Pasa den asteazkenean Brno ren kontrako lehian sentsazioak oso onak izan ziren baina azken emaitza ikusita Txekian lortutakoak ez zuela meriturik izan pentsa zezakeen batek baino gehiagok. Eta egia da ACB dela lehentasuana (Jaume Ponsarnauk aurre denboraldian adierazi zuen) baina FIBA Europe Cupeko lehiak ere irabazi behar direla.
Beste denboraldi batez Europako txapelketaren bat lehiatzeko ligan postu ona lortzea ezinbestekoa da eta horretarako garaipenak ahalik eta arinen pilatu behar dira. Atzo bilbotarrek “euren ligako” arerio baten, edo beste modu baten esanda maila berdintsu edo bera zuen talde ba hartzen zuen Bilbao Arenan, Joan Plazak zuzendutako Andorra. Teorian talde biak fase erregularra bukatuta sailkapenean nahiko hurbil egongo dira eta gisa honetako norgehiagokak dira irabazi beharrekoak helburu nagusia bermatzeko.
Justin Jaworski bueltan zen (hasierako bostekoan gainera) eta aulkian Bingen Errastik gaixorik zegoen Amar Sykkaren lekua hartu zuen. Bilbao Basketek hasieratik intentsitate handiarekin ekin zion norgehiagokari, defentsan zorrotza oinari zutela Jaume Ponsarnaurenek 14-1eko partziala lortu zuten Martin Krampelj eta Tryggvi Hlinasonen gidaritzapean. Horrek Joan Plaza hutsartea eskatzera behartu zuen eta horren ostean Andorrak 2-10eko partzial batekin aldea murriztu zuen (16-11). Artem Pustovyik hartu zuen erantzunkizuna kanpotarren artean eta lehian sartu ziren berriro. Azken partzial txiki baten ostean bilbotarrak 22-11 amaitu zuten lehenengo laurdena.
Bigarren laurdenean indarrak parekatu ziren. Etxekoek intentsitate maila mantendu zuten bigarren hamar minutuetan. Talde osoak defentsan egindako lana goraipatzekoa izan zen eta bereziki Justin Jaworski eta Margiris Normantasena. Estatubatuar zein lituaniarra ez dira blokeaoetan geratzen, ez dute bere marka galtzen eta horrek taldekideak hauspotu egiten ditu. Hori bai, Andorrak jokalari onak ditu eta nahiz eta “beltzezko gizonak” gainean izan puntuak pilatu zituzten. Jaume Ponsarnauren mutil guztiek euren alea jartzen zuten eta guztia baliatu zuten atsedenaldira hamalau puntuko ladearekin ailegatzeko 46-32 (24-21 laurdenean).
Azken urteetan ezin da ukatu saskibaloiak eboluzioa izan duela. Orain hamabost bat urte partidu erdia jokatuta hamalau, hamabost edota, batzuetan, hogei puntuko diferentzia izateak garaipena bermatzen zuela, portzentai handi batean behintzat. Gaur eguneko abiadura eta hiruko jaurtiketek hartu duten garrantziartekin bostpasei jokaldietan alde hori jateko aukera dago. Ba hori izan zen hain zuzen ere Andorrak atzo bigarren zatiko lehenengo hiru minuturen bueltan lortu zuena 0-9ko partziala lortu eta diferentzia bost puntura hurbilduta. Hori gutxi ez eta laurdena amaitzeko hiru minutura elektronikoak 53-51ko markagailua erakusten zuen. Lehenengo hamar minutuetan Martin Krampelj eta Tryggvi Hlinasonek erasoan erantzukizune hartu zuten moduan kasu honetan Justin Jaworski izan zen taldea lepoan hartu zuena. Zalantza barik estatubatuarrak Badalonan pairatutako lesioa ahaztuta du. Azken laurdenaren atarian eta 13-2ko partzial baten ostean “beltzezko gizonek” atsedenaldian zuten diferentzia berreskuratzeko zorian egon ziren, 66-53(20-21 laurdenean).
Lehen zatiko intentsitatea errekuperatuta bilbotarrak bere horretan jarraitu zuten eta aurreko partzialari 8-0ko beste bat gehitu zioten norgehiagoka bukatzeko zazpi miuturen faltan aldea 21 puntutan ezarriz (74-53). Joan Plazarenek ez zuten amore eman ordea eta markagailuan hurbiltzen hasi ziren. Hori bai, azken laurdenean murgilduta ez zegoen garaipenak ihes egiteko arriskurik. Laurdena 15-18 amaitu zen kanpotarren alde baina “beltzezko gizonek” denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten 81-71.
Martin Krampelj eta Tryggvi Hlinason izan ziren onenak “beltzezko gizonen” artean, biek 15nako balorazioa lortuta. Hegal pibotak 10 puntu, 6 errebote etya 2 asistentzai lortu zituen eta pibot islandiarrak 9 puntu eta 10 errebote. Biekin batera Justin Jaworski (14ko balorazioa, 20 puntu, lapurtutako 2 baloi) eta Harald Frey (10eko balorazioa, 13 puntu, 3 asistentzia) ere maila oso altuan jokatu zuten. Darrun Hilliarden 12 puntuek ere aipamena merezi dute.
Joan Plazaren mutilen artean Morris Udeze (13ko balorazioa, 14 puntu, 4 errebote), Rafa Luz (12ko balorazioa, 6 puntu, 6 asistentzia), Stan Okoye (11ko balorazioa, 8 puntu, 5 errebote) eta Yves Pons (9ko balorazioa, 9 puntu, 4 errebote) izan ziren onenak. Kyle Kuricek 10 puntu sartu zituen.
Bilbotarrek ligako bostgarren jardunaldian Manresa izango dute aurkari Nou Congosten. Teorian “beltzezko gizonen ligako” beste talde bat Andorra bezela. Lehia larunbatean arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Auretik FIBA Europe Cupeko hirugarren jardunaldiaren barruan Georgian arituko dira Jaume Ponsarnaurenak Kutaisiri bisita eginez (asteazkena hilak 29 16:00retan)
Azken asteko bi norgehiagoketan Bilbao Basket serio ikusi da kantxan eta hori da aurrerantzean jarraitu beharreko bidea. Partiduak irabazi edo galdu daitezke baina intentsitatea negoziezina da. Badalonakoa estropezu baten gelditu daitela.
Argazkia: Bilbao Basket