Bost minutu. Denbora horretan Baskoniak Timothe Luwawy-Cabarrot gidari zela apurtu zuen Baskoniak derbia eta ondorioz Jaume Ponsarnauren mutilen esperantzak txikitu. Tarte txikia dirudien arren Paolo Galbiatiren taldearentzat nahikoa izan zen norgehiagoka bereganatzeko,
Partidua hasi bezain laster 7-0 eta 12-4 jarri ziren etxekoak. Bilbotarrek erantzuteko gai izan ziren eta hirukoen bitartez aldea estutzeko ahalmena izan zuten baina gasteiztarrek diferentzia 10 puntura eraman zuten lehenengo laurdena bukatzeko (33-23).
Darrun Hilliardek sartutako 8 puntuek bilbotarrak partidutik ez joatea ahalbidetu zuten eta laurdena nahiko parekatua Joan zen atsedeladira bost bat minutu geratzen ziren arte. Elektronikoak 43-40ko markagailua erakusten zuenean Timothe Luwawu-Cabarroten 3 hirukok eta Hamidou Dialloren beste birekin 15-1eko partziala lortu zuten. Gasteitztarren jaurtiketa portzentaiak oso altuak izan ziren, minutu horietan ez zirudien jaurtiketarik huts egingo zutenik (17 hiruko jaurti eta 12 sartu zituzten adibidez). Horren lekuko lehen zatia amaituta zegoen markagailua, 71-46 (38-23 laurdenean). Bilbotarrak guztiz gaindituta zeuden eta beste bi laurden gelditzen ziren.
Atsedenaldiaren ostean bi gauza gertatu ahal ziren: etxekoak berdin jarraitu eta zuloa handitzea edo bilbotarrak harritasuna erakutsi eta markagailuan hurbiltzea diferentzia lotsagarria ez izateko. Bigarrena gertatu zen, Paolo Galbiatirenek ez zituztelako aurreko hogei minutuetan izandako portzentaiak mantendu eta Jaume Ponsarnaurenek aurrera pausu txiki bat eman zutelako. Hirugarren laurdeneko partziala 14-22koa izan zen, 85-68 guztira. Ez zen noski norgehiagokara bueltatzeko nahikoa izan baina behintzat etxekoen animo eta erritmoa baretzeko bai.
Azken hamar minutuetako interes bakarra partidua bukatuta egongo zen aldea zen argi zegoelako garaipena aspaldi Paolo Galbiatiren jokalariek eskuetan zegoela. 25-23 izan zen laurdeneko markagailua eta azkenean aldea 19 puntukoa izan zen, 110-91.
Melwin Pantzar (18ko balorazioa, 12 puntu, 2 errebote, 3 asistentzia, 3 lapurketa), Margiris Normantas (17ko balorzioa, 15 puntu, 3 asistentzia, 3 lapurketa), Martin Kramplj (17ko balorazioa, 15 puntu, 4 errebote), eta Tryggvi Hlinason (13ko balorazioa, 9 puntu, 6 erebote) izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. Darrun Hilliardek sartutako 16 puntuak ere aipatu behar dira.
Baskonian Timothe Luwawu-Cabarrot (25eko balorazioa, 24 puntu, 2 asistentzia), Matteo Spagnolo (17ko balorazioa, 11 puntu, 5 errebote, 5 asistentzia), Mamadi Diakite (17ko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia)Khalifa Diop (14ko balorazioa, 10 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) eta Hamidou Diallo (11ko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia) izan ziren onenak.
Galdutako 25 baloi atzo; 19 aurreko astean Real Madrilen aukra. Zenbaki horiekin oso zaila da lehiak irabaztea, ezinezkoa ez esatearren. Baloiaren kudeaketan askohobetu beharra dute “beltzezko gizonek” ahalik eta lasterren garaipenak ebereganatzeko. Selekzioen norgehiagokak direla eta datorren asteburuan ez da ligako jardunaldirik egongo. Hurrengo norgehiagoka abenduaren 7an izango da eta Bilbao Basketek Kanaria Handiaren visita izango du arratsaldeko 18:00etan hasiko den lehian. Uharteetako taldea bilbotarrekin berdinduta dago sailkapenean 3-5eko balantzearekin zortzi jardunaldien ondoren.
Argazkia: Bilbao Basket