BIde onetik

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2025eko abenduaren 11

Norgehiagoka serioa jokatuta “beltzezko gizonek” Portugaleko Sporting hartu zuten mendean FIBA Europe Cupeko bigarren faseari modurik onenean hasiera emateko (94-79)

Hiru astez geldirik egon ostean atzo FIBA Europe Cup bueltan zen bere bigarren faseko lehenengo jardunaldiarekin eta Miribillara igo ziren 2851 pertsonek “beltzezko gizonen” beste garaipen bat ikusi zuten (beste askok telebistatik jarraitu zuten norgehiagoka).  Ez ohiko ordutegia izan zuen partiduak, 18:30, Athleticek 21:00etan San Mamesen Championseko lehia zuelako psg-ren aurka eta horrek Europako lehiaetan egotenn den jende kopurua murriztu zuen. Bilbao Basketek partidua  asteartera aurreratu nahi izan zuen baina ez zen posible izan.

 “Beltzezko gizonek” Portugaleko Sporting hartu zuten eta azkenean aldea 15 puntukoa izan bazen ere ez zen lehia erreza izan, lehenengo zatian batez ere. Portugaldarrek Brno eta Kutaisik baino maila askoz handiagoa dutela erakutsi zuten jokoaren arlo guztietan gainera. Atzokoan behintzat ikusi zen txapelketaren exijentziak gora egin dueña. Luis Magalhaesenek markagailuan goitik hasi ziren 0-3 eta 3-6 baina bilbotarrek pare bat minutuan 13-0eko partziala lortu zuten 10 puntuko aldea zabaltzeko, 16-6. Hartutako puntuak ez zituen kanpotarrak kikildu eta aldea murrizten Joan ziren lehenengo laurdenaren amaieran 26-23koa jarriz.

Hori gutxi ez balitz, portugaldarrek bigarren laurdeneko hasieranmarkagailua irauli zuten (26-28) eta bilbotarrak berriro goitik jarri ostean laurdenaren erdialdean lehia 32na berdintzeko. Hor bukatu zen Sportingen erantzuteko gaitasuna hori izan baitzen partidua bukatzeko geratzen zen denboran portugaldarrak Jaume Ponsarnaurengandik hurbilen egon ziren momentua. Aldageletako bidea hartzeko gelditzen ziren bost minutuetan etxekoek 17-6ko partziala lortu zuten atsedenaldira 11 puntuko aldearekin heltzeko, 49-38.

Denboraldiko azken norgehiagoketan, bai ligan baita Europe Cupen ere, Bilbao Basketek bi gauza hobetu ditu: jaurtiketa libreen portzentaia  eta baita bigarren zatien hasierei aurre egiteko. Badirudi “beltzezko gizonek” hirugarren laurdenetan ohikoa zen  gainbeherak ahaztu dituztela. Atzo ñehen zatiko amaieran egn bezela aldea handitu zuten 16 puntuko gehienezko diferentzai izatrera heldu arte. Orain hamabost bat urte alde hori erabakiorra litzateke talde batek lasai jokatu eta garaipena ihes egingo ez ziola ziurtatzeko baina hori azken urteetan zeharo aldatu da. Hirugarren laurdena bukatzeko hiru minutu ingururen faltan diferentzia hori zen, 16 puntukoa, baina bi minutuan erdira murriztu zuten Luis Magalhaesenek (67-59) eta ondorioz Jaume Ponsarnau hutsarte bat eskatzera behartu zuen.  Bilborarren erantzuna ona izan zen eta azken laurdenaren atarian aldea atsedenaldiko bera izan zen, 11 puntu. Hirugarren hamar minutuak 25na bukatu ziren eta elektronikoak 74-63koa erakusten zuen.  

Azken laurdenean bilbotarrek aldea ondo baino hobeto kudetau zuten berriro 16 puntuko aldea hartuz baina oro har 12-14 puntukoa izan zen minutu askotan. POrtugaldarrak gehienez 11 puntura hurbildu ziren eta lau tladeko multzoetan gertatzen den bezelaa “basket-averagea” garrantzitsua izaten da, horregatik 15 puntuko aldea ona dela esan daiteke. 94-79 bukaeran eta bigarren faseko lehenengo garaipena “beltzezko gizonentzat”.

Luke Petrasek (24ko balorazioa, 18 puntu, 4 errebote, 5 asistentzia), Darrun Hilliard (19ko balorazioa, 18 puntu, 5 errebote) eta Harald Frey (10eko balorazioa, 7 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia) izan ziren onenak “beltzezko gizonen” artean. Justin Jaworskiren 12 puntuak eta Aleix Fontek lorturiko 11ak ere aipatu behar dira. Ligako azken jardunaldietan Jaume Ponsarnaurenek partiduko 15 baloi baino gehiago galdu ostean atzokoan 6 bakrrik izan ziren

Francisco Amarante (30eko balorazioa, 25 puntu, 10 errebote, 3 asistentzia), eta Brandon Johns (20ko balorazioa, 16 puntu, 9 errebote) nabarmendu ziren POrtugaleko Sportingen- Luis Maghalaesen taldeak erakutsi zuen erreboteak hartzeko erreztasuna duela, erasan batez ere. Portugaldarrek 14 hartu zituzten (39 guztira) eta ordea bilbotarrrek 9 (33 oro har).

Last 16ko bigarren jardunaldian “beltzezko gizonek” Eslobakiara bidaiatuko dute bertako Prievidzaren aurka jokatzeko. Lehia hilaren 17an, asteazkena, izango da arratsaldeko 19:00etan. Iazko FIBA Europe Cupeko lehenengo fasean elkarren aurka jokatu zuten ere eta bi partiduetan bilbotarrak izan ziren nagusi Bilbao Arenna 31 puntuko aldea eta etxetik kanpo 33ko aldearekin. Talde eslobakiarrak atzo M multzoko beste norgehiagokan 101-70 galdu zuen PAOK Salonikaren aurka.

 

Argazkia: Bilbao Basket