Bilbao Basketek ligan 2024ko abendutik lortzen ez dutena eskuratzeko oso gertu izan ziren, etxerik kanpo irabaztea alegia. Baina norgehiagokaren azken bizpahiru minutuetan ez ziren txukun aritu eta azkenean denboraldiko hirugarren porrota jaso zuten arerio zuzentzat hartu daitekeen Manresarn aurka. Eta momentu beroenetan burua hotz ez mantentzea ez da bilbotarrentzat egoera berria, aspalditik datoren gaitza edo arazoa da (adibidez, orain bi denboraldi Badalonan Jaume Ponsarnaurenek azken segunduan Andres Felizek bere zelaitik sartutako hiruko batengatik galdu zuten, norgehiagoka bukatzeko 65 segunduren faltan 7 puntuko diferentzia alde zutela edo aurten Peristeriren kontra hiru puntugatik galdu zuten Miribillan atsedenaldian 15 puntuko errenta izanda) eta batez ere maila berdin edo berdintsuen aurka ondo baino hobeto kudetau beharreko kontua da partiduak irabazi eta denboraldi amaieran estuasunak ekiditzeko.
Nou Congosten jokatzen diren lehiak orokorrean oso estuak izaten dira, pabilioi txikia (Bilboko La Casilla baino txikagoa dirudi, telebistatik ikusita behintzat), zaleak jokalariengandik oso gertu daude eta etxekoek hori guztia baliatzen saiatzen dira. Gidoi hori jarraituz hasi zen norgehiagoka, lehenengo laurdenean saskiratzeak alde bietan izanda. Aldeak ez ziren esanguratsuak eta lehenengo hamar minutuak 16-19 bukatu ziren Jaume Ponsarnaurenen alde, Tryggvi Hlinason kanpotarren erasoko jokoan gidari zela.
Bigarren laurdenean aldiz Diego Ocamporenek aurrera pasua eman zuten defentsatik hasita. Etxekoek kantxa osoan egindako presioa areagotu zuten eta horren ondorioz kanpotarrak momento askotan ito zituzten. Bilbnotarrak deseroso zeuden, baloiak galduz, erasoan jokaldi argirik landu ezinik eta Manresa erasoan txukun eta ikuskizuna emon zuten, Kaodichi Akobundu horren gidari zela.. Atsedenaldian elektronikoak 39-30eko markagailua erakusten zuen etxekoen alde.
Talde kataluniarrak bederatzi puntuko difernetzia hori hamaikara igo zuten aldageletatik bueltatu eta berehala. Bain atzo askotan oso txarra izaten den hirugarre nlaurdena kontrakoa izan zen bilbotarrentzat. Jaume Ponsarnaurenek defentsan intentsitatea igo zuten eta, lehenengo zatian ez bezela, hiruko jaurtikeak sartzen hasi ziren. Darrun Hilliardek hamar bere 18 puntuetatik 12 eskuratu zituen hamar minutu horietan (momento bero horretan harmailari egindako keinua soberan egon zen) eta bere gidaitzapean 11 puntuko desabantaila hori 2 puntuko aldeko diferentzia bihurtu zen “beltzezko gizonentzat” (58-60; bai, laurden batean aurreko bietan lortutako puntu kopuru bera, 30).
“Beltzezko gizonek” bere horretan jarraitzen zuten eta 0-5eko partzial baten ondorioz, partidu osoan zehar izan zuten alderik handiena lortu zuten, zazpi puntukoa alegia. Kanpotarrek etxekoek baino hobeto zeudela zirudien eta Jaume Ponsarnaurenek lehia apurtzeko aukerak izan zituzten baina ez zen horrelakorik gertatu. Bilbotarrek presaren presaz aritu ziren erasoan, jabetzak azkeneraino eroan barik, jaurtiketa txarrak eginaz, taldeko joko barik eta Diego Ocamporenek markagailua 76na berdintzea lortu zuten partidua amaitzeko 46 segunduren faltan. Aurreko minutuetan urduritasuna bistakoa bzaen, sentsazioa hori areagotu zen bilbotarren artean. Etxekoek hiru puntu gehiago sartu zituzten, bilbotarrek bakarra (jaurtiketa libreak huts egin zituzten azken laurdenean batez ere, aurreko hirutan portzentaia txukuna izan zen) partiduko azken jokaldian Harald Freyk ez zuen norgehiagoka irabazteko hirukoa lortu. Bukaeran 79-77 garaipena eskuetan izan ostean.
Tryggvi Hlinason nabarmendu zen “beltzezko gizonen” artean. Kapitainak 27ko balorazioa lortu zuen, 11 puntu, 13 errebote eta 3 asistentiekin. Pibot islandiarrarekin batera Melwin Pantzar (14ko balorazioa, 6 puntu, 7 errebote, 5 asistentzia) nahiko ondo jardun zen ere. Noski, ezin ahaztu Darrun Hilliard eta Justin Jaworskik sartutako 18 eta 13 puntuak hurrenez-hurren.
Diego Ocamposen gizonen artean Hugo Benitez (21eko balorazioa, 18 puntu, 3 errebote, 6 asistentzia), Kaodirichi Akobundu (14ko balorazioa, 10 puntu, 6 errebote), Alex Reyes (13ko balorazioa, 8 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) eta Agustin Ubal (12ko balorazioa, 10 puntu, 6 asistentzia) izan ziren onenak.
Bilbao Basketek Zaragoza hartuko du Bilbao Arenan datorren igandean arratsaldeko 18:00etan. Aurretik FIBA Europe Cupeko multzoko lehen postua erabakiko duen lehia izango du asteazkenean Peristeriren aurka arratsaldeko 18:30etan. “Beltzezko gizonek” multzo buru izateko gutxienez lau puntugatik irabazi behar dute Grezian. Odola bero dagoenean burua hotz mantentzen ikasi behar da atzoko egoera errepikatu ez dadin eta emaitza positiboak lortzeko.
Argazkia: Bilbao Basket.