Tronua defendatzera

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 14a, 17:44

Gaur hasten da FIBA Europe Cup txapelketaren lehenengo fasea

“Beltzezko gizonen” jarratzailea den orok ondo baino hobeto oroitzen du pasa den denboraldian taldeak lorturiko balentria: FIBA Europe Cup txapelketa irabaztea, bilbotarren irabazitako lehenengo garaikurra. Eta gaur hasten da tronu horren defentsa.

Jada jakina den moduan, Jaume POnsarnauren rosterrak aldaketa asko izan ditu. Tesalonikan kopa altxatu zutenen artean bost jokalarik soilik jarraitzen dute: Harald Frey, Melwin Pantzar, Bassala Bagayoko (aurredenboralditik lesionatuta lepoko arazoekin, horregatik ez da denboraldi honetan oraindik kantxaratu) eta orain kapitaina den Tryggvi Hlinason. Beste guztiaak berriak dira eta, taldearen itxura nahiko ona den, egokitu behar dira eta horrek jokoan hobekuntzak ekarriko ditu.

Jaume Ponsarnauk aurredenboraldian Artxandako entreamendu zntruan komunikabideen aurrean egindako aurkezpen egunetik esan du txapelketa europarrak ilusio handia sortzen duela eta jokalari orok lehiatzea duela gustoko, are gehiago txapelekta irabaztea posible bada. Baina baita ere azpimarratu du taldearentzat txapelketarik garrantzitsuena ACB liga dela eta bertan lan onik egin ezean ez dagoela Europan jokatzerik.

E multzoan kokatuta

FIBA Europe Cupen aurrekanporaketak jokatu ostean 40 talde arituko dira, lauko hamar multzotan banatuta. “Beltzezko hizonak” E multzoan daude kokatuta eta lehenengo fase honetan Peristeri (Grezia), Kutaisi (Georgia) eta Brno (Txekia) izango ditu aurkari. Georgiako taldea ezagun dute bilbotarrek iaz ere lehenego multzo fasean aurkitu zirelako eta bi norgehiagoketan “beltzezko gizonak” jaun eta jabe izan ziren 57-88 eta 91-63 irabazita.

<txapelketaren sistema

Arestian aipatu bezela, lehenengo fase honetan lau taldez osaturiko hamar multzo daude. Bigarren fasera multzo buruek eta sei bigarren onenek egingo dute aurrera, hau da, 16 taldek eta gaur hasten den fasean bezela lauko multzotan bananduta egongo dira. Multzo bakoitzetik bi talde sailkatuko dira eta hortik aurrera (final lurdenak, final erdiak eta finala) joan-etorriko kanporaketak jokatuko dira.

2024-2025 denboraldiak zapore eta oroitzapen onak ekartzen die “marea beltza” osatzen duten guztiei eta horiek FIBA Europe Cupengatik dira. Balentria errepkiatzea oso zaila izango da (txapelketa 2015ean hasi zenetik bederatzi txapeldun izan dira; 2020an e zen garailerik egon) baina ahal duten lanik onena egiten saiatuko dira “beltzeko gizonak”. Bidea pausuz-pausu egiten da eta lehenengoa gaur Miribillan emango dute Peristeri talde greziarraren aurka arratsaldeko 20:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga