Aise, eroso, estuasun barik. Horrela lortu zuen atzo Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko bigarren faseko bigarren garaipena beste hainbeste jardunaldi jokatu ostean. Prievidza arerio ezaguna zen iaz lehenengo faseko multzo berean kokatuta egon zirelako bai bibotar zein eslobakiarrak eta pasa den denboraldiangertatu bezela bi taldeen arteko aldea nabarmena izan zen (iaz 33 puntuko diferentzia, atzo 37koa)
Norgehiagokak ez zuen historia handirik izan. Bitxikeria handi bat bai, izan ere lehia hasi eta minutu eta erdira etxekoek lehen puntua sartu ostean (1-6 markagailuan) zaleek kantxara panpinak bota zituzten partidua bizpairu minutuz gelditik eogtea behartuz. Ez al da aproposagoa ekitaldia atsdenaldian aurrera eramatea? Esandakoa., partiduko bitxikeria.
Kirol arloari erreparattua, Gareth Murrayren gizonak saiatu ziren Jaume Ponsarnaurenen erritmo biuziko jokoari aurre egiten eta kanpotarren 4-14ko partzial baten ostean 7-0eko batekin erantzun zutenean partidua estutuko zela zirudiene arren “beltzezko gizonek” ez zuten arazorik izan lehia momento oro kontrolpean izateko. Bigarren laurdenena etxekoak defentsan gogor aritu ziren, araudiak jarritako mugak zapaltzeraino momento batzuetan, bilbotarren joko eteteko asmoz baina ez zuten helburua lortu. “Beltzeko gizonek” hirugarren laurdenaren erditik aurrera aldea gizentzen hasi ziren azkenengoan norgehiagoka guzitz apurtzeko.
Markagailuaren bilakaera laurdeneka aztertuta, hurrengoak izan ziren zenbakia: 12-27, 18-16 (30-43 atsedenaldian), 9-16 eta 7-24 bukaerako 46-83ko emaitza ezartzeko.
Tryggvi Hlinason (22ko balorazioa, 13 puntu, 7 errebote, 2 txapel), Stefan Lazarevic (22ko balorazioa, 11 puntu, 10 errebote, 2 asistentzia), Melwin Pantzar (15eko balorazioa, 12 puntu, 4 errebote, 6 asistentzia) eta Bassala Bagayoko (11ko balorazioa, 8 puntu, 5 errebote, 2 asistentzia) nabarmendu ziren “Beltzezko gizonen” artean. Justin Jaworskiren 10 puntu eta 3 asistentziak ere aipatuzekoak izan ziren. Dena ez zen positiboa izan ordea Harald Frey eta Amar Sylla lesionatu zirelako- Ikusi beharko da igandean Lugon jokatuko duten ala ez.
Prievidzan onenak Anderson Tolbert (9ko balorazioa, 11 puntu, 4 errebote) eta David Novak (8ko balorazioa, 4 pubtu, 5 errebote, 2 asistentzia) izan ziren. Joe Tossainten 11 puntuak ere aipatu behar dira, baita joko antolatzaileak lehenengo laurdenean izandako jarrera eskasa izan ere Melwin Pantzarrek berari egindako falta baten ostean baloia gorputzera bota zion eta geroago Martin Krampelj lurrera bota zuen baloia bi joklariengandik urrun zegoela (epaileek teknika bana banandu zituzten “arazoa” konpontzeko… zaila ulertzeko).
Europako txapeleketak urtarrilaren 13an buletatuko da eta eslobakiarrekin gertatu bezela, Jaume Ponsarnaurenek arerio ezaguna hartuko dute Bilbao Arenan: oroitzapen ezinhobeak dakartzan Salonikako PAOK. Norgehiagoka arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta M multzoko lidertza jokoan egongo da greziarrek bilbotarrak bilbotarrak bezela bi garaipenekin helduko bait dira hirugarren jardunaldira.
Argazkia: Bilbao Basket