Joko sendoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025eko azaroaren 6a

“Beltzezko gizonek” Peristeri gainditu zuten (64-86) eta E multozko liderrak dira fasea bukatzeko bi jardunaldiren faltan

FIBA Europe Cupeko egutegiak hórrela markatuta, Bilbao Basketek hirugarrenez jarraian jokatu zuen etxetik kanpo- Brno eta Tiblisiren ondoren (Kutaisik ez ditu etxeko lehiak bere hirian jokatzen, Georgiako hiriburuan baizik) atzo Peristerin jokatu zuen lehenengo faseko bigarren itzulia hasteko. Eta handia ez zen arren, lehiaren atarian presio puntu bat antzematen zen izan ere atzokoan E multzoko lidertza zegoen jokoan. Peristerik Niribillan hiru puntugatik irabazi zuen eta basket averagea oso garrantzitsua da berdinketa egonda postuen ordena erabakitzeko (hórrela da txapelketa guztietan baina multzo fase laburretan areagotzen da garrantzia).

Norgehiagoka parekatuta hasi zen. Greziarrek 4-0, 6-2, 10-4 eta 12-8  jarri ziren aurretik baina bilbotarrek 0-11ko partzial baten bitartez 12-19ko markagailua ezarri eta Vasileios Xanthopoulos hutsarte bat eskatzera behartu zuten. Etxekoak partidu osoan aurretik egon ziren azken momentua lehen laurdena bukatzeko 4 minutu eta erdiren faltan (12-11). Behin emaitza iraulita Jaume Ponsarnaurenek ez zuten norgehiagokaren lidertza askatu. Lehenengo hamjar minutuak 19-21ekoarekin bukatu ziren.

Bigarren laurdenean “beltzezko gizonek” aurrekoan erakutsitako intentsitate eta sendotasunarekin jarraitu zuten 0-7ko partizaqla lortuta. Greziarrak saiatzen ziren bilbotarren erritmoa jarraitzen atsedenaldira heltzeko bi minuturen faltan 34-37 jarri baziren ere, ez zuten aldea guztiz jateko kapazak izan. Lehenengo zatia maituta kanpotarrak aurretik ziren (37-44; 18-23 laurdenean).

Lehia hasi baino lehen Peristerik hiru garaipen lortu zituen beste hainbeste jardunaldietan eta greziarren intentzioa bide berdinetik jarraitzea zen edo Bilbon lortutako 3 puntuko errenta ez galtzea behintzat. Hori dela eta, hirugarren laurdena hasi eta ia berehala aldea distantzai horretara murriztu zuten. Bazirudien aurreko lehia askotan gertatu bezeka hirugarren hamar minuetan “beltzezko gizonen” gainbehera etorriko zela baina atzo ez zen horrelakorik gertatu. Bilbotarrak pixkanak lehenengo zatiko defentsa zorrotza eta eraso eraginkorra beregantuta aldea gizntzen hasi ziren hamaika puntukoa izateraino. Laurdeneko partziala 17nako berdinketa izan zenez, hirugarren hamar minutuak amaituta aldea zazpi puntukoa zen atsedenaldian bezela (54-61).

Azken laurdenaren laburpena egiteko modurik onena hamar minutuetan izandako partziala nabarmentzea besterik ez dago: 10-25. Aurreko laurdenetan Justin Jaworski, Trygvi Hlinason eta Aleix Font izan ziren batez ere bilbotarren erasoko gidariak eta azken honetan Harald Freyk hartu zuen aginte makila, puntuak eskuratuz, asistentziak emanda… errimoa kontrolatu zuen norbegiarrak. “Beltzezko gizonek” norgehiagoka apurtu zuten eta bukaeran 22 puntuko errenta lortu zuten (64-86) eta era berean E multzoko lidertza.  

Harald Frey nabarmendu zen “beltzezko gizonik” artean 20kobalorazioa, 18 puntu, 2 errebote eta 5 asustentzuekin. Joko antolatzaile norbeguarrarekin batera Justin Jaworski (17ko balorazioa, 17 puntu, errebote bat, 2 asistentzia), Tryggvi Hlinason (17ko balorazioa, 8 puntu, 13 errebote, asistentiza bat, 2 txapel), Aleix Font (13ko balorazioa, 11 puntu, 2 errebote, 3 asistentzia), Bassala Bagayoko (12ko balorazioa, 8 puntu, 5 errebote) eta Melwin Pantzarrek ere (11ko balorazioa, 6 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia) lan txukuna egin zuten. HIru norgehiagoka taldetik kanpo eman ondoren Amar Sylla bueltatu zen.

Bilbao Arenan gertatu bezela Alvaro Cardenas (22ko balorazioa, 19 puntu, 6 errebote, 3 asistentzia), Ty Nichols (16ko balorazioa, 16 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia) eta Samuel Payne (16ko balorazioa, 9 puntu, 5 errebote, 3 txapel) izan ziren Peristeriren onenak.

Txapelektaren lau jardunaldi jokatu ostean Jaume Ponsarnauren mutilen batazbestekoak nabarmentzekoak dira: puntu gehien sartzen dituen taldea (96’3), puntu gutxien jasotzen dituen taldea (65’3), errebote gehien jasotzen duen taldea (44’3), asistentzia gehien banatzen dituen taldea (26’5), liderrak balorazioam (127), bigarrenak hiruko portzentzian (%42’7) eta bigarrenak txapelak jartzen (5). Datuek erakusten dute “beltzezko gizonak” kontzentraturik jokatzen dutenean talde sendoa direla.

Lehenengo fasea bukatzeko bi jardunaldi falta dira eta biak Miribillan jokatuko dira Brno eta Kutaisiren aurka hilaren 11 eta 19an hurrenez-hurren, biak ala biak arratsaldeko 20:00etan. Talde txekiarrari 54 puntuko aldearekin eta georgiarrei 51gatik irabazi ostean ezusteko galanta litzateke Bilbao Basketek porroten bat pairatu eta multozko lehen postua galtzea. Dena den, norgehiagokak jokatu behar dira konfiantza mantentzeko eta, batez ere, taldearen sendotasuna finkatzeko.

 

Argazkia: Bilbao Basket