehiago Ibon Navarroren taldeak jada partidu ofizilaka jokatu dituenean (FIBAk antolatutako kopa interkontinentala Singapurren irabazi berri dute).

Dena den Jaume Ponsarnauren mutilek ondo ekinzioten lehiari etxekoen 4-0eko bati 0-11ko partzial batekin erantzunez. Defentsan sendo, erreboteak beregabatuz, baloiak lapurtuz eta kontraerasonazkarrak eginez. Lehenengo hamar minutuek kanpotarren aldeko diferentziarekin bukatu ziren 15-18.

 Bigarren laurdenean gauzak zeharo aldatu ziren. Etxekoek aurreko hamar minutuetan izan ez zuten zehaztasuna izaten hasi ziren eta hirukoetan oinarrituta lehia apurtuko zutela zirudien hamairu puntuko gehienezko aldea lortu baitzuten. 31-16ko partizala lortu ostean andaluziarrak  hamabi puntuko aldearekin Joan ziren atsedenaldira (46-34).

Aldageletatik bueltan bilbotarrak suspertu ziren Darrun Hilliard, Luke Petrasek eta, isilean, Tryggvi Hlinasonen gidaritzapean. Bost minutuetan 8-16ko partziala sartuta markagailua estutu eta norgehiagokara bueltatzea lortu zuten (54-50). Baina Jaume Ponsarnauren mutilak ez ziren gehiago hurbiltzeko kazpazk izan. Laurdena bukatu vitarte Ibon Navarrorenek 12-7ko partziala lortu zuten azken laurdena hasi baino lehen bederatzi puntuko aldea mantentzeko (66-57).

Bigarren laurdenean gertatu moduan, bilbotyarren gainbehera etorri zen laugarrenean ere. Jaurtiketetan txarto (partidu osoan orokorrean), erreboteak hartu ezinik eta jaurtiketa libre gehiegi huts eginez. Azken hamar minutuetan partziala 20-11kakoa izan zen eta bukaeran elektronikoak 86-68ko markagailua erakusten zuen.

Taldeko estatistikei erreparatuz Unicaja Bilbao Basket baino hobea izan zen. Bi taldeen estatistikak alderatuta etxekoek biko jaurtiketetan %58a sartu zuten (25/43) eta kanpotarrek %48a (16/33), hirukoetan andaluziarrak %39a lortu zuten (7/18) eta bilbotarrak %26a (6/23) eta libreetan Ibon Navarrirenek %68a (15/22) eta Jaume Ponsarnaurenek %64a (18/28). Errebote (37-30) zein asistentzietan ere (26-13) nagusi izan ziren etxekoak. Lapurtutako eta galdutako baloietan ordea bilbotarrak hobeto aritu ziren, 7-9 eta 17-15 hurrenez-hurren.

Tryggvi Hlinason izan zen “beltzezko gizonki” onena. Kapitainak 19ko balorazioa lortu zuen 10 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia eta bi txapel loetuta. Pibot islandiarrarekin batera Darrun Hillird (17ko balorazioa, 14 puntu, errebote bat eta 2 asistentzia; norgehiagoka lesioantuta bukatu zuen eta ikusi beharko da zer duen) eta Luke Petrasek (11ko balorazioa, 13 puntu eta errebote bat) ere ondo jsrdun ziren. Aipatzekoak ere Justin Jaworskiren 8 puuntuak eta Stefan Lazarevicen 5 erreboteak.

Ibon Navarrok zizendutako talde andaluziarrean Olek Balcerowski (18ko balorazioa, 17 puntu, 4 errebote), Kendirck Perry (12ko balorazioa, 7 puntu, 5 errebote), Emir Sulejmanovic (11ko balorazioa, 9 puntu, 6 errebote, asistentzi bat), Alberto Diaz (10eko balorazioa, 6 puntu, errebote bat, 2 asistentzia) eta Killian Tillie (10eko balorazioa, 2 puntu, 7 errebote, 4 asistentzia) nabarmendu ziren.

Lehenengo jardunaldia izanda oso goiz da ondorioak ateratzeko. Jokalari batzuek oraindik entrenatzaile eta txapelketera egokitu behar dira eta hiruko jaurtiketetan hobekuntza nabarmena espero da. Atzokoan minutu askotan sentsazioak oso onak izan ziren baina erregulartauna lortu behar da garaipenak lortzeko.

Bigarren jardunaldian “beltzezko gizonek” berriz ACB ligan bueltan den Burgos hartuko dute Bilbao Arenan. Norgehiagoka hilaren 12an, igandea, arratsaldeko 18:00tan hasiko da.

 

Argazkia: Bilbao Basket