Ezustekoa emateko zorian

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025eko azaroaren 17a

“Beltzezko gizonek” maila onean jokatu arren ezin izan zuten Real Madril bere etxean menperatu  (82-70). Porrotaren gakoak kontrolatu ahal diren arloak (galdutako 19 baloi; azken laurdenean iznadako gainbegera fisikoa) eta kanpoko faktoreak (etxekoek defentsan eskuak nahi bezela erabili ahal zituzten baina kanpotarek ez; madrildarrak 33 aldiz Joan ziren jaurtiketa libreen marrara eta bilbotarrak aldiz 18 bider)

Atzoko norgehiagoka galtzea logikoa zen, horretan ez dago inolako zalantzarik. Gutxi dira Madrilen irabaztea lortzen dutenak eta Bilbao Basketen etxetik kanpoko azken garaipena iazko abenduan izan zen. Hori kontuan izanda, amorru handia ematen du ondo baino hobeto lehiatzen ibili izana eta kanpo faktore batek eragina izatea norgehiagokak eskatzen zuen intentsitatea jeitsi behar izatea. Sergio Scarioloren mutilek defentsan eskuak nahieran erabiltzeko baimena izan zuten eta egoera berdintsuetanbilbotarren faltak nahiko errez adierazten zituzten. Erasoan baiata ere, izan ere Edy Tavares eta Usman Garubak era guztietako blokeoak egin ahal zituzten baina Amar Syllak eta Bassala Bagayokok ez. Antza denez onartezina da Real Madrilek aste berean hiru lehia galtzea  (Euroligan bi porrot pairatu zituen).

Aurrekoa guztia alde batera utzita, Jaume Ponsarnauren mutilak maila onean jardun ziren orokorrean. Lehenengo laurdenean etxekoak ibili ziren aurretik bost eta zazpi puntuko aldea hartuta, ez oso handia baina partidua kontrolpean zuten sentsazioa zegoen kanytxan. Bilbotarrak erasoan baloia ondo mugitu ostean bakarrik zegoen taldekidea aurkitu ostean honek egindako jaurtiketa ez zen sartzen eta horrek baliatu zuen etxekoak lehen hamar minutuak markagailuan aurretik bukatzea (23-16).

Bigarren laurdeneko hirugarren minuturako diferentzia hamaika puntukoa zen madrildarren alde (29-18) eta norgehiagoka paurtzear zegoela zirudien. Momentu horretan Melwin Pantzarren gidaritzapean suspertu ziren bilbotarrak eta 0-9ko partzial bat lortuta partiduan sartu eta Sergio Scariolok hutsarte bat eskatzera behartu zuten. Entrenatxaile italiarraren asmoa bilbotarren indarra baretzea zen arren ez zuen bere helburua lortu Jaume Ponsarnauren mutilek bere horretan jarraitu zutelako. Laurdena bukatzeko segundu gutxiren faltan aurretik jarri ziren bilbotarrak, 39-40 eta, hori gutxi ez eta azken segunduan Margiris Normantasek sartutako hiruko batek “beltzezko gizonen” aldeko lau puntuko diferentzia ahalbidetu (39-43; 16-27 laurdenean) eta etxeko zalegoaren txistuak eragin zituen.

Markagailua iraultzeko erabilitako intentsitateak jarraipena izan behar zuen bigarren zatian Jaume Ponsarnauren mutilek Bilbora garaipena ekartzeko. Eta aurreko laurdenean egin bezela, “beltzezko gizonek” berdin jarraitu zuten, defentsan sendo eta kontraerasoan puntuak pilatuz. Hirugarren laurdena bukatzeko bi minutu ingururen faltan bilbotarrek 8 puntuko aldea lortu zuten (50-58), norgehiaogka osoan izan zuten handiena. Real Madrilek partidu osoan zehar bezela Theo Maledonen gidaritzapean eta Edy Tavares, Mario Hezonja eta Usman Garubaren laguntzarekin, emaitza irauli zuen azken hamar minutuen faltan  63—62ko markagailua ezarriz.

“Beltzezko gizonak” ez ziren azken laurdenean etxekoen erritmoa jarraitzeko kapazak izan. Geinera aureko bi laurdenetan gertatu ez bezela, ez zituzten jaurtiketak sartu, defentsan berandu heltzen zitren eta baloi gehiegi galdu zituzten. Azken partziala 19-8koa izan zen eta, okorrean ondo lehiatu  eta irudi txukuna erakutsi arren “beltzezko gizonak” ezustekoa emateko zorian geratu ziren. Bukaeran Real Madril 82 Bilbao Basket 70.

Melwin Pantzar (16ko balorazioa, 14 puntu, 7 errebote, 2 asistentzia) eta Tryggvi Hlinason (15eko balorazioa, 8 puntu, 8 errebote, 2 asistentzia, 2 txapel) izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. Stefan Lazarevic (9 puntu, 5 errebote)Harald Frey (7 puntu, 5 asistentiza) eta Justin Jaworski (9 puntu) ere aipatu behar dira. Hilliardek ez zuen jokatzerik izan sudurreko hezurrak apurtuta dituelako. Baloiaren erabilera kontrolatu beharreko fakotere bat da eta 19 baloi galtzea gehiegizkoa da; arlo horretan adiago egon behar dira “beltzezko gizonak”. Jaurtiketa libreetan baita ere, are gehiago sarrera testuan aipatu bezela aurkariari baino 17 aukera gutxiago emanda (33 jaurti zituzten “zuriek”; egin kontu) 6 huts egitea akats asko dira. Behintzat arerioari urduritasun puntu baty eragiteko.

Sergio Scarioloren mutilen artean onenak Theo Maledon (23ko balorazioa, 17 puntu, 3 errebote, 2 asistentzia), Mario Hezonja (19ko balorazioa, 15 puntu, 5 errebote), Usman Garuba (15eko balorazioa, 9 puntu, 6 errebote), Edy Tavares (13ko balorazioa, 7 puntu, 8 errebote) eta Facudo Campazzo (10eko balorazioa, 8 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia) izan ziren.

Ligako hurrengo paritdua ere Miribillatik urrun jokatuko dute bilbotarrek Baskoniari visita eginda. Lehia hilaren 23an, igandea, eguerdiko 12:30etan hasita. Jaume Ponsarnau zein Paolo Galbiatiren taldeak sailkapenean berdinduta daude 3 garaipen eta 4 porrotekin. Euskal derbia parekatua izatea esperoi da.

 

Argazkia: Bilbao Basket