Pasa den asteazkenean Brnon Bilbao Basketek etxeko taldea 54 puntuko aldearekin irabazi zion (talde bilbotarrak inoiz lortu duen diferentziarik handiena), gaurkoan aldea berdintzeko zorian egonda Tiblisin jokatutako norgehiagokan. Jaume Ponsarnaurenek beste errekor bat apurtu dute, historian sartutako puntu kopuruarena 113 lortuta. Kutaisi ez da, beste behin, arerio izan- Beste behin izan ere iaz lehenengo fasean ere multzoa konpartitu zuten bi taldeek eta emaitza bilbotarren aldekoa izan zen ere, nahiz eta aldea 20 bat puntu gutxiagokoa izan.
Gisa honetako lehiek (orain zazpi egunetakoa Txekian, gaurkoa Georgian) entrenatzailearen ideiak eta prestatutako jokaldiak finkatzeko oso erabilgarriak dira aurkari gogorragoen kontra jokatzeko prest egon eta eurei aurre egiteko. Datorren astean multzo buru izatea izango dute “beltzezko gizonek” Peristeriri visita egin behar diotelako. Txapelketaren lehenengo jardunaldian greziarrek 3 puntugatik irabazi zuten Miribillan eta alde hori izango da Jaume Ponsarnaurenek gainditu beharreko langa. Europako bi garaipenek ez dute askorako balio izango Grezian gutxienez 4 puntugatik irabazten ez badute.
Tiblisiko kantxan Bilbao Basketen kolore beltza izan da nagusi hasieratik bukaeraino. Bilbotarrak Kutaisiren gainetik pasa dira azken emaitzak argi erakusten duen moduan, 62-113. Hauek izan dira laurden bakoitzeko partzialak: 15-31, 12-30 (27-61 atsedenaldia), 22-24 eta 13-28. Hirugarren partziala izan da txarrena bilbotarren aldetik, bai erasoan zein defentsan baina norgehiagokaren bilakaera ikusita bitxikeria moduan hartu daiteke, ez delako gainbeherarik egon eta beste laurdnetan bezela partziala irabazi delako.
Bilbao Basketek talde moduan jardun du. Hurrengo zenbakiak dira horren erakusle argia: Justin Jaworski 20ko balorazioa, 21 puntu2 errebote; Aleix Font 118ko balorazioa, 16 puntu, 2 errebote, 5 asistemtzia: Tryggvi Hlinason 18ko balorazioa, 10 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia; Martin Krampelj 17ko balorazioa, 13 puntu, 5 errebote; Bassala Bagayoko 15eko balorazioa, 4 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia, 3 txapel; Strefan Lazarevic 15eko balorazioa, 6 puntu, 8 errebote, 3 asistentzia; Luke Petrasek 14ko balorazioa, 12 puntu, 3 errebote; Darrun Hilliard 13ko balorazioa, 9 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia; Melwin Pantzar 12ko balorazioa, 7 puntu, 3 errebote, 3 asistentzia; Margiris Normantas 10eko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote, 2 asistentzia. Oso zaila izango da estatistika hauek berriro batera ikustea.
Jaume Ponsarnauk Amar Syllaren baja izan du berriro eta Harald Frey deialditik kanpo utzi du. Joko antolatzaile norbegiarraren lekuan Kepa De Castro sartu du eta bilbotarrak 3 puntu sartu eta 2 errrebote jaso ditu. Era berean txapelketako aurreko partiduetan aulkian egon den Bingen Errasti arrasatearrak 2 puntu, 2 errebote eta asistentzia batekin bukatu du partidua. Biak izan dira 10 puntu edo gutxiagoko balorazioa egin duten “beltzezko gizon” bakarrak (4 eta 5 hurrenez-hurren).
Kutaisiren aldetikTyrese Boykin (10eko balorazioa, 14 puntu, 4 errebote)eta Detrek Browning (9ko balorazioa, 10 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia) izan dira onenak.
Bi garaipen erosoen ostean, datorren astekoak ez du zer ikusirik izango. Arestian aipatu moduan Peristeri izango da Bilbao Basketen aurkaria eta multzoko lehenengo postua egongo da jokoan. Bilbao Arenan jokatutako norgehiagokan “beltzezko gizonak” atsednaldian 15 puntuko aldea izan zuten (18koa izan zen handiena) eta azkenean 3 puntugatik galdu zuten Peristerik lehia bukatzeko minutu baten faltan markagailua iraultzea lortu ostean. Egun hartan izandako hutsegiteak kontuan izan beharko dituzte Jaume Ponsarnaurenek haiek ez errepikatzeko. Gutxienez 4 puntugatik irabazteko gakoa Brno eta Kutaisiren aurka bezela intentsitatea 40 minutuz mantentzea izango da, greziarrek ondo baino hobeto erakutsi bait zuten aurrean duten taldearen oker eta erreztasunak aprobetxatzen dituztela. Partidua hurrengo asteazkenean azaroaren 5ean izango da arratsaldeko 18:30etan. Horren aurretik ligan larunbatean arratsaldeko 18:00etan Manresaren aurka jokatu beharko dute “beltzezko gizonek”.
Argazkia: Bilbao Basket