Kolpe latza eta irudi oso txarra

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 19a, 18:10

“Beltzezko gizonek” ez dute ezta aukera txikirik izan hasieratik bukaeraraino hobea izan den Joventuten aurka (101-69). Hori gutxi ez balitz, Justin Jaworskik esker belaunean lesioa izan du eta ikusi beharko da zenbateraino den.

Askotan entzun, irakurri edota esaten da “ez da zelan hasten den, zelan amaitzen den baizik” eta ” txarto hasitakoa txarto bukatzen da”. Gaur eguerdikoa bigarren esaerari dagokio: Bilbao Basketeko jokalariak lo antzean kantxaratu dira, intentsitate eta indarrrik gabe eta lehenengo segundutik gogor jokatu duen Joventuten aurrean oso garesti ordaintzen da.

Lehenengo laurdena laburtzeko zenbakiak nahikoak dira: 31-6. Jaume Ponsarnauren mutilen  jairtoketa estatistika bikoetan 0/7 eta hirukoetan 0/5 izan dira, hau da, lortutako puntuak 4’60 metroko marratik izan dira. Honetaz gain bilbotarrek 7 baloi galdu dituzte. Lehenengo hamar minutuei buruz ez dago gehiago esaterik.

Bigarren laurdena izan da “beltzezko gizonen” onena eta partifuan lehiatu duten bakarra. Jaurtiketak sartzen hasi dira eta defentsa sendoago aritu dira Daniel Mireten taldeak izandako 28 puntuko alde maximoa erdira zatitzeko. Laurdeneko partziala 18-29koa izan da eta kanpotarrak burua putzutik ateratzen zutela zirudien atsednaldiko 49-35eko markagailua ikusita eta batez ere aeheengo hamar minutuetan emandako irudi kaxkarraren ostean.

Baina añdageñetatik bueltan ikusi da etxeko taldeak ez zuela sustorik nahi eta norgehiagoka hasieran erakutsitako defentsa gogor eta eraso eraginkorrera itzuli dira eta horrek “beltzezko gizonek” izan ahal zituzten ilusio apurrak zeharo zapuztu ditu. Kantxan bi kolore izan dira nagusi, etxeko taldearen berde eta beltza. Jaume Ponsarnauren taldea ez da aurkariari aure egiteko kapaz izan bigarren zati osoan. Hirugarre laurdenaren ostean “Penyaren” aldeko diferentzia 20 puntukoa zen 73-53 (24-18 hamar minutuen partziala) eta aldek gora egin du azken hamar minutuetan bukaeran 32 puntukoa izanik, 101-69 (25-16 laurdenean). Jasandako golpe latza nahikoa ez balit, lehia amaitzeko minutu ingururen faltan Justin Jaworskik ezkerreko belaunean lesionatu egin da. Estatubatuarrak berehala eraman ditu bere eskuak mindutako lekura saskira sarrera bat egin eta lurrera jausi ostean. Hasiera batean oso larria zirudien baina jokalaria aulkian jesarri da eta nere aurpgia ikusita ez zirudien oso kexkatuta. Froga medikuek argituko dute jokalariak duena.     

Melwin Pantzar gaurkoan zalantza barik “beltzezko gizonik” onena. Joko antolatzaile suediarrak 22ko balorazioa, 16 puntu, 4 errebote eta 7 asistentzia lortu ditu. Margiris Normantas izan da balorazioan zenbaki bikoitza lortu duen bestea, lituaniarrak 10ekoa lortu du 11 puntu, 2 errebote eta 3 asistentziekin. Aipatzekoak dira baita ere Justin Jaworkiren 10 puntuak (arestian aipatu moduan, ikusi beharko da zertan gelditzen den bere esker bekauneko lesioa), Tryggvi Hlinasonen 8 puntu eta 4 erreboteak eta Amar Syllak hartutako 6 erreboteak.

Daniel Miretek zuzendutako taldean Ricky Rubio (24ko balorazioa, 11 puntu, 6 errebote, 9 asistentzia), Ante Tmoic (21eko balorazioa, 17 puntu, 7 errebote), Simon Birgander (14 balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 3 asistentzia), Cameron Hunt (13ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote, 6 asistentzia) eta Adam Hanga (13ko balorazioa, 10 puntu, 3 errebote) izan dira onenak.

Txarrena ez da emaitza bera, emandako irudia baizik. Bigarren hamar minutuetan izan ezik, tald bilbotarrak ez du intentsitaterik erakutsi, buru makur, ideiarik gabe eta amore emanda bezela ibili dira beste behin etxetik kanpo. Iaz bi lehia bakarrik irabazi zituzten bilbotarrek Miribillatik urrun (Koruña eta Granada). Erregulartasuna ezinbestekoa da aste batetrik bestera dauden gorabeherak ekidituz.

Bestalde ligako hirugarren jardunaldia izan da gaurkoa eta liga oso luzea da. Denbora nahikoa dago dinamika aldatu eta jokoa zeharo hobetzeko. ACBko hurrengo partidua hurrengo igandean hilak 26 arratsaldeko 17:00etan izango da Bilbao Arenan Andorraren aurka. Aurretik asteartean ordu berean FIBA Europe Cupeko bigarren jardunaldia jokatuko dute Txekian Brnoren kontra.

 

Argazkia: Bilbao Basket