Bilbao Basket esku hutsik bueltatuko da Lugotik garaipenak ihes egin bait dio gaur eguerdian jokatutako norgehiagokan. Horren bestez Jaume Ponsarnauren taldeak ligan etxetik kanpo duen “madarikazioak” aurrera darrai urtea pasa delako bilbotarrek Miribillatik urrun irabazitako azkenengo partifutik (Galizan ere, Koruñan).
Lehia estua aurreikusten zen Pazo dos Deportesen Jaume Ponsarnau eta Luis Casimiroren talden artean garaipen bakarreko aldea baitz zegoen partiduaren atarian (5 bilbotarrek, 4 galizarrek) eta usteak guztiz bete dira. 2-7 irabazten hasi dira kanpotarrak baina etxekoek markagailua irauli dute 11-7 jarriz. Erritmoa oso altua zen, zoroa fase batzuetan eta lehenengo hamar minutuak bilbotarren alde bukatu dira 21-23.
Bigarren laurdena hasteko 0-5eko partziala lortu dute Jaume POnsarnaurenek. Luis Casimirorenek ez diote partiduari aurpegia galdu eta puntu batera jartzea lortu dute 36-37, atsedenaldirako hiru bat minuturen faltan markagailua 40na berdinduz. Lehenengo zatia 45-47 amaitu da “beltzezko gizonen” alde (24na laurdenean).
Aginte garbirik gabeko norgehiagok ari ziren jokatzen biek ala biek. Batzuen errenta besteek jaten zuten eta bigarren zatian gidoiak bere horretan jarraitu du, nahiz eta lehenengo zatiko erritmoa zeharo moteldu den hirugarren laurdenean. Akatsak agertu dira bi taldeetan eta partidu “berri honetan bilbotarrek hobeto mantendu dira kantxan diferentzai 6-7 puntutan ezarriz. Baina beste behin Luis Casimnirorenek lehia berdindu dute (63na) laurdena bukatuta markagailuan aurretik 71-69 jartzeko (26-22eko partziala).
Breoganek hobeto ekin dio azken laurdenari 5-0eko partzial bat sartu eta, bilbotarrek lehenago lortu bezela, zazpii puntuko gehienezko aldea lortuz 76-69. Kasu honetan “beltzezko gizonnei” tokatzen zitzaien aldea murrizteko lan egitea. Eta lortu dute 2-10eko partzial baten ondoren markagailua irauki dutelako. Asko geratzen zen norgehiagoka bukatzeko ordea eta partifuaren bilakaera ikusita elektronikoak dantzan jarraitu beharko zuen. Markagailuko lidertzak aldaketa ugari izan ditu eta norgehiagoka bukatzeko 4 segunduren faltan 98-99 zegoen “beltzezko gizonen” alde. Baina etxekoek bi jaurtiketa libre sartu dituzte eta bilbotarrek ez dute azken jaurtitketa sartu galizarren zalegoaren poza eraginez. Garaipenak eskuen artetik ihes egin dio Bilbao Basketi 100-99.
Melwin Pantzar (22ko balorazioa, 15 puntu, 6 errebote, 3 asoistentzia), Darrun Hilliard (20ko balorazioa, 20 puntu, 3 asistentzia, 2 errebote), Tryggvi Hlinason (20ko balorazioa, 10 puntu, 9 errebote, 3 asistentzia), Martin Krampelj (14ko balorazioa, 13 puntu, 4 errebote, 2 asistentzia) eta Justin Jaworski (10eko balorazioa, 17 puntu) nabarmendu dira “beltzezko gizonen” artean.
Breoganen jokalari askok zenbaki onak egin dituzte: Francos Alonso (17ko balorazioa, 22 puntu), Mihajlo Andirc (17ko balorazioa, 13 puntu, 2 errebote, 4 asistentzia), Dewayne Russell (15eko balorazioa, 10 puntu, 2 erebote, 8 asistentzia), Danko Brankovic (13ko balorazioa, 16 puntu, 5 errebote), Arturs Kurucs (13ko balorazioa, 11 puntu, 3 errebote), Keandre Cook (12ko balorazioa, 11 puntu) eta Jordan Sakho (10eko balorazioa, 10 puntu, 3 errebote).
Hurrengo jardunaldian Bilbao Basketek erronka handia izango du urteari amaiera emjateko- Jaume Ponsarnaurenek Bartzelona hartuko dute Bilbao Arenan igandean hilak 28 arratsaldeko 17:00tan.
Argazkia: Bilbao Basket