Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2014ko ots. 21a, 13:00
Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Hauxe jardunaldiaren egitaraua:

  1. Ongietorria eta aurkezpena. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariaren eskutik.
     
  2. Ikuspegi teorikoa: Blogen ikuspegia marko teoriko batetatik aztertuta. Gorka Palazioren eskutik (@palazio), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedraduna.
     
  3. Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira. Atal honetan adibide batzuk ikusteko aukera izango dugu, protagonisten eskutik zuzenean, eta beraien esperientzia kontatuko digute:
  1. Blogak enpresa eta marketin ikuspegi batetik. Lucas Aisa (@calvoconbarba) zaragozakoa da, sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratazen du bere blogean: calvoconbarba.com Pertsonaia xelebrea dugu Lucas!
     
  2. Mahai-ingurua:  Blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango ditugu Blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen.

Marijo Deogracias (@desplazatua)
Maite Goñi (@euskaljakintza)
Juanra Madariaga
Haritz Rodriguez (@tokitan)

*Gorka Bereziartua (@boligorria) moderatzailea izanik.

6. Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. 

7. Pintxoak eta networkina

 

Animatu zaitezte etortzera! Sakatu hemen izena emateko.