Ez zen ezustekorik izateko betarik izan eta Bilbao Basketek (atzotik hasita ofizialki txapelketetan Surbe Bilbao aseguru etxeak 2031 urtera arte berrriztutako kontratuaren ondorioz) ez zuen arazorik izan Kutaisiren gainetik pasa, E multzoko lidertza bermatu eta bigarren fasera sailkatzeko. Pasa den astean Brnoren aurka Jaume Ponsarnaurenak bigarren zatian lasaitu ostén txekiearrak markagailua estutzeko kapazak izan ziren baina atzokoan georgiarrek ez ziren hurbiltzeko ahalmenik izan. Gainera bilbotarrek sartutako 117 puntuak taldeak bere historian eskuratutako kopurua da (pasa den astearteako 115eko errekorra gaindituz) eta 63 puntuko diferentzia inoiz lorturiko aldeko diferentziarik handiena bilakatu da.
Norgehiagokak ez zuen historiarik izan bilbotarrak markagailua 2-3koa zenetik jaun eta jabe izan zirelako. Laurdeneka izandako partzialak dira horren isl: 25-17, 41-3 (66-20 atsedenaldian) 25-18 eta 26-16 bukaerako 117-54koa ezartzeko. Bigarren hamar minutu horietan Jaume Ponsarnauren mutilek Konstantine Tugushirenak egurtu zituzten lehia guztiz apurtzeko. Geirgiiarrek bi gehi bateko baten bitartez lortu zituzten puntuak laurdenaren bost bat minutu igarota. Kutaisi izan da FIBA Europe Cupeko punturik gutxien eskuratu dituen taldea.
Talde moduan jokatzeak jokalarien balorazio altua dakar eta atzokoan zazpi izan ziren arlo horretan 10 edo gehiago lortu zuten “beltzezko gizonak”: Bassala Bagayoko (29, 20 puntu, 7 errebote, 2 asitentzia, 3 txapel), Justin Jaworski (23, 21 puntu 6 hiruko sartuta, 3 asistentzia), Melwin Pantzar (23, 3 puntu, 8 errebote, 11 asistentzia), Luke Petrasek (19, 19 puntu, 3 errebote), Aleix Font (18, 18 puntu, 5 errebote), Margiris Normantas (11, 6 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) eta Harald Frey (11, 2 puntu, 2 errebote, 7 asistentzia). Aurreko guztiaz gain, Kepa de Castro bilbotar eta Bingen Erasti arrasatear gazteen papera ere aipatu beharra dago. Lejeam 6 puntu eskuratu zituen saiatutako bi hiruko jaurtiketekin eta bigarrenak norgehiagokaren amaierako segunduetan sartutako 2 puntuekin Bilbao Basketen errekor berria ezarri zuen, bere taldekide eta “marea beltzaren” poza eraginez.
Konstantine Tugushik zuzendutako taldean onenak Marqus Gilson (12ko balorazioa, 13 puntu, 4 errebote), Detrek Browning (8ko balorazioa, 14 puntu, 5 errebote), Giorgi Sulaberidze (7ko balorazioa, 8 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia) eta Bakar Berekashvili (7ko balorazioa, 7 puntu) izan ziren
Lehenengo fasea bukatuta, Bilbao Basket líder izan da sartutako puntu (102’8 partifuko), asistentzia (batezbeste 28’7), hiruko portzentai (%43’6), jarritako txapel (partiduko 5’2) eta balorazioan (138’2).
M multzoa
Lehen faseak 10 multoz izan ditu (A eta J bitarteanizendatuak) eta bigarren faseak (Last 16) beste lau izango ditu (K eta N artean izendatuak). Bilbao Basket M multzoan kokatuta geratu da eta final laurdenetako joan-etorriko kanporaketara sailkatzeko izango dituen hiru arerioen artean bat berria da eta beste biak iazko denboraldiko ezagunak: Sporting (Portugal), Prievidza (Eslobakia) eta PAOK (Grezia). Lisboako taldearekin estreinekoz arituko dira bilbotarrak, iazko fiba Europe Cupeko lehenengo fasean Jaume Ponsarnaurenek Bilbon 21 puntugatik eta eta etxetik kanpo 23gatik irabazi zuten eta, nola ahaztu greziarren kontrako finala: joanekoan Bilbao Arenan emaitza 72-65 izan zen eta Tesalonikako bueltakoan 82-84 irabazi ostean “marea beltzak” Bilbao Basketen historiako lehen titulua ospatzeko aukera izan zuen.
Azken 16ko fase honetan multzo bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak final laurdenetako kanporaketara igaroko dira. “Beltzezko gizonen” kasuan arerioak N multzokoak lirateke, hau da, kanporaketara sailkatzea lortzekotan aurkaria Dinamo Sassari (Italia), Zaragoza (Espainia), bilbotarrekin lehen fase honetan E multzoan izan den Peristeri (Grezia) edo Petkimspor (Turkia).
FIBA Europe Cupek abenduaren 10ª arte hartuko du atseden. Egun horretan BIlboa Basketek Sporting hartuko du Miribillan zehazteke dagoen ordu batean.
Argazkia: Bilbao Basket