Konfiantza berreskuratzeko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025ko urr. 23a, 18:07

Brno ez zen “beltzezko gizonentzat” arerio izan

Pasa den igandean Badalonan emandako irudi oso txarraren ostean erreakzioa espero zen Jaume POnsarnauk zuzendutako mutilen aldetik. Gainera FIBA Europe Cupeko lehenengo jardunaldian Peristeriren aurka ia norgehiagoka osoan aurretik Joan ondoren galdu izanak (bakarrik 3 puntugatik izan bazen ere) Brnoren kontrako lehia irabaztera behartu agian ez txapeleketa hasi besterik ez delako egin baina bai esan daiteke premiazkoa zela Txekian irabaztea azken orduko ezustekoak ekiditzeko. Partiduaren azken emaitzak argi erakusten du bilbotarrek partidua lehiatu zutela hasieratik bukaeraino aurkariari inolako aukerarik eman gabe, 51-105.

Laurden bakoitzeko partzialak hurrengoak izan ziren: 15-24 etxekoak 5-0 batekin hasi ondoren, 11-27 (26-51 atsedenaldian), 14-28 eta 11-26. Defentsa sendotik hasita kontraeraoan korrika teratzeko aukera izan zuten “beltzezko gizonek”. Bilbotarrek nahieran kudeautu zuten partiduaren erritmoa. Norgehiagokaren ostean taldeko sare sozialetan igotako adierazpenean Jaume Ponsarnauk esan zuen hereneguneko partiduan berrogei minutuz topera lehiatu zutela, intentsitatea momento oro mantenduz. Lehiaren atarian taldeak ere jakinarazi zuen Justin Jaworskik ez duela lesio larririk bere ezker belaunean.

Zazpi izan ziren 10 puntu baino gehiagoko balorazioa lortu zuten “beltzezko gizonak”: Tryggvi Hlinasson (33, 17 puntu, 9 errebote, lapurtutako 3 baloi, 4 txapel), Meñwin Pantzar (30, 15 puntu, 4 errebote, 14 asistentzia, txapelketako historian jokalari batek lehia bakarrean banatutako kopururik handiena), Aleix Font (20, 15 puntu, errebote 1, 4 asistentzia), Martin Krampelj (16, 17 puntu, 4 errebote), Amar Sylla (15, 9 puntu, 7 errebote), Margiris Normantas (12, 6 puntu, 8 asistentzia) eta Stefan Lazarevic (10, 6 puntu, 6 errebote). Talde bilbotarrak ondo baino hobeto mugitu zuen baloia erasoan guztira 38 asistentzai banatuz. Norgehiagokaren alde txar bakarra jaurtiketa libreak izan ziren beste behin, izan ere 19 aldiz joan ziren 4’60 metroko marrara soilik 9 sartzeko.

Brnoren estatistikei erreparatuz, Jacob Grives beste guztien gainetik nabarmendu zen 13ko balorazioa, 10 puntu eta 5 erreboterekin. Taldekideak saiatu ziren baina ez ziren zenbaki onak egiteko kapazak izan bilbotarren defentsaren aurrean.

Aise gailendu zen Bilboa Basket eta horrek onura ekarriko die jokalariei euren buruengan konfiantza berreskuratzeko FIBA Europe Cupeko hurrengo jardunaldia ere etxetik kanpo jokatuko dute “beltzezko gizonek”. Georgiara bidaiatuko dute iaz bezela Kutaisiren aurka aritzeko. Partidua gaur zortzi jokatuko da arrtsaldeko 16:00etan hasita. Horren aurretik Andorra izango dute Bilbao Arenan bisitari ACB ligako laugarren jardunaldiko norgehiagokan (igandea, 17:00).

  

Argazkia: Bilbao Basket