Kontzentrazioa eta konstantzia landu behar

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 15a, 18:19

Bigarren zatian izandako hutsek eta Peristeriren lanak FIBA Europe Cupeko estreineko porrota ekarri zuten (81-84)

Berrogeita zortzi orduren buruan “beltzezko gizonek” norgehiagoka berdintsua jokatu zuten lehenengo zati txukuna jokatuz, bigarren laurdena batez ere, atsedenaldiaren ostean pixkanaka aurretik lortutako aldea galtzen joanez. Diferentzia azkenenko emaitzan egon zen: Burgosen kontra garaipena lortu zuten eta atzokoan porrota Greziako ligan líder dagoen Peristeriren aurka.

Partiduaren atarian Bilbao Basketek iaz FIBA Europe Cup irabazi zuela erakusten duen bandera jarri zen. Behin baloia jokoan jarri zenean, Jaume Ponsarnauren mutilak igandeko partiduan bezela defentsan sendo eta erasoan eraginkor agertu ziren, hiruko jaurtiketetan batez ere. Vasileios Xanthopoulosek entrenatzen duen Peristerik ez zuen erritmoa hartzen etxekoen jokoaren ondorioz. Lehenengo laurdenaren amaieran markagailua bilbotarren aldekoa zen 23-16.

Bigarren hamar minutuetan Ponsarnaurenek erasoan martxa bat igo zuten eta nahiko errez saskiratzen hasi ziren aldea apurka-apurka handituz. Kanpotarrak erritmoa jarraitzen saiatzen ziren Cardenas eta Paynen bitartez baina atzo zuriz jantzitako “beltzezko gizonak” (txapelketaren araudiaren kontuak) talde moduan ziharduten, guztiek gogor defendatzen eta erasoan laguntzen. Gehienezko diferentzia 18 puntukoa izan bazen ere, atsedenaldira 15 puntukoa izan zen (48-33).

Partiduaren gidoia erabat aldatu zen aldageletatik bueltan beste behin. Xanthopoulosen taldeak hortzak estutu zituen defentsan, laguntza hobeagoak eginez eta erasoan eraginkorrago jokatuz. Alde berean bilbotarren erasoak nahasiagoak izan ziren lehenengo hogei minutuetan erakutsitagoarekin alderatuta. Gauzak horrelan pixkanaka baina modu konstantean greziarrek aldea murrizten aritu ziren hirugarren laurdenaren bukaeran markagailuan 65-57ekoa ezarriz (17-24ko partziala).

Azken hamar minutuetan gauzek bere horretn jarraitu zuten. “Beltzezko gizonak” jokoa berreskuratu ezinik, defentsan kontzentrazioa galduta jokaldi askotan eta Peristerik garaipenean sinisten hasi ziren. Eta ia lehia osoan atzetik ibili ostean laugarren laurdenean greziarren izarra izan zen Ty Nicholesk sartutako hiruko baten ostean 79-80 jarri ziren partidua bukatzeko minutu ingururen faltan. Azken segunduetan etxekoak saiatu ziren baina bigarren zatian gertatu bezela huts handi batzuen ostean ezin izan zuten markagailua irauli eta greziarrek irabazi zuten 81-84 (16-27ko partziala).   

Luke Petrasek izan zen atozkoan “beltzezko gizonik” onena 18ko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote eta 5 asistentziekin. Poloniako pasaportearekin jokatzen duen hegal pibot estatu batuarrarekin batera Tryggvi Hlinason (14ko balorazioa, 10 puntu, 4 errebote), Amar Sylla (10eko balorazioa, 6 puntu, 3 errebote, asistentzia 1, txapel 1) eta Aleix Font (10eko balorazioa, 5 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) ere ondo aritu ziren. Darrun Hilliarden 17 puntuak, Justin Jaworskiren 12ek eta Margiris Normantasen 11ek ere aipamena merezi dute. FIBA Europe Cupen araudiaren arabera taldean  gitxienez bost “kupo” edo herrialdean formakuntza izan duten jokalari egon behar direnez (ACB ligan lau dira) Bassala Bagayoko eta BIngen Errasti aulkian egon ziren (azkenak 6 segundu jokatu zituen) eta horregatik Jaume Ponsarnauk Stefan Lazarevic eta ligan hamabigarren lekua hartu duen Aleksandar Zecevic deialditik kanpo utzi zituen atzo.

Peristerin Alvaro Cardenas (22ko balorazioa, 22 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia), Ty Nichols (21eko balorazioa, 21 puntu, 7 errebote, 4 asistentzia), CJ Harris (15eko balorazioa, 18 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) eta Samuel Payne (14ko bslorazioa, 8 puntu, 2 errebote, 4 txapel) nabarmendu ziren.

Atzoko partiduak argi erakusten du FIBA Europe Cupen dagoen mailak gora egin duela eta arerioak aurreko denboraldeitan baino gogorragoak direla eta, horren ondorioz, intentsitatea, kontzentrazioa eta konstantzia berrogei minutuz mantendu behar direla.  

Txapelketa honetan “beltzezko gizonen” hurrengo norgehiagoka Brnoren aurka izango da Txekian hilaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 17:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket