Gotorlekua defendatzeko sendo eta gogor borrokatu behar da. Jakina da Bilbao Arena “beltzezko gizonen” indargunea dela “marea beltzaren” animo eta babesean eta ligan jarraitzeko helburuan Miribillan garaipenak lortzea ezinbestekoa da egoera eta aurkaria zein den kontuan hartu gabe. Atzokoan bilbotarrekin sailkapenean berdinduta zegoen Kanaria Handia zen arerioa eta bi taldeen zenbakiak aurreikusita lehia estu eta borrokatua espero zen.
Norgehiagokaren hasiera oso txarra izan zen Jaume Ponsarnau eta Jaka Lakovicen jokalarientzat, erasoan batez ere. Lehenengo laurdenaren erdian markagailuak 2-4koa zen, oso urria saskibaloi partidu bat izateko. Apurka izan bazen ere bi taldeek puntuak pilatzen hasi ziren lehenengo hamar minutuak 14-16 bukatzeko.
Bigarren laurdenean “beltzezko gizonak” lehia apurtzen saiatu ziren 11-4ko partizal bat lortuta (25-20 elektroniikoan) baina kanpotarrek argi erakutsi zuten ez zirela abenduko zubi honetan gurera turismoan etorri. Berehala bost puntuko desabantaila jan zuten eta atsedenaldira heldu arte berdintasuna izan zen nagusi. BI taldeek aldageletarako bidea 34na punturekin hartu zuten (20-18 laurdenean bilbotarren alde).
Aurreko hogei minutuetan bezela intentsitate eta parekotasuna izan zen nagusi kantxan. Bi taldeen lan handia egin zuten eta hortaz ez zen markagailuan alde handirik ikusi. Defentsa zen bi taldeen oinarria, baloi guztiak borrokatzen ziren partidua ez bait zegoen aurkariari oparirik egiteko. Nahiz eta Jaume Ponsarnaurenek berriro bost puntuko aldea hartu (48-43; bilbotarren aldeko diferentziarik handiena) azken hamar minutuen atarian 55nakoa zen markagailua.
Azken laurdenean Jaka Lakovicenak hobeto kantxaratu ziren eta 57-61 jarri ziren, partidu osoan zehar lortu zuten alderik handiena. Baina lehia osoan zehar gertatu bezela Melwiin Pantzarrek ondo baino hobeto gidatu zuen bere taldea eta Justin Jaworskik bi hiruko jarraian sartu zituen “marea beltza” harmailetan zutunik jartzeko. Hori izan zen bilbotarrek lortutiko 13-2ko partzialaren hasiera. Elektronikoak 70-63ko emaitza erakusten zuen. Partiduaren bilakaera ikusita, zazpi puntukoa alde ikaragarria zen, ondo kudeatu beharrekoa. Kanaria Handiak ordea ez zuen amore eman eta bilbotarrek izandako bi baloi galduen ostean hiru puntura hurbiltzea lortu zuten baina Martin Krmpeljen alboko hiruko batek kanpotarren esperantzak apurtu zituen “marea beltzaren” eztanda eraginez. Emozioak azken segundura arte iraun zuen, garaipena etxean geldituko zela ziurtatuta egon arren basket-averageari begira azken diferentzia zenbatekoa izango zen ikusi beharra zegoelako. Bukaeran 79-72 bilbotarren alde partidu gogor baten ondoren.
Melwin Pantzar (31ko balorazioa, 15 puntu, 6 errebote, 4 errebote, 5 lapurketa)Justin Jaworski (19ko balorazioa, 25 puntu, horietatik 11 azken laurdenean eta partiduan jaurtitutako lau hirukoak saruta), Martin Krampelj (11ko balorazioa, 10 puntu, 5 errebote), Tryggvi Hlinasom (11ko balorazioa, 5 puntu, 8 errebote, 2 asistentzia) eta Margiris NOrmantas (10eko balorazioa, 6 puntu, 6 errebote, 2 asistentzia) izan ziren “beltzezko gizonik” onenak. Jaume Ponsarnaurenak oro ha rondo aritu ziren talde bezela baina azken norgehiagoketangertatu den bezela baloi gehiegi galdu zituzten, 16. Hobeti kudeatu beharreko arloa da hori.
Kanaria Handian onenak Nico Brussino (15eko balorazioa, 17 puntu, 6 errebote), Andrew Albicy (11ko balorazioa, 5 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia) eta Louis Labeyrie (10eko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote) izan ziren.
Aurreko guztia albo batera utzita, beste behin epailen lanaz aritzea derrigorrezkoa da, eta ez da azkenengo aldia izango. Partidu osan zehar hartu zituzten erabakiak ulertezinak izan ziren, bi irizpide desberdin jarriatuz baloiaren jabetzaren arberakoa. Nola liteke jokalari batek (Andrew Albicyk) falta bat egin, eskua latzatuta falta aitortu eta jokoak jarraitzea? Hori izan zen epaileen lan txarraren adibiderik garbiena baina asko izan ziren: bilbotarren aldeko kirolez kontrakoak izan ziren falta garbiak ez adieraztea, Darrun Hilliard eta Stefan Lazarevici adierazitako batzuk… Harmailetan zalegoa sutan jarri zuten. Antza ACB ligan hogei bat urte jokatu ostean Bilbao Basketek ez du epaileen errespetua irabazi. Eta ez da besteei kentzea, arautegia modu berdinean jarraitzea baizaik.
“Beltzezko gizonek” Lleidaren visita jasoko dute hurrengo igandean eguerdiko 12:00etan.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga