Garaipena etxean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 13a, 19:49

“Beltzezko gizonek” Burgos oso on bati aurre egin zioten denboraldiko lehen partidua irabazteko (95-85)

Ligako bigarren jardunaldian heldu da Bilbao Basketek aurtengo denboraldian lortzen duen  lehenengo garaipena. Atzoko norgehiagokak bi zati oso desberdinak izan zituen, atsedenaren aurretik Jaume Ponsarnauren mutilak izan ziren nagusi eta bigarren erdian Bruno Savignaniren jokalariena. Estreineko jardunaldian ikusi zen Burgos talde serioa dela eta ACB ligara bueltatzearekin soilik ez dela konformatuko. Zer esana emango du seguru.

Lehenengo laurdena horren lekuko argia izan zen. Gaztelatik etoritako 700 zale baino gehiagoren animoak bultzatuta 0-5eko partziala lortu zuten hasi eta berehala. Hori bai, ez zuten lehia apurtzerik lortu. Lehenengo hamar minutuak norgehiagoka osoko parekatuenak izan zirela. Ez bilbotarrek ezta kanpotarrek ere ez zuten alde handiak lortzen eta bigarren laurdenaren atarian elektronikoak 27-25ko markagailua erakusten zuen etxekoen alde.

Bigarren hamar minutuetan “beltzezko gizonek” defentsa sendotu zuten. Horren ondorioz kontraerasora arin joateko ahalbidetu eta saskiratzeak bata bestearen atzetik kateatu zituzten. Atsedenaldira heltzeko hiru minuturen faltan markagailuak 50-30 erakusten zuen, hau da, zazpi minututan etxekoek 23-5eko partziala lortu zuten antza norgehiagoka apurtu eta erabakitzeko aldea- 54-35ekoarekin bi taldeek aldageletarako bidea hartu zuten (27-10 laurdenean).

Lehia ez zegoen erabakita ordea. Bilbao Basketen historiak erakusten duen moduan (hórrela idatzita egon ez arren) hirugarren laurdenetan gainbehera etorri ohi da. Arestain aipatu moduan Bruno Savignanik entrenatzen duen taldea ez da maila gorenera itzuli hiriz-hiri turismoan ibiltzeko, lehiatzeko baizaik. Bilbotarrek lehenago egin bezela, kanpotarrek defentsako intentsitatea igo zuten eta Gonzalo Corbalan eta Jhivvian Jacksonen gidaritzapean apurka-apurka aldea jaten hasi ziren diferemtzia birritan zazpi puntura murriztuz , 65-58 eta 67-60. “Marea beltzaren” lasaitasunerako Burgos ez zen gehiago hurbildu. Luke Petrasek agertu zen eta laurdena 73-60 bukatu zen.

Azken laurdenean, aurrekoan ez bezela, bilbotarrek aldea ondo kudeatu zuten. Hasi eta berehala Darrun Hilliardek aldea 17 puntura igo zuen eta Melwin Pantzarrek aginte makila hartu zuen, puntuak loru eta jokoak behar zuen lasaitasuna jarriz. Saskiratzeak alde bietan eman ziren eta difenretzia 10-11 punturen bueltan ibnili zen. Amaieran 95-85 eta poztasuna nagusi harmailetan eta kantxan.   

Melwin Pantzar izan zen “beltzezko gizonik” onena 19ko balorazioa, 15 puntu, 3 errebote eta 3 asistentzekin. Joko antolatzaile suediarrarekin batera Darrun Hilliard (13ko balorazioa, 13 puntu, 6 errebote, 6 asistentzia), Amar Sylla (11ko balorazioa, 8 puntu, 4 errebote, lapurtutako baloi bat), Justin Jaworski (10eko balorazioa, 12 puntu, errebote bat, 2 asistentzia) eta Harald Frey (10eko balorazioa, 9 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia) ere oso ondo aritu ziren. Luke Petrasek (14 puntu), Martin Krampelj (11 puntu, 7 errebote) eta Tryggvi Hlinasonen zenbakiak (7 errebote hartu zituen kapitainak) ere aipatu behar dira.  Bost jokalarik 10 puntu baino gehiago lortzea beti da onuragarria baina guztiz kontrakoa beste behin jaurtiketa libreetan izandako arratsaldea. “Bektzezko gizonak” 44 aldiz Joan ziren 4’60 metroko marrara 13 huts eginez. Bai, 31 sartu zituzten baina eskerrak norgehiagokaren azken minutuetan garaipenak ez zuela ihes egingo, baina zeharo hobetu beharreko arloa da hau.  

Burgosen baitan onenak Gonzalo Corbalan (24ko balorazioa, 20 puntu, errebote bat, 4 asistentzia), Silvio de Sousa (16ko balorazioa, 10 puntu, 6 errebote) eta Jhivvan Jackson (10eko balorazioa, 14 puntu, 3 errebote, 6 asistentzia) izan ziren.

Bi ordu eta 20 minutu iraun zuen atzo partiduak. Eta ez zen luzapenik egon. Orain denbraldi batzuk (eta ez gara zona trapezioa zen arora) ordu eta erdian edo ordu eta berrogei minutu zen saskibaloi norgehiagoka baten iraupena. Zer aldatu da? Bideo-arbitrajea. Zuzenago esanda, epaileek tresna erabiltzeko duten modua. Hamabi bat kaemra dauda lehiak jarraitu eta grabatzeko baina errepikapen bate do bitan zalantza argitzen bada, ez da beharrezkoa beste angulo guztiak aztertzea.  Horretaz aparte, eta ez da azken aldia izango, epaileen maila nahiko eskasa izan zen atzokoan (bi taldeentzat) eta hirukoteak hartutako erabakiek partidua asko geldotu zuten bigarren zatian batez ere.  

Urteroko helburu nagusia lortzeko ezinbestekoa da etxeko norgehiagokak irabaztea. Beste urte batez Bilbao Basketek Bilbao Arena gotorleku bihurtu behar du. Denboraldiaren bilakaerak eta etxetik kanpo lortu daitezkeen garaipenek erabakiko dute ACB ligan mantentzea nahikoa den edo gauza handiagoak lortzeko aukera dagoen. Momentuz, “marea beltzaren” babesean jokatutako lehenengo lehia irabai dute Jaume Ponsarnaurenek. Ligako hurrengo partidua igandean hilak 19 eguerdian izango da Badalonan JOventuten aurka.

Baina horren aurretik, bihar “beltzezko gizonek” FIBA Europe Cupeko lehenengo lehia joatuko dute 20:00etan Miribillan Peristeri talde greziarraren aurka.

 

Argazkia: Bilbao Basket