Batzuetan jokalari batzuk dira gidari eta horiek hain ona ez den partidu bat jokatzen dutenean beste batzuk egon behar dira erantzunkizuna hartzeko prest. Horrela ez dago inoren menpekotasunik eta ondorioz taldea ateratzen da onuradun. Bilbao Basketek sendo darrai “marea beltzaren” berotasun eta babespean. Bostetik bost garaipen Bilbao Arenan eta, aurreko astean Kanaria Handiaren aurka gertatu bezela atzokoa ere intentsitate eta borroka handiko norgehiagoka izan zen Lleidaren kontrakoa. Lehia ikusi ez eta emaitza bakarrik ikusi zuenak pentsa dezake Jaume Ponsarnaurenek errez irabazi zutela baina 18 punutko aldeak ez du erakusten kabtxan gertatu zena izan ere Gerard Encuentraren taldeak aurpegia eman zuen, lehenengo zatian batez ere. Kataluniarrak eta bilbotarrak sailkapenean berdinduta zueden lehia hasi baino lehen.
Eta berdintasun hori kantxan ikusi zen hasieratik. Etxekoak 6-1 hasi ziren baina kanpotarrak markagilua irauli zuten 11-12koa jarriz. Bi taldeek defentsa zorrotz eta trinkoak erabilinzituzten, baloia mugitzea, blokeoak eta zona moztea oso zaila zen eta baloi galtze edo lapurketak kantxaren bi aldeetan sarri egon ziren. Lehenengo hamar minutuak bukatuta Lleida zegoen goitik 15-17.
Lehiak Kanaria Handiaren kontrakoaren antza zuen, defentsa erasoari gailentzen ari zitzaiolako. Baina bigarren laurdneneko jasierako minutuetan Jaume Ponsarnaurenek 8-0eko partziala lortuta markagailuan aldea hartu zuten, oso handia izan zez bazen ere. Gerard Encuentrarenek ez zuten hain errez etsiko eta diferentzia murrizten hasi ziren lehia 28na berdindu arte. Atsedenaldi luzera etxekoak puntu bat goitik iritsi ziren 32-31 (17-14 laurdenean). Kantxan argi eta garbi ikusten ari zen bi taldeak sailkapenean berdinduta zergatik zeuden.
Bigarren zatian lehiaren bilakaera berdina izatea espero zen, intentsitatez vetea, borrokatua. Etxekoek aurrera pausu bat eman zuten ordea defentsako lanari erasoko joko eraginkorra gehituz. 15-5eko partziala eskuratuta “beltzezko gizonek” 11 puntuko aldea lortu zuten (47-35) eta soka “beltzezko gizonen” alde apurtuko zela zirudien. Talde kataluniarrra lehia bizirik mantentzen saiatu zen eta asko izan ez bazen ere aldea hirugarren laurdena bukatuta diferentzia soilik 7 puntukoa zen, 64-57 (34-26 hamar minutu horietan).
Eta azken laurdena hasteko hiruko baten ostean Gerard Encuentrarenak 4 puntura hurbildu ziren. Baina erritmoa etxekoek jartzen zuten, denbora bere alde kudeatuz eta aurreko laurdenean bezela jokatzen jarraituz. “Beltzezko gizonek” apurka-apurka ladea handitzen Joan ziren eta azken hiru bat minutuetan lortutako 13-2ko partzialarekin amaierako 18 puntuko aldea lortu zuten (azken hamar minutuetan 29-18). Azken partzial horren hasiera baino lehen ez zegoen argi irabazlea nor izango zen. “marea beltza” eta Bilbao Basket osatzen duten ororen pozarako garaipena etxean geratu zen, denboraldiko bostgarrena 93-75.
Jokalarien estatistikei erreparatuta, bost dira beste guztien gainetik nabarmendu beharreko “beltzezko gizonak”: Tryggvi Hlinason (25eko balorazioa, 14 puntu, 10 errebote, 2 asistentiza. 3 txapel), Darrun Hilliard (20ko bslorazioa, 16 puntu, 6 errebote, 4 asistentzia), Martin Krampelj (16ko balorazioa, 15 puntu, 4 errebote), Margiris Normantas (11ko balorazioa, 10 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia) eta Luke Petrasek (10eko balorazioa, 8 puntu, errebote bat, asistentzia bat). Arlo negatibo bat aipatu behar bda hori beste behin galdutako baloiena da. Egia da batzuk Lleidaren defentsaren ondsorio izan zirela baina beste batzuk pase errezetan izan ziren, guztia 18. Azken jardunaldietan errepikatzen arii den gauza da eta “beltzezko gizonak” adiago ibili behar dira.
Lleidan pnenak Melvin Edjim (12ko balorazioa, 15 puntu, 3 errebote), Gyorgy Goloman (10eko balorazioa, 8 puntu, 2 errebote) eta Mikel Sanz (8ko balorazioa, 6 puntu, 2 errebote) izan ziren.
Hurengo jardunaldian Jaume Ponsarnaurenek Lugon Luis Casimiroren Breoganen aurka arituko dira hilaren 21ean igandea eguerdiko 12:00etan. Bilbao Basketek ligan etxetik kanpo lortutako azken garaipena iazko abenduaren 28an erdietsi zuten, hau da, ia urte oso bat Bilbao Arenatik urrun norgehiagokarik irabazi gabe. Galizia, “meigen” lurra, bilbotarrek “madarikazioa” apurtzeko aukera oso ona dute.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga