Peristeriren aurka 22 puntugatik irabazi ondoren eta ondorioz E multozko lidertza bereganatu ostean, fasea amaitzeko bi jardunaldietan beste hainbeste fgaraipen lortuta lehenengo postua “beltzezko gizonena” izango da. Bi partidu horiek multzoko areriorik ahulenen aurka izanda teorian bilbotarrek ez lukete arazorik izango helburu hori lortzeko. Dena den, norgehiagoka guztiak jokatu behar dira. Lehenengo itzulian Brno eta Kutaisiren aurkako partiduetan lortutako difenrentziak (54 eta 51 puntukoa hurrenez-hurren) bilbotarren intentsitarte mailak behera egitea ahalbidetu ahal du baina ezustean norgehiagoka bat galtzeak bigarren postura jeistea suposatuko luke eta gogoratu dezagun hurrengo fasera (lau taldeko beste multzo bat) fase honetako hamar lehenak eta bigarren gelditzen diren sei onenak sailkatzen direla, hau da, beste emaitza batzuen menpe egon beharko lirateke Jaumew Ponsarnauren mutilak.
Herenegun talde txekiarraren kontrako lehia orokorrean erosoa izan zela esan daiteke amaieran 15 puntuko aldea egon zelako, 115-100. Erasoan alai aritu ziren bilbotarrak baloia ondo bananduz (34 asistentzia guztira, 16 hiruko lortuta 35 jaurtita). Baina defentsan, hirugarren laurdenean eta laugarrenaren hasieran, lasai aritu ziren batez ere errebotean. Martin Vaneken mutilek 19 erasoko errebote hartu zituzten eta puntu asko aldaratze horien ostean lortu zituzten. “Beltzezko gizonek” 26 puntukjo errenta maximoa 7 puntura jeitsi zuten txekiarek partidua bukatzeko zortzi bat minutu gelditzen zirela (90-83). Txekiarrak uste baino lehiakorrago ibili ziren bigarren zatian batez ere, Brnon gertatu ez bezela irudi oso ona utziz.
Partiduaren bilakaera laurdeneka aztertuta hauek izan ziren partzialak: 37-25, 28-21 (atsedenaldian 65-46), 23-31 eta 27-23 (amaieran 115-100). Aipatu bezela hirugarren laurdenean bilbotarrek defentsa leundu zuten eta hamar minutu horietan iznadako markagailuak argi erakusten du. Orain arte txapelketaren egoera zein den ikusita zilegia da lasaitasun puntu bat izatea baina kontu handiz ibili beharra dago wzusteko galantarik ez izateko.
Beste behin “beltzezko gizonak” talde moduan aritu ziren eta horren ondorioz zortzi jokalarik 10 puntuko baloraziotik gora bukatu zuten partidua: Luke Petrasek (27ko balorazioa, 18 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia), Justin Jaworski (24ko balorazioa, 29 puntu 7hiruko sartuta, 3 errebote, 2 asistentzia), Aleix Font (20ko balorazioa, 16 puntu, 5 errebote), Amar Sylla (16ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, txapel 1), Tryggvi Hlinason (16ko balorazioa, 9 puntu, 5 errebote, 4 asistentzia, 2 txapel), Darrun Hilliard (11ko balorazioa, 10 puntu, errebote bat, asistentzia bat) Harald Frey (11ko balorazioa, 5 puntu, errebote bat, 10 asistentzia) eta Basssala Bagayoko (11ko balorazioa, 4 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia, . txapel).
Brnoren baitan onenak Jacob Groves (30eko balorazioa, 25 puntu. 8 errebote, 3 asistentzia), Anthony Williams (22ko balorazioa, 25 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia), Adam Kejval (14ko balorazioa, 10 puntum 9 errebote, 2 asistentzia), Kevin Kalu (13ko balorazioa, 12 puntu, 6 errebote) eta Viktor Pulpan (10eko balorazioa, 7 puntu, 6 asistentzia) izan ziren. Arestian aipatu bezela talde txekiarra joaneko partiduan baino askoz hobeto jokatu zuen eta jokalari hauek dituzten dohainak agerian utzi zituzten. Oso itxura ona eman zuten.
Lehenengo multzo faseko azken jardunaldia Jaume Ponsarnaurenek Kutaisi talde georgiarra hartuko dute Bilbao Arenan hilaren 19an arratsaldeko 20:00etan. Brnoren kontra gertatu bezela bilbotarren garaipena espero da baina norgehiagoka jok atu beharra dago.
Argazkia: Bilbao Basket