Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatu dute, martxoaren 17tik maiatzaren 16ra.
Lehiaketaren helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan. Horretarako parte hartzaileek lan berri bat sortu beharko dute lehiaketarako proposatzen diren soinuetan oinarrituta. Lan hori beste soinu bat, idatzia edo irudia ere izan daiteke.berri bat sortu, idazketaren bidez testua sortu, edo irudia.
Aurreko ediziotan bezala, lehiaketarako parte hartzea irudimena.com webgunearen bidez bideratuko da, bertan bete beharko den inprimaki baten bidez.